
23. zk., 2013ko otsailaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (167 KB - 1 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SEGURTASUN SAILA
633
EBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 17koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearena. Honen bidez, batetik, PCA-308-2012-VI administrazio espedientea –prozedura laburtuko 265/2012-C administrazioarekiko auzi errekurtsoari buruzkoa– Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Bilboko Epaitegira bidaltzea xedatzen da, eta, bestetik, balizko interesdunak epatzen dira, epaitegi horretan ager daitezen.
Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Bilboko Epaitegiak PCA-308-2012-VI administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Espediente hori 265/2012-C prozedura laburtuko administrazioarekiko auzietako errekurtsoari buruzkoa da, zeina bideratzen ari baita Ertzaintzako funtzionario-lanpostuak betetzeko merezimenduak balioesteko batzordeak 2012ko urtarrilaren 19an hartutako erabakien aurkako gora jotzeko errekurtsoak ezesten dituen ebazpenaren aurka.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
1.– Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Bilboko Epaitegira bidaltzea eskatutako administrazio-espedientea.
2.– Prozedura honetako interesdunei epea jartzea, egoki baderitzote, Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Bilboko Epaitegian ager daitezen –265/2012-C prozedura laburtuan–, eta euren interesen alde egin dezaten. Epe hori, hain zuzen ere, 9 egunekoa izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
3.– Jakinaraz bekie interesdunei.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 17a.
Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea,
JOSEBA IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.
RSS