Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2013ko urtarrilaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
402

EBAZPENA, 2012ko abenduaren 28koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Elena Nebreda San Salvador andreak goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoaren arabera eta lege horrek egotzitako aginpideez baliatuz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Elena Nebreda San Salvador andrea Komunikaziorako Idazkaritza Nagusiko goi-kargudunaren idazkari lanpostutik kentzea (520010 kodea, 118 dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzte honek 2013ko urtarrilaren 18tik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bideari bukaera ematen dio. Aurka egiteko, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri dakioke ebazpena eman duen organoari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 28a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala