Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2013ko urtarrilaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
426

IRAGARKIA, 2012ko azaroaren 27ko Segurtasuneko sailburuordearen ebazpena jakinarazten duena. Ebazpenak 14317 zenbaki profesionala duen ertzainari aldi baterako zerbitzutik baztertzen dio 405X12ED023 erreferentziako zehapen espedienteari amaiera ematen dion ebazpena emango den arte.

Jakinaraztea ezinezkoa izan denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da, interesdunak norbanako jakinarazpentzat har dezan, eta ondokoaz ohartarazten zaio:

1.– Ebazpen horrek ez du agortu administrazio-bidea eta beraren aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango diozu Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

2.– Halaber ebazpena Kabineteko eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritzaren Zigor Araubidearen Arloan duzu (Erandioko Larrauri Mendotxe bidea, 18).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 3a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.


Azterketa dokumentala