Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2013ko otsailaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
943

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 675/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 675/12 prozedura arrunta.

Demandatzailea: RCI Banque, S.A.k Espainian duen sukurtsala.

Abokatua: Francisco Jose Portilla Higueras.

Prokuradorea: Bartau.

Demandatua: Cesar Augusto Bernal.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, 2012-11-28an, epaia eman zen, eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA:

Osorik baiesten dut Bartau epaitegietako prokuradoreak RCI Banque, S.A.k Espainian duen sukurtsalaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, César Augusto Bernal jaunaren aurkakoa. Hori dela eta, jaun hori kondenatzen dut auzi-jartzaileari 11.733,32 euro, itundutako berandutza-interesak eta judizioaren kostuak ordaintzera.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4706 0000 00 0675 12. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Cesar Augusto Bernal demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko abenduaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala