Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2013ko otsailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
634

EDIKTUA, zeinaren bidez argitara ematen baita 532/10 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako epai irmoa, Herrizaingo Saileko lanpostu batzuei dagokionean otsailaren 23ko 58/2010 Dekretuaren zati bat zuzenbidearekin bat ez datorrela deklaratzen duena eta partez indargabetzen duena (58/2010 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzen duena).

2012ko urriaren 17ko Ediktuan (2012-11-28ko EHAA) akats material bat antzeman da 532/10 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren sustatzaileari dagokionean; beraz, indarrik gabe uzten da ediktu hori eta zuzendu egiten da. Hona hemen testu zuzendua:

Jakinarazten da 532/10 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan Auzitegi Goreneko Hirugarren Salak epaia eman duela, 2012ko uztailaren 18an, eta epai hori irmo bihurtu dela. ELA Sindikatu Konfederazioak sustatu du errekurtsoa, Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 23ko 58/2010 Dekretuaren aurka; dekretu horren bidez, aldatu egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostu-zerrendak onartzen dituen Dekretua (2010eko martxoaren 9ko EHAA, 46. zenbakia). Hona hemen epai horren epaitza:

Baietsi egiten dut, partez, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zehazki honako alderdi honi dagokionez: Herrizaingo Saileko langile lan-kontratudunentzat gordetako lanpostu-zerrendaren aldaketa. Ondorioz, aldaketa hori partez indargabetzen da, honako lanpostu hauei dagokienez: Erakunde Ofizialekiko Harremanetako teknikaria (kodea: 3242/1); Administrazio Informatikoko Ataleko burua (kodea: 3260/1); eta Telekomunikazioetako teknikaria (kodea: 3399/1).

Eta denek jakin dezaten ematen da horren guztiaren berri, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betez.

Bilbao, 2012ko abenduaren 7a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala