
23. zk., 2013ko otsailaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (165 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSASUN SAILA
629
AGINDUA, 2013ko urtarrilaren 21ekoa, Osasuneko sailburuarena, Begoña Pinedo Testa andreak Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, hau,
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Begoña Pinedo Testa andrea Osasun Saileko Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari lanpostutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea (Lanpostua: 520010 kodea, 140. dotazioa).
Bigarrena.– Lanpostutik kentzeak 2013ko otsailaren 1etik aurrera sortuko ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 21a.
Osasuneko sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.
RSS