
23. zk., 2013ko otsailaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (165 KB - 1 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
638
EDIKTUA, 4/10 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.
Nik, M.ª Jesus Alcorta Bilbaok, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari naizen honek,
Fede eta lekukotza ematen dut:
4/10 zenbakiko falta judizioan epaia eman da, zeinen idazpurua eta epaitza ondoko hauek baitira:
90004/10 EPAIA
Getxo, 2010eko otsailaren 5a.
Cristina López De La Fuente andreak, Getxoko Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko epaileak, ikusiak ditu 4/10 berehalako falta-judizioko autoak, non honakoak izan diren alderdiak: salatu legez Victoria M.ª Balahura Baez –Eroskiren Legezko Ordezkari kaltetua–, Manuel Villa eta Ministerio Fiskala, akzio publikoaren ordezkari gisa; eta ditudan ahalmen jurisdikzionalez baliatuz, honako epaia ematen dut:
EPAITZA
Ebasketa-falta baten egilea izatearren kriminalki erantzulea denez, Victoria Maria Balahura Baez ondokoetara kondenatzen dut: hilabete baten egunero 6 euroko isuna ordaintzera, eta prozesuan sortutako kostuak ordaintzera.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Ministerio Fiskalari.
Epai hau ez da irmoa, eta bere aurka apelazio errekurtsoa aurkez daiteke Epaitegi honetan, bost eguneko epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.
Jasota gera dadin, gaur egun helbide ezagunik ez duen Victoria Maria Balahura Baez andreari epaia jakinarazteko balio dezan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut ediktu hau, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko azaroaren hogeita zortzian.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS