Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2013ko otsailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
850

IRAGARKIA, Etxebizitzako sailburuordearen ebazpen bat jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, Christina Miren Bovil García andreak EB2-1812/11-BB-009 espedientean aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzako sailburuordeak ebazpena eman zuen 2012ko azaroaren 30ean, Christina Miren Bovil García andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa baiesten zuena.

Ezin izan denez aipatutako ebazpena jakinarazi, iragarpen hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

2.– Ebazpenaren testu osoa eskura izango du interesdunak Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1; 01010, Vitoria-Gasteiz) edo bere bizilekuko lurralde-ordezkaritzan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 17a.

Zerbitzuen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala