Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2013ko otsailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
635

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 668/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 668/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Maria Encarnacion Piedra Soldevilla, Maria Rosario Engracia Piedra Soldevilla, Juan Gualberto Soldevilla Zuzaeta, Magdalena Obdulia Soldevilla Zuzaeta, Carmen Soldevilla Zuzaeta eta Obdulia Maria Dolores Piedra Soldevilla.

Abokatua: Jon Garaitagoitia Inunciaga.

Prokuradorea: Ors.

Demandatua: Axa, S.A. eta Promociones Barrenkale Iurreta, S.L.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, 2012ko urriaren 9an epaia eman zen eta honakoa da bere epaitza:

Partez baiesten dut Ors Simón prokuradoreak María Encarnación Piedra Soldevilla, María Rosario Engracia Piedra Soldevilla, Obdulia Dolores Piedra Soldevilla, Juan Gualberto Soldevilla Zuzaeta, Magdalena Obdulia Soldevilla Zuzaeta eta Carmen Soldevilla Zuzaeta jaun-andreen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Promociones Barrenkale Iurreta, S.L. eta Axa Seguros Generales, S.A. de Seguros y Reaseguros direlakoen aurkakoa.

– Promociones Barrenkale Iurreta, S.L kondenatzen dut demandatzaileei 4.885,98 euro ordaintzera, gehi urteko interesa, urteko interesa, diruaren legezko interesa bi puntutan gehitua dena, ebazpen honen egunetik hara.

– Promociones Barrenkale Iurreta, S.L. eta Axa Seguros Generales, S.A. de Seguros y Reaseguros kondenatzen ditut demandatzaileei 12.563,98 euro modu solidarioan ordaintzera. Aipatutako aseguru-etxea urteko interesa ordaintzera kondenatzen dut, legezko interesari % 50 erantsita, 2006ko abenduaren 31tik 2008ko abenduaren 31ra, eta 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera, ordea, % 20ko urteko interesa.

– Ez dira kostuak ezartzen.

Barrenkale Iurreta, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko abenduaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala