Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2013ko urtarrilaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
417

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 244/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (familia).

Judizioa: 244/12 adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Sandra Reinoso Miranda.

Abokatua.

Prokuradorea: Ortega.

Demandatua: Baghdad Bouras.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatu judizioan epaia eman da. Hau diote idazpuruak eta epaitzak:

413/12 EPAIA

Erregearen izenean

Bilbao, 2012ko urriaren 4a.

Nik, M.ª Eugenia Matía Ortiz, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko magistratua naizen aldetik, ikusi ditut dibortzioari buruzko 244/12 hitzezko judizioko jarduketa berezi hauek. Auto horiek epaitegi honetan izapidetu dira, Sandra Reinoso Miranda andreak eskatuta –Maria Mar Ortega epaitegietako prokuradoreak ordezkatuta eta Gentzane Carrión letraduak lagunduta–, auzi-ihesean den Baghdad Bouras jaunaren aurka.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Mari Mar Ortega epaitegietako prokuradoreak Sandra Reinoso Miranda andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda. Hortaz, Baghdad Bouras eta Sandra Reinoso Miranda jaun-andreek osatutako ezkontzaren legezko deuseztapena agintzen dut, dibortzioa dela-eta.

Alderdi bati ere ez zaio ezartzen kosturik berariaz.

Ebazpen honen berri eman alderdiei.

Epaia hau irmoa denean jakinarazi bekio ezkontza inskribaturik dagoen erregistro zibilari, dagokion idazpena egin dadin.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia:.............). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Baghdad Bouras demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko azaroaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala