Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2013ko otsailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
632

AGINDUA, 2013ko urtarrilaren 23koa, Segurtasuneko sailburuarena, Segurtasun Sailak Ertzaintzaren Kontseiluan duen ordezkaritza aldatzeko eta argitaratzeko dena.

Euskal Herriko Poliziari buruzko ekainaren 17ko 4/1992 Legearen 18.1 artikuluak xedatzen du Herrizaingo Saileko titularrari dagokiola sailaren ordezkariak izendatzea eta kargutik kentzea.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren bidez Segurtasun Saila sortu da. Hori horrela, Herrizaingo Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuko organo eta unitate guztiak dira saila osatzen dutenak, Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza eta Terrorismoko Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza izan ezik.

Agindu hau eman arte, Ertzaintzaren Kontseiluan Herrizaingo Sailak izan duen ordezkaritza 2011ko abenduaren 23ko Aginduaren bidez ezarritakoa izan da. Azken agindu hori 2012ko urtarrilaren 12ko Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean (8. zenbakia) argitaratu zen.

Horrenbestez, hau

EBAzten DUT:

Ertzaintzako Kontseiluan Segurtasun Sailak duen ordezkaritza aldatzea eta argitaratzea eta, hortaz, titular eta ordezko hauek izendatu ditut:

● Kontseiluburua: Segurtasuneko sailburua.

● Ordezkoa: Segurtasuneko sailburuordea.

● Titularra: Segurtasuneko sailburuordea.

● Ordezkoa: Kabineteko eta Baliabide Teknikoen zuzendaria.

● Titularra: Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea.

● Ordezkoa: Giza Baliabideen zuzendaria.

● Titularra: Ertzaintzaren zuzendaria.

● Ordezkoa: Ertzaintzaren buruondokoa.

● Titularra: Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria.

● Ordezkoa: Trafikoko zuzendaria.

Halaber, Kontseiluko idazkariaren izendapena egin da:

● Idazkaria: Sindikatu-harremanen Arloko burua.

● Ordezko idazkaria: Plangintza Ataleko burua.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 23a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANIA BELTRAN DE HEREDIA ARRONIZ.


Azterketa dokumentala