Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2013ko otsailaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
949

IRAGARKIA, Zeleta, S.L. baltzuaren eskariz hasarazitako desjabetze-espedientean sartutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean erakusteko dena. Espediente horrek helburutzat honako hau du: «Duquesa» izeneko C) Sekzioko Baliabideak ustiatzeko 4.358 Emakida esplotatzeko terrenoak desjabetzea; emakida hori, Deban dago kokatua, eta aipatu baltzuari dagokio.

I.– «Duquesa» izeneko C) Sekzioko baliabideak ustiatzeko emakidaren titularra denez, Zeleta, S.L. baltzuak ondokoa eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailari: Deba udalerrian kokatutako «Duquesa» izeneko meategi-esplotazioaren lanek, instalazioek eta zerbitzuek eragiten dieten ondasunak eta eskubideak okupatzeko, desjabetze-espedientea hastea.

II.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legeren Erregelamenduaren 56.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, argitara ematen da ondasun eta eskubideen zerrenda, zertarako-eta, hamabost eguneko epean, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten, hain justu ere ondasunak okupatzeri eta baliatzeari eta ondasunen egoera material eta legezkoari dagokionez, edo egoki irizten dioten beste edozein gorabeherari dagokionez.

Ukitutako ondasunak eta eskubideak:

Finka identifikatzea

Katastroko datuak

30. Poligonoko 017 eta 004 partzelak, katastroko planoaren arabera. Debako udalerrian kokatuak.

Deskripzioa

«Linatzeta» izeneko partzela, 30. poligonoko 017 zk.ko partzelari dagokiona, katastroko planoko nomenklaturaren arabera. Partzela horrek, mendebaldean, muga egiten du Troyacontrol, S.L.ren jabetzako 012 partzelarekin; eta ekialdean, 31. poligonoko 009 partzelarekin, zeina Simón Goikoetxearen jabetzakoa baita. Partzela bi horiek fisikoki banatuek daude, GI3210 eskualdeko errepidearen bitartez. Hegoaldeko izkinan, 017 partzelak muga egiten du 30. poligonoko 004 partzelarekin, zeina gehienbat Zeleta, S.L.ren jabetzakoa baita; bada jabetza horren segregazioa bat, Simón Goikoetxearena dena.

Errepidearen eta 30-012 eta 30-004 partzelen artean dago 30-017 partzela; magal bateko terrenoa da, landaretza handiarekin, batez ere zuhaixkekin eta arbola bereziekin osatua. Landu ezin den terrenoa da, arrokez betea eta euriten handien sasoian errekatxo batek zati baten urperatzen duen; errekatxo horrek, 30-012 eta 30-017 partzelen arteko muga egiten du. Eraginpekoa izanik desjabetu behar den azalera 873,31 m2-koa da.

Landu ezin den terrenoa da 30-004 partzela, eta errepidearen beraren lubeta ere hartzen du, zuhaixkez eta zenbait motatako arbolez jantzia dena. Partzela horretan bada segregazioa bat, ziri forma duena, GI3210 errepidearen eta 004 partzelaren gainontzeko zatiaren artean kokatua; zati horretan kokatzen dira Duque harrobiko lanetarako kota behekoak. Pista eraikitzeak eta harrobiko perimetroa ixteak zerrenda segregatuko 2.053,01 m2-ko azalera hartzen dute, zeinaren jabea Simón Goikoetxea baita.

Gaur egungo titularrak

Simón Goikoetxea Ormaetxea.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legea garatzen duen Erregelamenduaren 17.2 artikuluarekin bat etorriaz, bidezkoa da okupatu beharreko ondasun eta eskubideen zerrenda argitara ematea, hain justu ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta Gipuzkoan zabalkunde handienetako egunkari baten. Era berean, iragarki-oholean para dezan, aipatu zerrendaren kopia bat igorriko zaio Deba Udalari; izan ere, Deban baita desjabetu behar den terrenoa.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 15a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala