Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2013ko otsailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
1102

4/2013 DEKRETUA, otsailaren 20koa, Lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluko burua kargutik kentzea xedatzen duena.

Lan Harremanen Kontseiluaren otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 12.1 artikuluak dioenez, Jaurlaritzako lehendakariak izendatu eta kenduko du kargutik Kontseiluko burua, Kontseiluko kideei entzun ondoren. Artikulu horrek, halaber, bere kargu-aldiak bost urte iraungo duela ezartzen du eta, gehienez, beste agintaldi baterako aukeratu ahal izango dela.

Urtarrilaren 21eko 3/2008 Dekretuaren bidez Lan Harremanen Kontseiluko burua izendatu zen. Agintaldia iragan denez, eta Kontseiluko kideei entzun ondoren, Kontseiluko buruari kargu hori uztea dagokio.

Horren ondorioz, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Tomás Arrieta Heras jauna Lan Harremanetarako Kontseiluko buruaren kargutik kentzea, agintaldia amaitu delako, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko otsailaren 20an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala