
23. zk., 2013ko otsailaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (162 KB - 1 orri.)
- EPUB (93 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
637
EDIKTUA, 862/12 falta-judizioaren ondoriozkoa.
Nik, Maria Josefa Lopez Reciok, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak,
Fede eta lekukotza ematen dut:
862/12 zenbakiko falta judizioan epaia eman da, zeinen idazpurua eta epaitza ondoko hauek baitira:
EPAITZA
Ignacio Fernández Tena kondenatzen dut ebasketa falta egin duelako; falta hori Zigor Kodearen 623.1 artikuluan aurreikusita dago. Hogeita hamar eguneko zehapena ezartzen zaio, egunero 2 euroko isuna ordaindu behar duelarik. ZKren 53. artikuluan xedatu bezala, ezarritako isuna ordaindu ezean erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du.
Ebazpen hau ez da irmoa, eta, bere aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke –ondorio biei dagokienez– epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta, jakinarazpena egin eta bost eguneko epean.
Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Horrela jasota gera dadin, Ignacio Fernández Tenari jakinarazpena egiteko balio izan dezan –ez baitakigu gaur egun non dagoen– eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egiten dut ediktu hau, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko abenduaren hamabian.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS