23. zk., 2013ko otsailaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (301 KB - 39 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
619
EBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 16koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena. Horren bidez onartu eta agindua ematen da Gobernu Kontseiluak 2012ko abenduaren 20ko deialdian aurkeztutako sailen arautegiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak ikastegientzako oinarrizko arautegia onartu zuen 2011ko abenduaren 22ko Erabakiaz, Gobernu Kontseiluaren 2011ko ekainaren 23an onetsitako garapen arautegia berrikusteko egutegia beterik.
Arautegi markoa oinarrizko arautegi gisa sortua da eta sailek horren gaineko alderdien inguruan arautu beharrekoaz erabaki dezakete, modu horretara, zeinek bere antolamendu autonomia bermatuz.
Sailen Oinarrizko Arautegiaren hirugarren xedapen iragankorrak sei hilabeteko epea ematen zuen, indarrean sartu zenetik aurrera, sailek beren arautegiak beste hartan adierazitakora egokitu zezaten.
Aipatutako sailek, goiko arauari helduta, onartu egin dituzte kasuan kasuko saileko kontseiluan arautegi markora egindako egokitzapenak.
Idazkari nagusiak –egiaztatuta arautegiek behar adina aldeko txosten dituztela eta, 2012ko abenduaren 20ko bilkuran aurkeztutakoan, Gobernu Kontseiluari berariazko eskaerarik ez zaiola aurkeztu, eta Sailen Oinarrizko Arautegiaren 4.3 artikuluan jasotako eskuordetzearekin bat etorrita– honakoa
ERABAKI DU:
Lehenengoa.– Sail hauen arautegiak onartzea:
– Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia.
– Landareen Biologia eta Ekologia.
– Biokimika eta Biologia Molekularra.
– Ikus Entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea.
– Enpresa Zuzenbidea.
– Zuzenbide Publikoa.
– Erizaintza.
– Enpresen Kudeaketa eta Berrikuntzaren Balioespena.
– Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektua.
– Historia Garakidea.
– Artearen eta Musikaren Historia.
– Sistemen Ingeniaritza eta Automatika.
– Ingeniaritza Mekanikoa.
– Meatze eta metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia.
– Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza.
– Pediatria.
– Kimika Ez-organikoa.
– Soziologia eta Gizarte Langintza.
– Teknologia Elektronikoa.
– Hezkuntzaren Teoria eta Historia.
Bigarrena.– Agindua ematea arautegiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.
Hirugarrena.– Erabakiaren lehenengo puntuan aipatutako sailen arautegiak indarrean sartuko dira argitaratu eta hurrengo egunean.
Leioa, 2013ko urtarrilaren 16a.
Idazkari nagusia,
JOSÉ LUIS MARTÍN GONZÁLEZ.
UPV/EHUREN KONPUTAGAILUEN ARKITEKTURA ETA TEKNOLOGIA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia Sailak Informatika-fakultatean dauka administrazio-egoitza (Manuel Lardizabal pasealekua 3; 20018 Donostia).
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Saileko kontseilua, zuzendariak, idazkariak, pertsonal irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle doktore ez-iraunkor guztiek, sailari atxikitako gainerako bost irakasle eta ikertzaileko edo zatikiko bana ordezkarik bat, sailak irakasten duen ziklo bakoitzeko ikasleen bi ordezkarik eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren ordezkari batek osatzen dute.
3. artikulua.– UPV/EHUko hauteskundeen arautegi orokorreko 7. artikuluarekiko komunztadura.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.
4. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 13. artikuluarekiko komunztadura.
Batzorde Iraunkorra sor liteke. Hala eginez gero, Saileko Kontseiluko kideen artetik aukeratuko dira haren osakideak. Hauek izango dira: zuzendaria (batzordeko burua izango da); idazkaria; irakasle eta ikertzaileen sei ordezkari, horietatik bost irakasle eta ikertzaile iraunkorren eta irakasle eta ikertzaile doktore ez-iraunkorren artetik hautatuak, eta bestea sailari atxikitako gainerako irakasle eta ikertzaileen artetik aukeratua; ikasleen ordezkari bat; eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.
Batzorde Iraunkorreko kideak hautatzeko era eta kide izateari uzteko arrazoiak oinarrizko arautegian zehaztutakoak izango dira.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 14.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Batzorde Iraunkorrak, egokituko balitzaio, eginkizun hauek izango ditu, Saileko Kontseiluak eskuordetuta:
a) Irakasleen eta ikertzaileen ikerketa-jarduerak eta ekimenak bultzatzea.
b) Venia docendi emateari buruzko aurretiko txostena egitea.
Saileko kontseiluak unean une eskuordetuko liokeen beste edozein eginkizun ere burutuko du.
6. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 19.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo osoa egotea lehen deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Deialdi bion artean hamabost minututako tartea egon beharko da. Organoko buruak eta idazkariak beti egon behar dute bileran edo, bestela, beren ordezkoek.
7. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 21.4 artikuluarekiko komunztadura.
4.– Kide anitzeko organoko kide bakoitzak boto bakarra izan dezake eskuordetuta. Organoko kideek idatziz adierazi behar dute botoa eskuordetu egin dutela, eta idatzi hori bilerako aktari erantsi behar zaio. Idazki horretan, zehaztuko da boto-eskuordetza bileran egin beharreko botazio zehatzen baterako den edo, oro harturik, botazio guztietarako den. Botoaren esangura zehaztea eskuordetza jaso duen pertsonaren borondatearen esku geratuko da.
8. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluarekiko komunztadura.
2.– Saileko Kontseiluan eta Batzorde Iraunkorrean sortzen diren hutsuneak hautagai zerrenda bereko hurrengo kide ez hautetsiek beteko dituzte, idazkaria hutsunearen jakitun jartzen denetik hamabost eguneko epean.
9. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluarekiko komunztadura.
3.– Kanpoan hilabetetik gora egongo dela aurreikusiz gero, organo bilduko kide titularrak, kanpo-aldia hasi aurretik, idazki justifikagarria aurkeztu beharko du, legokiokeen ordezkoa bete postuan jar dadila eskatuz. Kanpoan aurreikusi gabeko arrazoiengatik gertatuz gero, kide anitzeko organoko kide titularrak gertatutakoaren berri eman beharko du eta eskatu bere postuan berari dagokion ordezkoa aldi baterako egotea. Kide anitzeko organoko kide titularra gaixorik edo kanpoan badago, eta, oro har arrazoi justifikaturen bategatik ezin bada egon karguan, ordezkorik izango badu, horretarako eskaria egin beharko dio idatziz idazkariari.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu bitartean, bigarren zikloko ikasleek saileko kontseiluan dituzten ordezkariak era honetara banatuko dira: bat, master ofizialetako ikasleen ordezkaria izango da; eta bestea, antzinako ikasketen bigarren zikloko ikasleen ordezkaria, Ikasleen Kontseiluak aukeratua.
UPV/EHUKO LANDAREEN BIOLOGIA ETA EKOLOGIA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Landareen Biologia eta Ekologia Sailak Zientzia eta Teknologia Fakultatean du administrazio egoitza (Sarriena auzoa, z/g; 48940 Leioa - Bizkaia).
2. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko II. atalaren zehaztapena.
Landareen Biologia eta Ekologia Sailak Batzorde Iraunkorra izango du, eta Sailen Oinarrizko Arautegiak II. atalean zehaztutakoari jarraituz arautuko da.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 19.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo osoa egotea lehen deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Deialdi bion artean, bost minututako tartea egon beharko da. Organoko buruak eta idazkariak beti egon behar dute bileran edo, bestela, beren ordezkoek.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 23. artikuluaren zehaztapena.
1.– Idazkariak kide anitzeko organoak hartutako erabakien fede eman eta ziurtagiriak egingo ditu.
2.– Organoak hartzen dituen erabakiak saileko iragarki oholean emango dira argitara, beranduen jota hiru egun balioduneko epean eta, betiere, datuak babesteko legeriak dioena errespetatuta. Organoko idazkariak eta buruak bermatu egin beharko dute bileran hartutako erabakiak argitaratu egiten direla eta gutxien dela hilabete daudela jendaurrean. Horrez gain, saileko kide guztiei bidaliko zaizkie posta elektroniko bidez.
6. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluaren zehaztapena.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa izango da. Gehienez, bi agintaldi bete ditzake segidan zuzendariak.
7. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluan edo Batzorde Iraunkorrean kideren batek kargua uzten duenean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua, gehienera ere bi hilabeteko epean, organoko idazkariari kargua hutsik geratu dela jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita.
8. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluko edo Batzorde Iraunkorreko titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean eta, oro har, bertan ez dagoenean horretarako arrazoiak emanda, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsia izan ahalko da haren behin-behineko ordezkoa; horretarako, arrazoiak egiaztatzeko beharrezko diren agiriak aurkeztu beharko dira saileko zuzendaritzan, kide anitzeko organoaren bilera baino gutxien dela 72 ordu lehenago.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu bitartean, bigarren zikloko ikasleek saileko kontseiluan dituzten ordezkariak era honetara banatuko dira: bat, master ofizialetako ikasleen ordezkaria izango da; eta bestea, antzinako ikasketen bigarren zikloko ikasleen ordezkaria, Ikasleen Kontseiluak aukeratua.
UPV/EHUKO BIOKIMIKA ETA BIOLOGIA MOLEKULARRA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Biokimika eta Biologia Molekularra Sailak Zientzia eta Teknologia Fakultatean du administrazio egoitza (Sarriena auzoa, z/g; 48940 Leioa - Bizkaia).
2. artikulua.– UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko II. atalaren zehaztapena.
Biokimika eta Biologia Molekularra Sailak Batzorde Iraunkorra izango du, eta Sailen Oinarrizko Arautegiak II. atalean zehaztutakoari jarraituz arautuko da.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 19.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo osoa egotea lehen deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Deialdi bion artean hamabost minutuko tartea egon beharko da. Organoko buruak eta idazkariak beti egon behar dute bileran edo, bestela, beren ordezkoek.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 21.4 artikuluaren zehaztapena.
4.– Kide anitzeko organoko kideek organo horretako beste kideren bati eskuordetu ahal izango diote botoa. Kide anitzeko organoko kideek boto bakar bat izan dezakete eskuordetuta. Organoak eratzeko quorumari dagokionez, ez dira kontuan hartuko eskuordetutako botoak. Organoko kideek idatziz adierazi behar dute botoa eskuordetu egin dutela, eta idatzi hori bilerako aktari erantsiko zaio.
UPV/EHUREN IKUSENTZUTEKO KOMUNIKAZIOA ETA PUBLIZITATEA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Ikusentzuteko komunikazio eta publizitatea sailaren administrazio-egoitza Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean dago (Sarriena auzoa z/g; 48940 Leioa, Bizkaia).
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Saileko kontseilua zuzendariak, idazkariak eta Ikusentzuteko komunikazioa eta publizitatea sailari atxikitako pertsonal ikertzaile eta irakasle guztiak.
Aipatutakoez gain, Saileko Kontseiluko kideak izango dira, baita ere, ziklo bakoitzeko, ikasleen bi ordezkari eta administrazio eta zerbitzuetako langile guztiak.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.5 artikuluarekiko komunztadura.
5.– Masterretako ikasleen ordezkaria saileko zuzendariak deituta bi urterik behin, abenduan, egingo den bileran aukeratuko da. Bilera horretara saileko graduondoko programetan matrikulatutako ikasle guztiei deituko zaie. Horretarako, bilerara deitu beharreko ikasleen errolda eskatuko dio saileko zuzendariak hala dagokion zerbitzuari.
4. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 13. artikuluarekiko komunztadura.
Ikusentzuteko komunikazioa eta publizitatea sailaren batzorde iraunkorrak, kontseiluko kideek osaturik, zuzendaria izango du buru eta idazkaria eta pertsonal irakasle eta ikertzailearen sei ordezkari izango ditu osakide; azken horietatik, lau pertsonal irakasle eta ikertzaile iraunkorraren eta pertsonal irakasle eta ikertzaile doktore ez iraunkorraren artetik hautatuko dira eta beste biak sailari atxikitako gainontzeko pertsonal irakasle eta ikertzailearen artetik.
Gainera, ikasleen ordezkari batek eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari batek hartu behar dute parte batzorde iraunkorrean, biak kontseiluko kideen artean hautatuak.
Batzorde Iraunkorreko ordezkariak sailen oinarrizko arautegian adierazitako moduan aukeratuko dira, eta ordezkari izateari utzi beharko diote arautegi horretan araututako arrazoiren bat gertatzen denean.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 14.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Batzorde iraunkorrak eginkizun hauek izango ditu eskuordetuta:
a) Saileko irakasleei irakats betebeharrak eta egon daitezkeen aldaketak esleitzea, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartutako indarreko arautegiari jarraituta.
b) Masterreko, doktoregoko eta gainerako ikasketetako (unibertsitateko berezko tituluetako ikasketak izan edo ez) eskaintzak proposatzea.
c) Doktorego-tesiak ebaluatu behar dituzten pertsonak izendatzeko proposamenak onartzea legeak baimendutako baldintzetan, bai eta bestelako epaimahaietako kideak izendatzekoak ere.
d) Irakasleen eta ikertzaileen ikerketa jarduerak eta ekimenak bultzatzea.
e) Plaza berriak eskatzea eta bere langileen lanpostuen zerrendan egin beharreko aldaketak proposatzea.
f) Irakasleen lanari buruzko txosten arrazoituak egitea, irakaskuntza merezimenduak esleitzeari eta kontratuak berritzeari begira.
g) Venia docendi-ak emateari buruzko aurretiko txostena egitea.
Bestalde, a) eta e) paragrafoetan zehaztutako funtzioen inguruan hartutako erabakiak ez dira betearazleak izango saileko kontseiluak berretsi edo aldarazi arte.
6. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 18.2 artikuluarekiko komunztadura.
2.– Kide anitzeko organoetako kideek eskubidea dute, beren eginkizunak aurrera eramateko, saileko idazkaritzan dauden dokumentuak eta informazioa eskatu eta eskuratzeko, aldez aurretik eskari idatzia eginda, paperean edo posta elektronikoz, idazkari akademikoari. Sailak haren esku jarriko du dokumentazioa, gehienez ere hamabost (15) eguneko epean, saileko Idazkaritzan.
7. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluarekiko komunztadura.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtetakoa izango da, eta gehienez bi agintaldi bete ahalko ditu segidan.
8. artikulua.– Hauteskundeen arautegi orokorreko 4.2. artikuluarekiko komunztadura.
Saileko kontseiluan edo batzorde iraunkorrean kideren batek kargua uzten duenean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua, eta, bete ere, 15 eguneko epean beteko du, organoko idazkariari kargua hutsik geratu dela jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu bitartean, bigarren zikloko ikasleek saileko kontseiluan dituzten ordezkariak era honetara banatuko dira: bat, master ofizialetako ikasleen ordezkaria izango da; eta bestea, antzinako ikasketen bigarren zikloko ikasleen ordezkaria, Ikasleen Kontseiluak aukeratua.
ENPRESA ZUZENBIDEA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Enpresa Zuzenbidea sailak Zuzenbide Fakultatean du administrazio egoitza. Helbidea: Manuel Lardizabal pasealekua, 2; 20018 Donostia.
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 8.1 artikuluaren zehaztapena.
Enpresa Zuzenbidea sailak hiru sail atal ditu:
a) Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko sail atala (Agirre lehendakaria, 83; 4015 Bilbao). Fakultate horretako irakasleak atal honi atxikita daude.
b) Lan Harremanen Unibertsitate Eskolako sail atala (Sarriena auzoa, z/g; 48940 Leioa). Eskola horretako irakasleak atal honi atxikita daude.
c) Gipuzkoako Campuseko sail atala (Manuel Lardizabal pasealekua, 2; Donostia). Horri atxikita daude ikastegi hauetako irakasleak: Zuzenbide Fakultatea, Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola, Gasteizko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola, Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoa eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Hauek dira Saileko Kontseilua osatuko dutenak: zuzendaria, idazkaria, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle doktore ez-iraunkor guztiak, sailari atxikitako gainerako irakasle eta ikertzaileen hiru ordezkari, ikasleen ordezkari bat irakasten den ziklo bakoitzeko eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 13. artikuluaren zehaztapena.
Hauek dira Enpresa Zuzenbidea saileko Batzorde Iraunkorra osatuko dutenak: zuzendaria, idazkaria, sail ataletako koordinatzaileak, irakasle eta ikertzaile iraunkorren eta doktore ez-iraunkorren zazpi ordezkari, sailari atxikitako gainerako irakasle eta ikertzaileen hiru ordezkari, ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 14.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Eginkizun hauek ditu Batzorde Iraunkorrak, Saileko Kontseiluak eskuordetuta:
a) Sailaren irakaslana, ikerketa eta administrazio lanak programatzea. Irakaslanari dagokionez, ikastegiek egindako talde eta ordutegiak errespetatuko dira eta kontuan hartuko dira sail atalen proposamenak. Saileko Kontseiluak irakasleei esleitu ahal izango die beren arloko edozein irakasgairen irakaskuntza.
b) Langile berriak kontratatzearen eta sailari atxikitako langileak promozionatzearen inguruko iritzia ematea eta proposamenak egitea, indarreko legeari eta UPV/EHUko Estatutuei jarraiki.
c) Bere eskumenen esparruan, Gobernu Kontseiluak onartutako arautegiarekin bat, Estatutuetako 141. artikuluan xedatutako kontratuak egiteko baimena ematea, zientziaren, teknikaren edo artearen alorreko lanak egiteko.
d) Venia docendi emateari buruzko aurretiko txostena egitea.
e) Sailak unibertsitateko organoetan izan beharreko ordezkariak izendatzea.
f) Ataleko Kontseiluak aukeratutako sail ataletako koordinatzaileak izendatzea.
g) Ataleko kontseiluek hartzen dituzten erabakien kontra erabakiok hartzen direnetik hamar eguneko epean jartzen diren erreklamazioak ebaztea.
h) Irakasleei irakats betebeharrak esleitzea eta beharrezkoa denean betebeharrok aldatzea, UPV/EHUko Sailen Oinarrizko Arautegiko 36. artikuluari eta hurrengoei jarraiki.
i) Irakasgaien oinarrizko programak ezartzea, kasuan kasuko ikasketa planaren barruan.
j) Hirugarren zikloko, doktoregoko eta gainerako ikasketetako eskaintzen proposamena egitea eta bere ardurapeko programen ezarpen eta koordinazio akademikoaz arduratzea.
k) Doktorego tesiak ebaluatu behar dituzten pertsonak izendatzeko proposamenak onartzea legeak baimentzen dituen baldintzetan, bai eta bestelako epaimahaietako kideak izendatzeko proposamenak ere.
l) Irakasleen eta ikertzaileen ikerketa jarduerak eta ekimenak bultzatzea.
m) Plaza berriak eskatzea eta saileko langileen lanpostuen zerrendan egin beharreko aldaketak proposatzea.
n) Bitartekoak jarri eta ekimenak bideratzea unibertsitateko jardunaren kalitatea sustatu eta hobetzeko, baita kudeaketa eragingarria bermatzeko ere, Europako, Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko programen baitan.
o) Sailaren gune fisikoak esleitzeko irizpideak onartzea.
p) Arautegi honetan jasotako eskumenen esparruan, ordezkarien hauteskundeetarako arauak ematea. Saileko zuzendariak egingo du hauteskundeetarako deia, Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorrari jarraiki.
6. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 18.2 artikuluaren zehaztapena.
2.– Kide anitzeko organoko kideek eskubidea dute, saileko idazkaritzan dauden dokumentuak eta informazioa eskatu eta eskuratzeko, beren eginkizunak aurrera eramateko. Dokumentazioa idatziz eskatu beharko zaio saileko idazkariari. Sailak daukan dokumentazioa eskatzailearen esku jarriko du saileko idazkaritzan, behar besteko aurrerapenaz eta gutxienez bilera baino hiru (3) egun lehenago, eskatzaileak horretarako eskubidea daukala behin egiaztaturik.
8. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 23.2 artikuluaren zehaztapena.
2.– Erabakiak sailaren web orrian argitaratuko dira eta mezu elektroniko instituzional baten bidez jakinaraziko zaizkie saileko kide guztiei, hiru egun balioduneko epean gehienez ere, betiere datuak babesteko legea errespetatuta. Edozelan ere, organoko idazkariak eta buruak bermatu egin beharko dute bileran hartutako erabakiak argitaratu egiten direla eta gutxien dela hilabete daudela jendaurrean.
9. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluaren zehaztapena.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa izango da, eta gehienez hiru agintaldi beteko ditu segidan. Hirugarrenerako botoen 2/3 eskuratu beharko ditu.
10. artikulua.– UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
Hautetsiak kargua uzten duenean zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua. Ordezkapena hamabost egun iragan aurretik gauzatuko da, idazkariak jakinarazi duenetik kontatzen hasita.
11. artikulua.– UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.
Saileko kontseiluko kide titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean eta, oro har, bertan ez dagoenean horretarako arrazoiak emanda, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak bete ahalko du haren lekua. Ordezkapena gauzatzeko, halako egoera batean dagoen titularrak organoko buruari jakinarazi beharko dio idatziz. Organoko buruak idatzia jaso eta hamabost egunera egingo da ordezkapena.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu arte, Saileko Kontseiluan ikasketa horietako ikasleen ordezkariak eta masterretako ikasleenak txandaka arituko dira ordezkari lanetan; bigarren zikloko ikasleen ordezkaria Ikasleen Kontseiluak aukeratuko du.
UPV/EHUKO ZUZENBIDE PUBLIKOA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 21.4 artikuluaren zehaztapena.
1.– Zuzenbide Publikoa Sailak Zuzenbide Fakultatean du administrazio egoitza. Helbidea: Manuel Lardizabal pasealekua, 2; 20018 Donostia.
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Hauek izango dira Saileko Kontseiluaren osakideak: zuzendaria, idazkaria, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle ez-iraunkor doktore guztiak. Sailari atxikitako gainontzeko irakasleek ordezkari bat izango dute.
Aipatutakoez gain, Saileko Kontseiluan ziklo bakoitzeko ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat egongo dira.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.5 artikuluaren zehaztapena.
5.– Masterreko ikasleen ordezkaritza Ikasleen Kontseiluak aukeratuko du kasuan kasuko arautegiak ezarritakoarekin bat etorrita.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 11.f) artikuluaren zehaztapena.
f) ikasturtean, organoaren elkarren segidako hiru bileratara edo txandakako bost bileratara justifikatu gabe huts eginez gero.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 18.2 artikuluaren zehaztapena.
2.– Kide anitzeko organoetako kideek eskubidea dute, beren eginkizunak aurrera eramateko, saileko idazkaritzan dauden dokumentuak eta informazioa eskatu eta eskuratzeko. Horretarako, kideek idatziz eskatu beharko dute nahi duten dokumentazioa. Eskarian adierazi beharko dute horretarako eskubidea dutela kide anitzeko organoko kideak direlako, eta labur azalduko dute nola dokumentazio hori behar duten beren eginkizunak bete ahal izateko. Eskatzaileak horretarako eskubidea daukala behin egiaztaturik, hogeita hamar egunen epean, gehienez ere sailak haren esku jarriko du dokumentazioa saileko idazkaritzaren bulegoetan.
6. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 21.4 artikuluaren zehaztapena.
4.– Botoa kide anitzeko organoko beste kide bati eskuordetu ahalko zaio, hauteskunde prozesuetan izan ezik. Botoa organoko idazkariari zuzendutako idatzi bidez eskuordetuko da, eta idatzian, botoa nori eskuordetzen zaion eta eskuordetzea bilera osorako edo aztergaien zerrendako zein puntutarako egiten den zehaztu beharko da. Kide anitzeko organoko kide bakoitzak boto bakar bat izan dezake eskuordetuta. Botoa eskuordetzeko idatzia bilerako aktari erantsiko zaio.
7. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluan kideren batek kargua uzten duenean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua, gehienera ere zazpi eguneko epean, organoko idazkariari kargua hutsik geratu dela jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita.
8. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluko titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean eta, oro har, bertan ez dagoenean arrazoi justifikaturen batengatik, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsia izan daiteke haren behin-behineko ordezkoa; horretarako, arrazoiak egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dira saileko idazkaritzan, kide anitzeko organoaren bilera baino 72 ordu lehenago, gutxienez.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu arte, Saileko Kontseiluan ikasketa horietako ikasleen ordezkariak eta masterretako ikasleenak txandaka arituko dira ordezkari lanetan; bigarren zikloko ikasleen ordezkaria Ikasleen Kontseiluak aukeratuko du.
UPV/EHUREN ERIZAINTZA I SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Erizaintza I sailak Bizkaiko campuseko Erizaintzarako Unibertsitate-Eskolan dauka administrazio-egoitza.
2. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko II. atalarekiko komunztadura.
Erizaintza I sailak batzorde iraunkor bat izango du, eta sailen oinarrizko arautegiaren II. atalean zehaztutakoari jarraituta arautuko da.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 19.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo osoa egotea lehenengo deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Lehenengo eta bigarren deialdiaren artean 10 minututako tartea egon beharko da. Organoko buruak eta idazkariak beti egon behar dute bileran edo, bestela, haien ordezkoek.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 21.4 artikuluarekiko komunztadura.
4.– Organo bilduko kide bakoitzak, gehien dela, boto ordezkatu bat egin ahal izango du, kontseiluaren bilera hasi baino lehen eskatu beharko duelarik, eskariarekin batera, ordezkatutako pertsonaren NANaren fotokopia ere agertuta eta bertan botoaren ordezkaritza kontseiluko zer kideri emango zaion islatuz.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu bitartean, bigarren zikloko ikasleek saileko kontseiluan dituzten ordezkariak era honetara banatuko dira: bat, master ofizialetako ikasleen ordezkaria izango da; eta bestea, antzinako ikasketen bigarren zikloko ikasleen ordezkaria, Ikasleen Kontseiluak aukeratua.
UPV/EHUKO ENPRESEN KUDEAKETA ETA BERRIKUNTZAREN BALIOESPENA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Enpresen Kudeaketa eta Berrikuntzaren Balioespena Sailaren administrazio egoitza Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan dago (Elkano, 21; 48008 Bilbao).
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Hauek izango dira Saileko Kontseiluko kideak: zuzendaria, idazkaria, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle doktore ez-iraunkor guztiak, sailari atxikitako gainerako irakasle eta ikertzaileen bi ordezkari, sailak ematen duen ziklo bakoitzeko ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 19.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo absolutua egotea lehen deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Lehen eta bigarren deialdien artean 5 minutuko tartea egongo da. Edonola ere, beharrezkoa izango da organoko burua eta idazkaria egotea, edo, bestela, horien ordezkoak.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 23.2 artikuluaren zehaztapena.
2.– Organoak hartzen dituen erabakiak saileko iragarki oholean emango dira argitara, beranduen jota hiru egun balioduneko epean eta, betiere, datuak babesteko legeriak dioena errespetatuta. Edonola ere, organoko idazkariak eta buruak bermatu egin beharko dute bileran hartutako erabakiak argitaratu egiten direla eta gutxienez hilabete egongo direla.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluaren zehaztapena.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa izango da, eta gehienez bi agintaldi bete ditzake segidan.
6. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluan kideren batek kargua uzten duenean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua, gehienera ere hilabeteko epean, organoko idazkariari kargua hutsik geratu dela jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita.
7. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.
Saileko kontseiluko titularrak kanpoan edo gaixorik badaude eta, oro har, horretarako justifikatutako arrazoiak daudenean, eta baldin eta kargua hiru hilabetez edo hortik gora bete gabe utzi behar badute, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiek bete dezakete haien tokia. Horretarako, egoera horren berri eman beharko diote organoko buruari, sortutako egoerari buruzko dokumentuak aurkeztuta. Saileko zuzendariari posta elektronikoaren bitartez jakinaraz dakioke.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu arte, Saileko Kontseiluan ikasketa horietako ikasleen ordezkariak eta masterretako ikasleenak txandaka arituko dira ordezkari lanetan; bigarren zikloko ikasleen ordezkaria Ikasleen Kontseiluak aukeratuko du.
UPV/EHUREN ADIERAZPEN GRAFIKOA ETA INGENIARITZAKO PROIEKTUAK SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak sailak Ingeniaritzarako Goi Eskola Teknikoan dauka administrazio-egoitza (Urkixo zumar-kalea, z/g; 48013 Bilbao, Bizkaia).
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 8.2 artikuluarekiko komunztadura.
2.– Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak sailak bost sail-atal ezarri ditu: Honako hauek dira:
a) Bilboko Ingeniaritzarako Goi Eskola Teknikoko sail atala, egoitza eskola horretan duena.
b) Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikorako Unibertsitate-Eskolako sail atala, egoitza eskola horretan duena.
c) Vitoria-Gasteizko Ingeniaritzarako Unibertsitate Eskolako sail atala, egoitza eskola horretan duena.
d) Meatzeen eta lan publikoen ingeniaritza teknikorako unibertsitate eskolako sail atala, egoitza bertan duena.
e) Gipuzkoako campuseko sail-atala, Donostiako Unibertsitate-Eskola Politeknikoko eta Eibarreko Industri Ingeniaritza Teknikorako Unibertsitate-Eskolako Adierazpen-Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak saila bertan hartzen duena. Honen egoitza, Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoan dago.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Saileko kontseilua zuzendariak, idazkariak, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiek eta irakasle ez-iraunkor doktore guztiek osatuko dute. Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak sailari atxikitako gainerako irakasleek ordezkari bat izango dute talde horretako hiru kideko.
Aipatutakoez gain, saileko kontseiluan ziklo bakoitzeko ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat egongo dira.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.5 artikuluarekiko komunztadura.
5.– Masterreko ikasleen ordezkariaren agintaldia urtebetekoa da, eta saileko irakasleek eskolak ematen dituzten ikastegietako ikasleen kontseiluen bitartez aukeratu behar dira, ikastegietako ikasleen kontseiluen oinarrizko arautegiak xedatutako prozedurari jarraiki.
5. artikulua.– Hauteskundeen arautegi orokorreko 7. artikuluarekiko komunztadura.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko arautegi orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.
6. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 13. artikuluarekiko komunztadura.
Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak sailaren batzorde iraunkorrak, kontseiluko kideek osaturik, zuzendaria, bertako buru izango dena, idazkaria, sail ataletako koordinatzaileak eta irakasleen bederatzi ordezkari izango ditu kide, azken hauek zein bete sail atalean, ataleko kontseiluaren barruan, hautatu beharko direlarik. Batzorde iraunkorrean ez dira ataleko koordinatzaileak aintzat hartuko irakasleen ordezkaritzaren portzentajearen konputuari dagokionean.
Gainera, batzorde iraunkorrean bekadun eta ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat egongo dira. Biok kontseiluko kideen artetik hautatuko dira.
Batzorde iraunkorreko kide izango dira, era berean, prestatze bidean dauden ikertzaileen eta ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat, biak kontseiluko kideen artetik aukeratuak. Ondoriootarako, bekariei eginiko erreferentziak ez ditu bere baitan hartzen lankidetza-bekariak.
Batzorde iraunkorreko ordezkariak hauteskunde arautegi orokorrean xedatutakoari jarraiki aukeratu behar dira.
Batzorde Iraunkorreko ordezkariak sailen oinarrizko arautegian adierazitako moduan aukeratuko dira, eta ordezkari izateari utzi beharko diote arautegi horretan araututako arrazoiren bat gertatzen denean.
7. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 14.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Hauek dira batzorde iraunkorraren eginkizunak:
a) Irakasleei irakats betebeharrak esleitzea, eta hor egon daitezkeen aldaketak ere antolatzea.
b) Irakasgaien oinarrizko programak ezartzea, kasuan kasuko ikasketa planaren barruan.
c) Hirugarren zikloko, doktoregoko eta gainerako ikasketetako (unibertsitateko berezko tituluetako ikasketak izan edo ez) eskaintzak proposatzea, eta bere ardurapeko programen ezarpen eta koordinazio akademikoaz arduratzea.
d) Doktorego-tesiak ebaluatu behar dituzten pertsonak izendatzeko proposamenak onartzea, legeak baimentzen dituen baldintzetan, bai eta bestelako epaimahaietako kideenak ere.
e) Irakasleen eta ikertzaileen ikerketa-jarduerak eta ekimenak bultzatzea.
f) Plaza berriak eskatzea eta bere langileen lanpostuen zerrendan egin beharreko aldaketak proposatzea.
g) Irakasleen lanari buruzko txosten arrazoituak egitea, irakaskuntza merezimenduak esleitzeari eta kontratuak berritzeari begira.
h) Bere eskumenen esparruan, gobernu-kontseiluak onartutako arautegiarekin bat, UPV/EHUren Estatutuen 141. artikuluan zehaztutako kontratuak egiteko baimena ematea, zientziaren, teknikaren edo artearen alorreko lanak egiteko.
i) Venia docendi-ak emateari buruzko aurretiko txostena egitea.
8. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluarekiko komunztadura.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtetakoa izango da. Gehienez bi agintaldi bete ahal izango ditu segidan zuzendariak.
9. artikulua.– Hauteskundeen arautegi orokorreko 4.2 artikuluarekiko komunztadura.
Saileko kontseiluan edo batzorde iraunkorrean kideren batek kargua uzten duenean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua, gehienera ere hogeita hamar egun naturaletako epean, organoko idazkariari kargua hutsik geratu dela jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu arte, saileko kontseiluan ikasketa horietako ikasleek eta masterretako ikasleen ordezkaritza ikasle kopururik handiena ordezkatzen duenak gauzatuko du; bigarren zikloko ikasleen ordezkaria ikasleen kontseiluak aukeratuko du.
UPV/EHUKO HISTORIA GARAIKIDEA SAILEKO ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Historia Garaikidea sailaren administrazio egoitza UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean dago (Sarriena auzoa z/g; 48940 Leioa, Bizkaia).
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 8. artikuluaren zehaztapena.
Historia Garaikidea sailak bi sail atal ditu:
a) Bizkaiko Campuseko sail atala, egoitza Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean duena (Leioa).
b) Arabako Campuseko sail atala, egoitza Letren Fakultatean duena.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Hauek izango dira Saileko Kontseiluaren osakideak: zuzendaria, idazkaria, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle ez-iraunkor doktore guztiak. Historia Garaikidea sailari atxikitako gainerako irakasleek ordezkari bat izango dute talde horretako bost kideko edo bostetik beherako multzo bakoitzeko.
Aipatutakoez gain, ziklo bakoitzeko ikasleen bi ordezkarik eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari batek osatuko dute kontseilua.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko II. atalaren zehaztapena.
Historia Garaikidea sailak batzorde iraunkor bat izango du, eta Sailen Oinarrizko Arautegiaren II. atalean zehaztutakoari jarraituta arautuko da.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 18.2 artikuluaren zehaztapena.
2.– Kide anitzeko organoetako kideek eskubidea dute, beren eginkizunak aurrera eramateko, saileko idazkaritzan dauden dokumentuak eta informazioa eskatu eta eskuratzeko, aldez aurretik eskari idatzia eginda, paperean edo posta elektronikoz, idazkari akademikoari. Sailak haren esku jarriko du dokumentazioa, gehienez ere hamabost (15) egun naturaleko epean, saileko Idazkaritzan.
6. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluan edo Batzorde Iraunkorrean kideren batek kargua uzten duenean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua, gehienera ere hamabost (15) egun naturaletako epean, organoko idazkariari kargua hutsik geratu dela jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita.
7. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluko eta Batzorde Iraunkorreko kide titularrak hiru hilabete edo gehiago kanpoan ematen badituzte egonaldi akademikoa egiten edo bajan daudelako, beren zerrendako hurrengo kide ez-hautetsiek ordezkatu ahal izango dituzte. Kide anitzeko organoaren bilera baino 72 ordu gutxienez, edozein kide hautetsik bera ordezkatua izateko eskaria aurkeztu ahal izango dio idazkari akademikoari, arrazoi justifikaturik emanez gero. Ordezkapena justifikatzeko aurkeztutako dokumentazioa egokia bada, ezin etorria duen pertsonaren zerrendako hurrengo behin-behineko ordezkoak beteko du haren lekua.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu bitartean, bigarren zikloko ikasleek saileko kontseiluan dituzten ordezkariak era honetara banatuko dira: bat, master ofizialetako ikasleen ordezkaria izango da; eta bestea, antzinako ikasketen bigarren zikloko ikasleen ordezkaria, Ikasleen Kontseiluak aukeratua.
UPV/EHUREN ARTEAREN ETA MUSIKAREN HISTORIA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Artearen eta Musikaren Historia sailak UPV/EHUren Bizkaiko campuseko Arte Ederren Fakultatean du administrazio-egoitza (Sarriena auzoa z/g; 48940 Leioa, Bizkaia).
2. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 8. artikuluarekiko komunztadura.
Artearen eta Musikaren Historia sailak sail-atal bat ezarri du Arabako campusean, berorren egoitza Letren fakultatean izanik.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Saileko kontseilua, zuzendariak, idazkariak, pertsonal irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiak, irakasle doktore ez-iraunkor guztiek eta Artearen eta Musikaren Historia sailari atxikitako gainerako pertsonal irakasle eta ikertzaileak osatzen dute.
Aipatutakoez gain, ziklo bakoitzeko ikasleen bi ordezkarik eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari batek osatuko dute kontseilua.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.5 artikuluarekiko komunztadura.
5.– Masterreko ikasleen ordezkaria saileko zuzendariak deituta bi urterik behin, abenduan, egingo den bileran aukeratuko da. Bilera horretara saileko master ofizialetako programetan matrikulatutako ikasle guztiei deituko zaie.
5. artikulua.– Hauteskundeen arautegi orokorreko 7. artikuluarekiko komunztadura.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, hauteskundeei buruzko arautegi orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.
6. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 13. artikuluarekiko komunztadura.
Artearen eta Musikaren Artea sailaren batzorde iraunkorrak, kontseiluko kideek osaturik, zuzendaria izango du buru eta idazkaria, Arabako campuseko sail-ataleko koordinatzailea eta pertsonal irakasle eta ikertzailearen sei ordezkari izango ditu osakide; azken horietatik, bost pertsonal irakasle eta ikertzaile iraunkorraren eta pertsonal irakasle eta ikertzaile doktore ez iraunkorraren artetik hautatuko dira eta seigarrena sailari atxikitako gainontzeko pertsonal irakasle eta ikertzailearen artetik, bai eta ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren ordezkari bat ere.
7. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 14.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Batzorde iraunkorrak eginkizun hauek izango ditu eskuordetuta:
a) Irakasgaien oinarrizko programak ezartzea, kasuan kasuko ikasketa planaren barruan.
b) Masterreko, doktoregoko eta gainerako ikasketetako (unibertsitateko berezko tituluetako ikasketak izan edo ez) eskaintzak proposatzea.
c) Doktorego tesietako eta bestelako epaimahaietako kideak izendatzeko proposamenak onartzea, legeak baimentzen dituen baldintzetan.
d) Irakasleen eta ikertzaileen ikerketa-jarduerak eta ekimenak bultzatzea.
e) Bere eskumenen esparruan, gobernu kontseiluak onartutako arautegiarekin bat, Estatutuetako 97. artikuluan xedatutako kontratuak egiteko baimena ematea, zientziaren, teknikaren edo artearen alorreko lanak egiteko.
f) Venia docendi-ak emateari buruzko aurretiko txostena egitea.
g) Beharrezkoa izanez gero, sailaren gune fisikoak esleitzeko irizpideak onartzea.
Batzorde Iraunkorrak eraman ahal izango ditu bere eskumeneko gaiak gobernu kontseilura eta organo horrek, era berean, Batzorde Iraunkorraren eskumenen bat ezeztatu ahal izango du unean unean.
8. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 18.2 artikuluarekiko komunztadura.
2.– Kide anitzeko organoetako kideek eskubidea dute, beren eginkizunak aurrera eramateko, saileko idazkaritzan dauden dokumentuak eta informazioa eskatu eta eskuratzeko, aldez aurretik eskari idatzia eginda idazkari akademikoari. Saileko buruak hiru egunen epean emango du eskatutako informazioa, eskaria jasotzen denetik kontatzen hasita.
9. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 21.4 artikuluarekiko komunztadura.
4.– Botoa eskuordetu ahal izango da. Kide anitzeko organoko kide bakoitzak boto bakar bat izan dezake eskuordetuta. Organoko kideek idatziz adierazi behar dute botoa eskuordetu egin dutela, eta idatzi hori bilerako aktari erantsiko zaio.
10. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 23. artikuluarekiko komunztadura.
1.– Idazkariak kide anitzeko organoak hartutako erabakien fede eman eta ziurtagiriak egingo ditu.
2.– Organoak hartzen dituen erabakiak Arte Ederren eta Letren fakultateko iragarki-oholean emango dira argitara, beranduen jota hiru egun balioduneko epean eta, betiere, datuak babesteko legeriak dioena errespetatuta. Organoko idazkariak eta buruak bermatu egin beharko dute bileran hartutako erabakiak argitaratu egiten direla eta gutxien dela hilabete daudela jendaurrean.
11. artikulua.– Hauteskundeen arautegi orokorreko 4.2 artikuluarekiko komunztadura.
Saileko kontseiluan edo batzorde iraunkorrean kideren batek kargua uzten duenean, hautagai zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua, eta, bete ere, 15 egunen epean beteko du organoko idazkariari kargua utzik geratu dela jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita, eta, beti ere, organoaren hurrengo bilera egin baino lehen.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu bitartean, bigarren zikloko ikasleek saileko kontseiluan dituzten ordezkariak era honetara banatuko dira: bat, master ofizialetako ikasleen ordezkaria izango da; eta bestea, antzinako ikasketen bigarren zikloko ikasleen ordezkaria, Ikasleen Kontseiluak aukeratua.
SISTEMEN INGENIARITZA ETA AUTOMATIKA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Sistemen Ingeniaritza eta Automatika Sailaren administrazio egoitza Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan dago, Urkixo zumarkalea, z/g; 48013 Bilbao.
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 8. artikuluaren zehaztapena.
Sistemen Ingeniaritza eta Automatika Sailak bost sail-atal zehaztu ditu:
a) Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko sail-atala; egoitza eskola horretan dauka.
b) Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako sail-atala; egoitza eskola horretan dauka.
c) Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoko sail-atala; egoitza eskola horretan dauka.
d) Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako sail-atala; egoitza eskola horretan dauka.
e) Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako sail-atala; egoitza eskola horretan dauka.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Saileko Kontseilua zuzendariak, idazkariak, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiek eta irakasle ez-iraunkor doktore guztiek osatuko dute. Sistemen Ingeniaritza eta Automatika Sailari atxikitako gainerako irakasleek ordezkari bat izango dute talde horretako 5 kideko edo 5en zatiki bakoitzeko.
Aipatutakoez gain, ziklo bakoitzeko ikasleen bi ordezkarik eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari batek osatuko dute kontseilua.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.5 artikuluaren zehaztapena.
5.– Masterreko ikasleen ordezkaritza Ikasleen Kontseiluak aukeratuko du kasuan kasuko arautegiak ezarritakoarekin bat etorrita. Ordezkari horiek aukeratu ahal izateko, sailak gutxienez 12 ECTS kreditu eman behar ditu masterrean.
5. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.
6. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko II. atalaren zehaztapena.
Sistemen Ingeniaritza eta Automatika Sailak batzorde iraunkor bat izango du, eta Sailen Oinarrizko Arautegiaren II. atalean zehaztutakoari jarraituta eratuko da.
7. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluko kideren batek kargua uzten duenean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua, gehienera ere 15 eguneko epean, organoko idazkariari kargua hutsik geratu dela jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita.
8. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluko titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean eta, oro har, bertan ez dagoenean arrazoi justifikaturen bategatik, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsia izan ahalko da haren behin-behineko ordezkoa; horretarako, arrazoiak egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dira saileko Idazkaritzan, kide anitzeko organoaren bilera baino 72 ordu lehenago gutxienez.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu bitartean, bigarren zikloko ikasleek saileko kontseiluan dituzten ordezkariak era honetara banatuko dira: bat, master ofizialetako ikasleen ordezkaria izango da; eta bestea, antzinako ikasketen bigarren zikloko ikasleen ordezkaria, Ikasleen Kontseiluak aukeratua.
INGENIARITZA MEKANIKOA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Ingeniaritza Mekanikoa Sailak Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan du administrazio egoitza.
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 8.1 artikuluaren zehaztapena.
Ingeniaritza Mekanikoa Sailak bost sail atal izango ditu, egoitza honakoetan izango dutena: Bilboko Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan, Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoan, Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolan, Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan eta Bilboko Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Hauek dira Saileko Kontseilua osatuko dutenak: zuzendaria, idazkaria, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle doktore ez-iraunkor guztiak, sailari atxikitako gainerako irakasle eta ikertzaileen heren bat, ikasleen bi ordezkari irakasten den ziklo bakoitzeko eta ordezkari bat administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren izenean.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 13. artikuluaren zehaztapena.
Hauek dira Ingeniaritza Mekanikoa Saileko Batzorde Iraunkorra osatuko dutenak: zuzendaria, idazkaria, sail ataletako koordinatzaileak, irakasle eta ikertzaileen bederatzi ordezkari, horietako zortzi irakasle eta ikertzaile iraunkorren eta doktore ez-iraunkorren taldekoak eta bederatzigarrena sailari atxikitako gainerako irakasle eta ikertzaileen taldekoa, ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonaleko ordezkari bat. Batzorde Iraunkorreko kide guztiek izan beharko dute Saileko Kontseilukoak.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 14.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Eginkizun hauek ditu Batzorde Iraunkorrak, Saileko Kontseiluak eskuordetuta:
a) Saileko langileei irakats betebeharrak eta balizko aldaketak esleitzea.
b) Irakasgaien oinarrizko programak onartzea, kasuan kasuko ikasketa planaren barruan.
c) Unibertsitateko berezko tituluei eta ikasketa arautuei dagozkien ikasketa eskaintzak proposatzea, doktoregoari dagozkionak izan ezik.
d) Irakasleei eta ikertzaileei ikerketa eginkizunetan eta ekimenetan laguntzea.
e) Plaza berriak eskatu eta saileko langileen lanpostuen zerrendan egin beharreko aldaketak proposatzea.
f) Irakasleen lanari buruzko txosten arrazoituak egitea, irakaskuntza merezimenduak eskuratu eta kontratuak berritze aldera.
g) Venia docendi eman behar bada, aurrez jakinaraztea.
h) Indarreko legeriak eta arautegi honek ematen dizkioten gainerako eginkizun guztiak, baita eskuordetuta ematen zaizkionak ere.
Batzorde Iraunkorrak hartutako erabaki guztiak betearazleak izango dira, saileko kontseiluak, kasuan kasu, berretsi edo aldatu arte.
6. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 18.2 artikuluaren zehaztapena.
2.– Kide anitzeko organoetako kideek eskubidea dute, beren eginkizunak aurrera eramateko, saileko idazkaritzan dauden dokumentuak eta informazioa eskatu eta eskuratzeko. Idatzizko eskaera zuzendu beharko zaio saileko idazkariari. Sailak daukan dokumentazioa eskatzailearen esku jarriko du saileko idazkaritzan, astebeteko epean gehienez ere, behin eskatzaileak horretarako eskubidea daukala egiaztaturik.
7. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 19.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Kide anitzeko organoak balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo absolutua egotea lehen deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Lehen eta bigarren deialdien artean 15 minutuko tartea egongo da. Edonola ere, beharrezkoa izango da organoko burua eta idazkaria egotea, edo, bestela, horien ordezkoak.
8. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 23.2 artikuluaren zehaztapena.
2.– Hartutako erabakiak saileko zuzendaritzak ezarritako informazio gune ofizialetan argitaratuko dira hiru egun balioduneko epean, betiere datuak babesteko indarrean dagoen arautegia zainduta. Edonola ere, organoko idazkariak eta buruak bermatu egin beharko dute bileran hartutako erabakiak argitaratu egiten direla eta gutxienez hilabete batez egongo direla.
Aurrekoa gorabehera, pertsonei buruzko erabakiak eragingo dieten interesdunei jakinarazi beharko zaizkie zuzen-zuzenean. Erabakiek jakinarazpena egiten den unetik aurrera izango dute eragina, betiere hura indarreko legeriak ezarritako baldintzetan eginda.
9. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluaren zehaztapena.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa izango da, eta gehienez bi agintaldi bete ditzake segidan.
10. artikulua.– UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
Hautetsiak kargua uzten duenean zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua. Ordezkapena astebeteko epean gauzatuko da, idazkariak horren berri eman duenetik kontatzen hasita.
11. artikulua.– UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseilua biltzeko dei eginda, bertako edozein kidek aurkez diezaioke saileko idazkariari, 24 orduko epean, bilera horretan ordezkatua izateko eskaera, betiere justifikatutako arrazoiagatik izanda. Kontseiluko buruak aurkeztutako arrazoiaren arabera erabakiko du. Aldeko erabakia izanez gero, pertsona hori aurkeztu zen hautagai zerrendako lehenengo pertsonak ordezkatuko du.
MEATZE ETA METALURGIA INGENIARITZA ETA MATERIALEN ZIENTZIA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Sailaren administrazio egoitza Bilboko Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan dago.
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 8.1 artikuluaren zehaztapena.
Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia Sailak bi sail atal ditu. Bata Arabako Campusean dago, Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolan du egoitza, eta bestea Bizkaiko Campusean, Bilboko Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Hauek dira Saileko Kontseilua osatuko dutenak: zuzendaria, idazkaria, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle doktore ez-iraunkor guztiak, bi ordezkari sailari atxikitako gainerako irakasle eta ikertzaileen sail atal bakoitzeko, ikasleen ordezkari bat irakasten den ziklo bakoitzeko eta ordezkari bat administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren izenean.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 11.f) artikuluaren zehaztapena.
f) Organoaren elkarren segidako bi bileratara edo txandakako hiru bileratara justifikatu gabe huts eginez gero.
5. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituta.
6. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 13. artikuluaren zehaztapena.
Hauek izango dira Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia Saileko Batzorde Iraunkorra osatuko dutenak: horren buru izango den zuzendaria, idazkaria, sail ataletako koordinatzaileak (irakasleen ordezkari kopuruan zenbatuko ez direnak), irakasle eta ikertzaileen bost ordezkari, sail kontseiluko kideen artetik aukeratuko direnak, azken horietatik lau hautatuko dira irakasle eta ikertzaile iraunkorren artetik eta irakasle eta ikertzaile doktore ez-iraunkorren artetik eta bat sailari atxikitako gainerako irakasle eta ikertzaileen artetik.
Aipatutakoez gain, Batzorde Iraunkorreko kide izango dira ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat, bata zein bestea kontseiluko kideen artetik hautatuak.
Batzorde Iraunkorreko ordezkariak sailen oinarrizko arautegian adierazitako moduan aukeratuko dira, eta ordezkari izateari utzi beharko diote arautegi horretan araututako arrazoiren bat gertatzen denean.
7. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 14.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Batzorde Iraunkorrak sailaren eginkizun guztiak izango ditu, eskumenak eskuordetuta, ondorengoak izan ezik: saileko zuzendaria hautatu, urteko txosten ekonomikoa onartu, saileko eskolen eta ikerketaren memoria eta haren jarduera plana onartu, eta urteko irakats eskaintzarako programazio eta ebaluaziorako irizpideak onartu.
Era berean, mugatuta izango ditu premiazko kasuetara eta gerora sortutako egoeretara bere langileei irakats betebeharrak esleitzeko eginkizunak eta horien balizko aldaketak egitekoak, plaza berrien dotazioa eskatzekoak eta bere langileen lanpostuen zerrendetako aldaketak proposatzekoak.
8. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 18.2 artikuluaren zehaztapena.
2.– Kide anitzeko organoetako kideek eskubidea dute, beren eginkizunak aurrera eramateko, saileko idazkaritzan dauden dokumentuak eta informazioa eskatu eta eskuratzeko. Kideek idatziz eskatu beharko dute nahi duten dokumentazioa. Eskarian adierazi beharko dute horretarako eskubidea dutela kide anitzeko organoko kideak direlako, eta labur azalduko dute zergatik behar duten dokumentazio hori beren eginkizunak bete ahal izateko. Sailak daukan dokumentazioa eskatzailearen esku jarriko du saileko idazkaritzan, gehienez ere hamabost (15) eguneko epean, behin eskatzaileak horretarako eskubidea daukala behin egiaztaturik.
9. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 23.2 artikuluaren zehaztapena.
2.– Erabakiak hiru egun balioduneko epean argitaratu beharko dira, datuak babesteko legeria errespetaturik betiere. Edonola ere, organoko idazkariak eta buruak bermatu egin beharko dute bileran hartutako erabakiak argitaratu egiten direla eta gutxienez hilabete batez egongo direla argitaratutako egunetik kontatzen hasita. Sailak bere web orria ez daukan bitartean, erabakiak saileko iragarki taulan argitaratu eta saileko kide guztiei bidaliko zaizkie.
10. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluaren zehaztapena.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa izango da, eta gehienez hiru agintaldi bete ditzake segidan. Hirugarren agintaldia segidan betetzeko aukera izateko, Saileko Kontseiluak ontzat eman beharko du zozketa bidez, eta emandako baliozko botoen gehiengoa lortu beharko da.
11. artikulua.– UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
Hautetsiak kargua uzten duenean zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua. Ordezkapena bost egun balioduneko epean gauzatuko da, idazkariak horren berri eman duenetik kontatzen hasita.
12. artikulua.– UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseilua biltzeko dei eginda, bertako edozein kidek aurkez diezaioke saileko idazkariari, 24 orduko epean, bilera horretan ordezkatua izateko eskaera, betiere justifikatutako arrazoiagatik izanda. Kontseiluko buruak aurkeztutako arrazoiaren arabera erabakiko du. Aldeko erabakia izanez gero, pertsona hori aurkeztu zen hautagai zerrendako lehenengo pertsonak ordezkatuko du.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu arte, saileko kontseiluan egoteko ikasketa horietako bigarren zikloko eta masterretako ikasleen ordezkariak ikasle kopuru handiena ordezkatzen duen taldeak hautatuko ditu.
INGENIARITZA KIMIKOA ETA INGURUMENAREN INGENIARITZA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 3.1. artikuluarekiko komunztadura.
1.– Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza sailak Ingeniaritzarako Goi Eskola Teknikoan dauka administrazio egoitza (Urkixo zumar-kalea, z/g; 48013 Bilbao, Bizkaia).
2. artikulua.– sailen oinarrizko arautegiko 8.2. artikuluarekiko komunztadura.
2.– Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza sailak bost sail atal ezarri ditu. Honako hauek dira:
a) Bilboko Ingeniaritzarako Goi Eskola Teknikoko sail atala, egoitza eskola horretan duena.
b) Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako sail atala, egoitza eskola horretan duena.
c) Arabako campuseko atala, Vitoria-Gasteizko Ingeniaritzarako Unibertsitate Eskola eta Farmazia Fakultatea hartzen dituena eta egoitza Vitoria-Gasteizko Ingeniaritzarako unibertsitate eskolan duena.
d) Bizkaiko campuseko atala, Meatze Ingeniaritza Tekniko eta Lan Publikoetarako Unibertsitate Eskola eta Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoa hartzen dituena eta egoitza Meatze Ingeniaritza Tekniko eta Lan Publikoetarako Unibertsitate Eskolan duena.
e) Gipuzkoako campuseko sail atala, Donostiako Eskola politeknikoak eta Eibarko Industria ingeniaritza teknikorako unibertsitate eskolak osatua eta egoitza Donostiako Unibertsitate eskola politeknikoan duena.
3. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 10.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Saileko kontseilua zuzendariak, idazkariak, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiek eta irakasle ez-iraunkor doktore guztiek osatuko dute. Sailari atxikitako gainontzeko irakasleen ordezkaritzak bana ordezkari izango du hiru irakasleko.
Aipatutakoez gain, kontseiluko kideak ere izango dira ziklo bakoitzeko, ikasleen bi ordezkari eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat, kidego honetako hiru kideko.
4. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 13. artikuluarekiko komunztadura.
Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza sailaren batzorde iraunkorrak, kontseiluko kideek osaturik, zuzendaria, bertako buru izango dena, idazkaria, sail ataletako koordinatzaileak eta irakasleen bederatzi ordezkari izango ditu kide, azken hauek zein bete sail atalean, ataleko kontseiluaren barruan, hautatu beharko direlarik. Batzorde iraunkorrean ez dira ataleko koordinatzaileak aintzat hartuko irakasleen ordezkaritzaren portzentajearen konputuari dagokionean.
Honez gain, batzorde iraunkorreko kide ere izango dira ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren ordezkari bat, kasu biotan, kontseiluko kideen artetik hautatuta.
Batzorde iraunkorreko ordezkariak hautatzeko era eta ordezkari izateari uzteko arrazoiak sailen oinarrizko arautegian ezarritakoak izango dira.
5. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 14.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Batzorde iraunkorrak eskumenik izango du tramiterako gaiak ebazteko, bai eta kontseiluak unean une ordezkatuko ahal lizkiokeenak eta kontseiluak eskuordetzaz espresuki eman dizkion hauek ere:
a) Master eta doktoregoko ikasketen eta unibertsitate-titulua duten ala ez duten gainerako ikasketen eskaintza proposatzea. Horretarako, proposamenak landu eta ezarpenaz eta programen koordinazio akademikoaz arduratu beharko da, emandako erantzukizunaren arabera.
b) Doktorego-tesiak ebaluatu behar dituzten pertsonak izendatzeko proposamenak onartzea legeak baimentzen dituen baldintzetan, bai eta bestelako epaimahaietako kideen izendapenak onartzea ere.
c) Irakasleen eta ikertzaileen ikerketa-jarduerak eta ekimenak bultzatzea eta koordinatzea.
d) Bere pertsonalaren lanpostuen zerrendaren barruko lanpostu berriak eskatzea eta lanpostuok behar dituzten aldaketak proposatzea, gerora saileko kontseiluak berretsi behar dituelarik.
e) Esleitutako baliabideen banaketa onartzea.
f) Irakasleen irakaskuntza-jarduera motibazioz adieraztea, irakasleei merituak emanez eta kontratuak berrituz.
g) Bere eskumenen esparruan, gobernu kontseiluak onartutako arautegiarekin bat, Estatutuetako 97. artikuluan xedatutako kontratuak egiteko baimena ematea, zientziaren, teknikaren edo artearen alorreko lanak egiteko.
Edozelan ere, kontseiluak ezin izango dio zuzendariaren izendapena eskuordetuko, ez eta sailaren arautegia onartzea edo Estatutuek edo unibertsitatearen gaineko legeria orokorrak eskumen esklusibo eta eskuordetu ezintzat jotzen dituenak.
6. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 18.2 artikuluarekiko komunztadura.
2.– Kide anitzeko organoetako kideek eskubidea dute, beren eginkizunak aurrera eramateko, saileko idazkaritzan dauden dokumentuak eta informazioa eskatu eta eskuratzeko. Horretarako, eskaria egin beharko diote idatziz idazkari akademikoari eta horrek eskatutako informazioa bidaliko die, gehienez ere zazpi eguneko epean.
7. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 26.3 artikuluarekiko komunztadura.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtetakoa izango da, ohiko prozeduraren bidez bigarren agintaldi batekin luza daitekeena. Emandako botoen bi herenen gehiengoa beharko da hirugarren agintaldi baterako.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu bitartean, bigarren zikloko ikasleek saileko kontseiluan dituzten ordezkariak era honetara banatuko dira: bat, master ofizialetako ikasleen ordezkaria izango da; eta bestea, antzinako ikasketen bigarren zikloko ikasleen ordezkaria, ikasleen kontseiluak aukeratua.
PEDIATRIA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Pediatria Sailak Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Irakasgunean du administrazio egoitza (Gurutzeta plaza, z/g; Barakaldo-Bizkaia).
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Hauek izango dira Saileko Kontseiluaren osakideak: zuzendaria, idazkaria, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle ez-iraunkor doktore guztiak, sailari atxikitako gainerako irakasle eta ikertzaileen ordezkari bat irakasgune bakoitzari atxikitako hiru irakasleko, sailak ematen duen ziklo bakoitzeko ikasleen ordezkari bi eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.
3. artikulua.– UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, hauteskundeei buruzko arautegi orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 14.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Batzorde Iraunkorrak ebatzi ahal izango ditu unibertsitate legeria orokorrak Saileko Kontseiluari beren-beregi esleitzen ez dizkion gaiak. Edozelan ere, kontseiluak ezin izango dizkio eskuordetu ez zuzendaria aukeratzeko eskumena, ez sailaren arautegia onartzekoa. Zehatz esanda, honako hauek izango dira kontseiluaren eskuordetzeaz egingo dituen eginkizunak:
a) Urteko txosten ekonomikoa, saileko irakaskuntzaren eta ikerketaren memoria, eta eginkizunen plana onartzea.
b) Urteko irakats eskaintza programatu eta ebaluatzeko irizpideak onartzea.
c) Saileko irakasleei irakats betebeharrak eta haien balizko aldaketak esleitzea, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartutako indarreko arautegiari jarraiki.
d) Irakasgaien oinarrizko programak ezartzea, kasuan kasuko ikasketa planaren barruan.
e) Masterreko, doktoregoko eta gainerako ikasketetako (unibertsitateko berezko tituluetako ikasketak izan edo ez) eskaintzak proposatzea.
f) Doktorego tesiak ebaluatu behar dituzten pertsonak izendatzeko proposamenak onartzea legeak baimendutako baldintzetan, bai eta bestelako epaimahaietako kideak izendatzekoak ere.
g) Irakasleen eta ikertzaileen ikerketa jarduerak eta ekimenak bultzatzea.
h) Plaza berriak eskatzea eta saileko langileen lanpostuen zerrendan egin beharreko aldaketak proposatzea.
i) Irakasleen lanari buruzko txosten arrazoituak egitea, irakaskuntza merezimenduak eskuratu eta kontratuak berritze aldera.
j) Baimena ematea zientzia, teknika edo arte lanak egiteko kontratuak sinatzeko, bere eskumenen eremuan.
k) Venia docendi-ak emateari buruzko aurretiko txostena egitea.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 21.4 artikuluaren zehaztapena.
4.– Hauteskundeetan izan ezik, onartu egiten da botoa eskuordetzeko aukera. Organoko kideek idatziz adierazi behar dute botoa eskuordetu egin dutela, eta idatzi hori bilerako aktari erantsiko zaio. Boto txartela gutun azal itxian sartuko da. Gutun azal hori beste batean sartuko da, boto emailearen nortasun agiriaren fotokopiarekin batera, eta Saileko Kontseiluari edo Batzorde Iraunkorrari helaraziko zaio. Kontseiluko edo Batzorde Iraunkorreko kide bakoitzak organo horretako beste kide baten botoa baino ezingo du izan eskuordetuta.
6. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluaren zehaztapena.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa izango da, eta gehienez bi agintaldi bete ditzake segidan.
7. artikulua.– UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
Hautetsiak kargua uzten duenean zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua. Ordezkapena zazpi egun baliodun iragan aurretik gauzatuko da, idazkariak jakinarazi duenetik kontatzen hasita.
8. artikulua.– UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluko eta Batzordeko Iraunkorreko titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean eta, oro har, bertan ez dagoenean horretarako arrazoiak emanda, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsia izan ahalko da haren behin-behineko ordezkoa; horretarako, arrazoiak egiaztatzeko beharrezko diren agiriak aurkeztu beharko dira saileko zuzendaritzan, kide anitzeko organoaren bilera baino gutxien dela 72 ordu lehenago.
UPV/EHUko KIMIKA EZ-ORGANIKOA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Kimika Ez-organikoa Sailak Zientzia eta Teknologia Fakultatean dauka administrazio egoitza (Sarriena auzoa z/g; 48940 Leioa, Bizkaia).
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Hauek izango dira Saileko Kontseiluaren osakideak: zuzendaria, idazkari akademikoa, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle ez-iraunkor doktore guztiak, sailari atxikitako gainerako irakasle eta ikertzaileen ordezkari bat, sailak ematen duen ziklo bakoitzeko ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.
3. artikulua.– UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 13. artikuluaren zehaztapena.
Kimika Ez-organikoa Saileko Batzorde Iraunkorrak kontseiluko kideek osatuko dute. Hauek izango dira batzordearen osakideak: zuzendaria, batzordeko burua izango dena; idazkaria; irakasle eta ikertzaile iraunkorren eta irakasle ez-iraunkor doktoreen bi ordezkari; sailari atxikitako gainerako irakasle eta ikertzaileen ordezkari bat; ikasleen ordezkari bat; eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat Batzorde Iraunkorreko ordezkariak Sailen Oinarrizko Arautegian adierazitako moduan aukeratuko dira, eta ordezkari izateari utzi beharko diote arautegi horretan araututako arrazoiren bat gertatzen denean.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 14.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Batzorde Iraunkorrak eskuordetuta izango ditu Saileko Kontseiluaren eginkizunak, honako hauek izan ezik: zuzendaria aukeratzea, sailaren arautegia onartzea, irakats betebeharrak onartzea, aurrekontuaren banaketa, plaza berrietarako eskariak eta lanpostuen zerrendaren aldaketak.
6. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 18.2 artikuluaren zehaztapena.
2.– Kide anitzeko organoetako kideek eskubidea dute, beren eginkizunak aurrera eramateko, beharrezkotzat hartzen dituzten dokumentuak eta informazioa eskatu eta eskuratzeko. Eskaria idatziz egin beharko diote saileko idazkariari, adierazita horretarako eskubidea dutela kide anitzeko organoko kideak direlako, eta labur azalduta nola dokumentu horiek behar dituzten beren eginkizunak bete ahal izateko. Eskatzaileak horretarako eskubidea daukala behin egiaztaturik, sailak haren esku jarriko du dokumentazioa saileko idazkaritzan, gehienez ere hamabost (15) eguneko epean.
7. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 19.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo osoa egotea lehen deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Deialdi bion artean, hamar (10) minutuko tartea egon beharko da. Organoko buruak eta idazkariak beti egon behar dute bileran edo, bestela, beren ordezkoek.
8. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 21.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Erabakiak hartu ahal izateko, emandako boto baliodunen gehiengo soila beharko da, Estatutuek, ikastegiaren arautegiak edo gainerako lege xedapenek beste gehiengoren bat eskatzen duten kasuetan izan ezik. Batzorde Iraunkorraren erabakiak, berriz, aho batez hartu beharko dira. Bestalde, proposamen bakarra dagoenean, aurrera egingo du kontrako baino aldeko boto gehiago lortzen baditu. Proposamenak bi baino gehiago direnean, emandako botoen gehiengo osoa lortzen duena onartuko da; edo, lehenengo botazioan boto gehien lortu dituzten bi proposamenak hartuta, bigarren botazioan boto gehien lortzen dituena. Berdinketa izanez gero, berriro egingo da botazioa; orduan ere berdinketa izanez gero, organoko buruaren kalitateko botoak erabakiko du.
9. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 23.2 artikuluaren zehaztapena.
2.– Kide anitzeko organoek hartutako erabakiak sailaren iragarki ohol ofizialean eta ohol birtualean emango dira argitara, gehien dela hiru egun balioduneko epean eta pertsonen intimitatea behar bezala babestuta. Organoko idazkariak eta buruak bermatu egin beharko dute bileran hartutako erabakiak argitaratu egingo direla eta gutxien dela bi hilabete egongo direla jendaurrean.
10. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluaren zehaztapena.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa izango da, eta gehienez bi agintaldi bete ahal izango ditu segidan.
11. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
2.– Saileko kide anitzeko organoetako kideren batek kargua uzten duenean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua, gehienera ere bi hilabeteko epean, organoko idazkariari kargua hutsik geratu dela jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita.
12. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.
3.– Saileko Kontseiluko edo Batzorde Iraunkorreko titularra kanpoan edo gaixorik egon eta, oro har, horretarako justifikatutako arrazoiak daudenean, hautagai zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak bete dezake haren tokia. Horretarako, ez agertzeko arrazoiak egiaztatzeko beharrezko diren agiriak aurkeztu beharko dira saileko idazkaritzan, kide anitzeko organoaren bilera egin baino 4 egun lehenago gutxienez.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu arte, Saileko Kontseiluan ikasketa horietako bigarren zikloko ikasleek izango duten ordezkaria eta masterretako ikasleena txandaka arituko dira ordezkari lanetan, urte batean bat eta bestean, bestea. Bigarren zikloko ikasleen ordezkaria Ikasleen Kontseiluak aukeratuko du.
UPV/EHUKO SOZIOLOGIA ETA GIZARTE LANGINTZA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Soziologia eta Gizarte Langintza Sailaren administrazio egoitza Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean dago (Sarriena auzoa z/g; 48940 Leioa, Bizkaia).
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 8.2 artikuluaren zehaztapena.
Soziologia eta Gizarte Langintza Sailak hiru sail atal ditu:
a) Bizkaiko Campuseko sail atala, Bizkaiko Campuseko ikastegiei atxikitako langileez osatua. Egoitza Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean dago.
b) Gipuzkoako Campuseko sail atala, Gipuzkoako Campuseko ikastegiei atxikitako langileez osatua. Egoitza Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan dago.
c) Arabako Campuseko sail atala, Arabako Campuseko ikastegiei atxikitako langileez osatua. Egoitza Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskolan dago.
3. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 13. artikuluaren zehaztapena.
Hauek dira kontseiluko kideez osatutako Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko Batzorde Iraunkorra osatuko dutenak: zuzendaria, bertako buru izango dena, idazkaria, sail ataletako koordinatzaileak eta irakasle eta ikertzaileen zortzi ordezkari.
Horietaz gain, Batzorde Iraunkorreko kide izango dira ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat, bata zein bestea kontseiluko kideen artetik hautatuak.
Batzorde Iraunkorreko ordezkariak Sailen Oinarrizko Arautegian adierazitako moduan aukeratuko dira, eta ordezkari izateari utzi beharko diote arautegi horretan araututako arrazoiren bat gertatzen denean.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 14.1 artikuluaren zehaztapena.
Batzorde Iraunkorrak eginkizun hauek izango ditu, Saileko Kontseiluak eskuordetuta:
a) Saileko irakasleei irakats betebeharrak eta egon daitezkeen aldaketak esleitzea, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartutako indarreko arautegiari jarraituta.
b) Irakasgaien oinarrizko programak ezartzea, kasuan kasuko ikasketa planaren barruan.
c) Masterreko, doktoregoko eta gainerako ikasketetako (unibertsitateko berezko tituluetako ikasketak izan edo ez) eskaintzak proposatzea.
d) Doktorego tesietako eta bestelako epaimahaietako kideak izendatzeko proposamenak onartzea, legeak baimentzen dituen baldintzetan.
e) Irakasleen eta ikertzaileen ikerketa jarduerak eta ekimenak bultzatzea.
f) Plaza berriak eskatzea eta bere langileen lanpostuen zerrendan egin beharreko aldaketak proposatzea.
g) Irakasleen lanari buruzko txosten arrazoituak egitea, irakaskuntza merezimenduak esleitzeari eta kontratuak berritzeari begira.
h) Haien eskumenen esparruan, eta Gobernu Kontseiluak onartutako arautegiarekin bat, Estatutuetako 97. artikuluan zehaztutako kontratuak egiteko baimena ematea, zientziaren, teknikaren edo artearen alorreko lanak egiteko.
i) Venia docendi-ak emateari buruzko aurretiko txostena egitea.
a), eta f) ataletan zehaztutako eginkizunen kasuan, hartutako erabakiak betearazleak izango dira saileko kontseiluak berretsi edo aldarazi arte.
6. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluaren zehaztapena.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa izango da. Gehienez, bi agintaldi bete ditzake segidan zuzendariak.
7. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluko kideren batek kargua uzten duenean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua, gehienera ere 15 eguneko epean, organoko idazkariari kargua hutsik geratu dela jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita.
8. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluko titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean eta, oro har, bertan ez dagoenean arrazoi justifikaturen batengatik, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsia izan daiteke haren behin-behineko ordezkoa; horretarako, arrazoiak egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dira saileko idazkaritzan, kide anitzeko organoaren bilera baino 72 ordu lehenago, gutxienez.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu bitartean, bigarren zikloko ikasleek saileko kontseiluan dituzten ordezkariak era honetara banatuko dira: bat, master ofizialetako ikasleen ordezkaria izango da; eta bestea, antzinako ikasketen bigarren zikloko ikasleen ordezkaria, Ikasleen Kontseiluak aukeratua.
UPV/EHUKO TEKNOLOGIA ELEKTRONIKOA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Teknologia Elektronikoa Sailaren administrazio egoitza Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan dago, Urkixo zumarkalea, z/g; 48013 Bilbao.
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 8.2 artikuluaren zehaztapena.
2.– Teknologia Elektronikoa Sailak ondoko sail atalak ditu:
a) Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko sail atala; egoitza eskola horretan dauka.
b) Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako sail atala; egoitza eskola horretan dauka.
c) Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoko sail atala; egoitza eskola horretan dauka.
d) Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako sail atala; egoitza eskola horretan dauka.
e) Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako sail atala; egoitza eskola horretan dauka.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.5 artikuluaren zehaztapena.
5.– Saileko Kontseiluan masterreko ikasleek izango duten ordezkaria Ikasleen Kontseiluak aukeratuko du.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko II. atalaren zehaztapena.
Teknologia Elektronikoa Sailak Batzorde Iraunkorra izango du eta Sailen Oinarrizko Arautegiak, II. atalean, zehaztutakoari jarraituz arautuko da.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 18.2 artikuluaren zehaztapena.
2.– Kide anitzeko organoetako kideek eskubidea dute, beren eginkizunak aurrera eramateko, beharrezkotzat hartzen dituzten dokumentuak eta informazioa eskatu eta eskuratzeko. Eskaria idatziz edo posta elektronikoz egin beharko diote saileko idazkariari, adierazita horretarako eskubidea dutela kide anitzeko organoko kideak direlako, eta labur azalduta nola dokumentu horiek behar dituzten beren eginkizunak bete ahal izateko. Eskatzaileak horretarako eskubidea daukala behin egiaztaturik, sailak haren esku jarriko du dokumentazioa saileko idazkaritzan, gehienez ere hamabost (15) egutegi eguneko epean.
6. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 19.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo osoa egotea lehen deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Deialdi bion artean hamabost minututako tartea egon beharko da. Organoko buruak eta idazkariak beti egon behar dute bileran edo, bestela, beren ordezkoek.
7. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 23.2 artikuluaren zehaztapena.
2.– Kide anitzeko organoetan onartutako erabakiak gehien dela hiru egun baliodunen epean emango dira argitara saileko iragarki ohol ofizialean, edo, egoki bada, iragarki ohol birtualetan eta posta elektronikoz, betiere, pertsonen intimitatea behar bezala babestuta. Edonola ere, organoko idazkariak eta buruak bermatu egin beharko dute bileran hartutako erabakiak argitaratu egiten direla eta gutxien dela hilabete egongo direla ikusgai.
8. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluaren zehaztapena.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa izango da, eta gehienez bi agintaldi bete ahal izango ditu segidan.
9. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
2.– Saileko kontseiluan eta batzorde iraunkorrean sortzen diren hutsuneak hautagai zerrenda bereko hurrengo kide ez hautetsiek beteko dituzte, idazkaria hutsunearen jakitun jartzen denetik hamabost (15) egutegi eguneko epean.
10. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.
3.– Kide anitzeko organoko hautetsia osasun bajagatik edo egonaldi akademikoagatik hiru hilabetetik gora egongo bada kanpoan, saileko idazkariari eskaria egin ahal izango dio organorako deitutako bilerara bere ordezkoa joateko; eskaria bilera baino gutxienez 24 ordu lehenago egin beharko dio. Organoko buruak hartuko du eskariari buruzko erabakia, oinarri hartuta eskarian adierazitako arrazoiak. Onartuz gero, eskari egilearen hautagai zerrendako lehenengo ordezkoak beteko du haren lekua.
XEDAPEN IRAGANKORRAK
Lehengoa.– Antzinako ikasketak guztiz desagertu bitartean, bigarren zikloko ikasleek Saileko Kontseiluan dituzten ordezkariak era honetara banatuko dira: bat, master ofizialetako ikasleen ordezkaria izango da; eta bestea, antzinako ikasketen bigarren zikloko ikasleen ordezkaria; Ikasleen Kontseiluak aukeratuko ditu.
Bigarrena.– Kontuan izanda Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako sail atalaren egungo osaerak ez duela betetzen Sailen Oinarrizko Arautegiko 8.3 artikuluan zehaztutako gutxieneko kide kopurua, litekeena da UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak sail atala kentzeko erabakia hartzea, egoera horrek bere horretan jarraituz gero.
UPV/EHUKO HEZKUNTZAREN TEORIA ETA HISTORIA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailak Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean du administrazio egoitza (Tolosa hiribidea, 70; 20018 Donostia).
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 8.2 artikuluaren zehaztapena.
2.– Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailak atal bat dauka, Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan kokatua (Sarriena auzoa, z/g; 48940 Leioa).
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 19.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo osoa egotea lehen deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Deialdi bion artean hamabost minututako tartea egon beharko da. Organoko buruak eta idazkariak beti egon behar dute bileran edo, bestela, beren ordezkoek.
4. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
2.– Saileko Kontseiluan kideren batek kargua uzten duenean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua, eta, bete ere, hilabeteko epean beteko du organoko idazkariari kargua utzik geratu dela jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita.
5. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.
3.– Kide anitzeko organoko kide titularra gaixorik edo kanpoan badago, eta, oro har arrazoi justifikaturen bategatik ezin bada egon karguan, ordezkorik izango badu, horretarako eskaria egin beharko dio idatziz idazkariari. Gainera, arrazoi hori justifikatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko ditu Saileko Kontseiluaren bilera baino 72 ordu lehenago, gutxienez.

RSS