Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2013ko otsailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1109

EBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 25ekoa, Energia eta Meategien zuzendariarena; honen bidez, Segura-Zegama, 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoak (zirkuitu bakuna) Segura TBAE eta 53. euskarri tartean eragindako zortasun-zerrenda zabaltzea onura publikokoa dela deklaratzen da, eta hori guztia Segura, Zerain eta Zegama udalerrietan (Espedientea: RI 24070/AT-H-2011-128).

AURREKARIAK

Bat.– 2011ko urriaren 10ean, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresak (helbidea: Mikeletegi pasealekua 1-3, Donostia) arestian adierazitako linea onura publikokoa dela deklaratzeko eskatu zuen, haren zortasun-zerrendaren zabalkuntzak eraginpean hartutako ondasunak eta eskubideak urgentziaz okupatzeko; horretaz gain, zabalkuntza horren proiektua eta haren separatak erantsi zituen.

Bi.– Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica, SAUren aipatu eskabidea jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2012-10-22ko EHAAn, 2012-10-05eko GAOn, eta 2012-09-25eko El Diario Vasco egunkarian, enpresak desjabetu beharrekotzat jotzen dituen eskubide eta ondasunen zerrendarekin batera.

Hiru.– 2012ko irailaren 20an, Segura, Zerain eta Zegamako Udalei bidali zitzaien iragarkia, udaletxeetako ediktu-oholetan jartzeko. 2012ko urriaren 29an berriz ere igorri zitzaien eskari hori Segura eta Zegamako Udalei.

Lau.– 2012ko irailaren 11n, aurkeztutako proiektuaren separata igorri zitzaien Segura, Zerain eta Zegamako Udalei, eta proiektuari buruzko txostena igortzeko eskatu zitzaien. 2012ko urriaren 11n, berriz ere igorri zitzaien eskari hori.

Bost.– 2012ko irailaren 10ean, Uraren Euskal Agentziari bidali zitzaion aurkeztutako proiektuaren separata, eta 2012ko irailaren 11n Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako departamentuari, eta, halaber, proiektuari buruzko txostena igortzeko eskatu zitzaien. 2012ko urriaren 11n berriz igorri zitzaien eskaera hori biei.

Sei.– Ez zion inork eskaerari erantzun.

Zazpi.– Jendaurrean iragarkia jartzeko epearen barruan ez zen alegazio-idazkirik aurkeztu.

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Espedientean arauzko izapideak bete dira, hau da, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legean, argindarra garraiatu, banatu, merkaturatu eta zuzkitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan, Nahitaezko desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legean, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan, Goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean, eta gai horretan aplikagarriak diren gainerako legeetan ezarritakoak.

Bi.– Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan (2009-09-24ko EHAA) emandako ahalmenak baliatuz, Energia eta Meategien zuzendariak honako hau

EBAZTEN DU:

Segura, Zerain eta Zegama udalerrietan Segura-Zegama 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoak (zirkuitu bakuna) Segura TBAE eta 53. euskarri tartean eragindako zortasun-zerrenda zabaltzea onura publikokoa dela deklaratzea. Zabalkuntza horren ezaugarri nagusiak aurkezturiko proiektuan deskribatzen dira.

Deklarazio horrek berekin ekarriko du, azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan ezarritakoaren arabera, ondasunak okupatu beharra edo eraginpeko eskubideez jabetzea, horien urgentziazko okupazioa inplikatuta, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak xedatzen duen Premiazko Okupazioko Deklaraziorako ondorioak zehaztuta, lege horren 53. artikuluak erregistroari begira dituen ondorioetarako.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Industria eta Energiako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, eta hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 25a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

JAVIER ZARRAONAINDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala