
23. zk., 2013ko otsailaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (163 KB - 1 orri.)
- EPUB (94 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
623
139/2013 DEKRETUA, urtarrilaren 29koa, Turismoko zuzendaria izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatzi-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko urtarrilaren 29an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– María Mercedes Garmendia Bereciartu andrea Turismoko zuzendari izendatzea.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2013ko urtarrilaren 29an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
RSS