Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2013ko otsailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
631

AGINDUA, 2013ko urtarrilaren 18koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko azaroaren 20ko Agindua, kongresuak eta zientzia-bilerak egiteko laguntzetarako dei egiten duena, aldatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.c) artikuluan ezartzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak daudela ikusi da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko azaroaren 20ko Aginduaren testuan (abenduaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 252. zk.), eta, beraz, zuzendu egiten dira:

2012/5936 (16/3) orrialdean, 5.6.a) artikuluan,

Honela esaten duenean:

«a) 2013ko lehenengo seihilekoan egiten diren jardueren eskabideak aurkezteko epea hilabeteko izango da Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita».

Honela esan behar du:

«a) 2013ko lehenengo seihilekoan egiten diren jardueren eskabideak aurkezteko epea 2013ko urtarrilaren 2tik hasita 2013ko otsailaren 8a bitartekoa izango da».

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 18a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala