Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2013ko otsailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
640

IRAGARKIA, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian bideratutako 217/12 prozedura arruntari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan Kopiak, S.A. merkataritza sozietatea epatzeko dena.

Ez da posible izan Kopiak, S.A. merkataritza-sozietatea zuzenean epatzea Lankopi, S.A.k jarritako administrazioarekiko auzi errekurtsoan agertzeko (217/12 prozedura arrunta), eta, beraz, honen bidez, Kopiak, S.A. merkataritza-sozietatea epatzen da eta jakinarazten zaio aipatutako auzi-prozeduran bertaratu eta pertsonatu daitekeela, bederatzi eguneko epean honakoa argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Hori guztia, bat etorrita azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 59.5 artikuluan zehaztutakoarekin lotuta uztailaren 13ko 29/1998 Legeak, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioarenak, 48. artikuluan zehaztutakoarekin. Lankopi, S.A.k aipatutako errekurtsoa jarri zuen Kontratazio Mahaiak 2012ko maiatzaren 14an hartutako erabakiaren kontra, horren bidez UPV/EHUko zentroetan erreprografia zerbitzua kudeatzeko 6/12 PI lizitazioan kanpo geratu zelako.

Leioa, 2013ko urtarrilaren 25a.

UPV/EHUko idazkari nagusia,

JOSÉ LUIS MARTÍN GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala