
23. zk., 2013ko otsailaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (163 KB - 1 orri.)
- EPUB (94 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSASUN SAILA
628
HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «71/2013 Dekretua, urtarrilaren 8koa, Farmaziako zuzendaria izendatzeko dena».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako hutsak aurkitu dira Farmaziako zuzendaria izendatzeko den urtarrilaren 8ko 71/2013 Dekretuaren testuan (2013ko urtarrilaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 7. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
2013/190 (1/1) orrialdean, 1. artikuluan,
Honela dio:
«Iñaki Betolaza San Miguel jauna.»
Baina honela esan behar du:
«Jon Iñaki Betolaza San Miguel jauna.»
RSS