
23. zk., 2013ko otsailaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (168 KB - 2 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
636
EDIKTUA, 432/12 exequatur judizioaren ondoriozkoa.
Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: exequatur 432/12.
Demandatzailea: Marcia Giovana Mejia Leon.
Abokatua: Garbiñe Gomez Perez.
Prokuradorea: Amaia Oquiñena Unanue.
Demandatua: Hector Javier Valencia Manjarrez.
Gaia: Exequatur.
Judizio horretan, autoa eman zen 2012ko uztailaren 24an, eta bere xedapen-zatia honakoa da:
XEDAPENAK
1.– Baietsi egiten da Oquiñena Unanue prokuradoreak Marcia Giovana Mejia Leonen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, eta, beraz, epaitegi honek onartu egiten du Tungurahua-ko (Ekuador) Haurtzaro eta Nerabezaroaren Lehen Epaitegiak emandako epaia, baita aipatutako epaitegi horrek onartutako elikagai-pentsioa –elkarrekiko adostasunez– aldatzea ere.
2.– Jakinarazi ebazpen hau Ministerio Fiskalari eta pertsonatu diren alderdiei.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (1881eko PZL, 956. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da 0030 1846 42 0005001 274 eta kontzeptua: 1847000000 0432/12. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.
Hector Javier Valencia Manjarrez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Donostia, 2012ko abenduaren 11.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS