Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2013ko urtarrilaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
397

IRAGARKIA, 2012ko azaroaren 22koa, Bizkaiko lurralde ordezkariarena, zeinarekin jendaurrean erakusten baita jarduketa elektriko hau: 132 kV-ko St-Abadiano-St Basauri 1 eta 2 linea elektrikoaren zortasun-zona egokitzea, honako udalerrietan: Abadiño, Durango, Izurtza, Iurreta, Amorebieta-Etxano, Lemoa, Bedia, Galdakao, Zaratamo eta Basauri.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 10. artikuluan (2002ko abenduaren 23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, testu horretako azken xedapenetatik lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 27ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan, eta Sektore Elektrikoari buruzko 2011ko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan, Arboladietatik linea elektrikoak pasatzeko preskripzioak ezartzeari buruzko Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean (2011-05-31ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legean eta Proiektuen ingurumen-inpaktua ebaluatzeko Legearen Testu bategina onesten duen urtarrilaren 11ko Legegintzako 1/2008 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz (2008-01-26), jendaurrean jartzen da ondoko jarduketa, zeinetarako eskabidea Distribución Eléctrica, S.A.U.k egin duen; eta horrekin batera, enpresa horrek desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda banakatu eta zehatza ere erakusten da.

Erref.: L-7779 ASS/SM.

Esp.: AT-H-2012-86.

– Eragindako udalerriak: Abadiño, Durango, Izurtza, Iurreta, Amorebieta-Etxano, Lemoa, Bedia, Galdakao, Zarátamo y Basauri.

– Aurrekontua: 155.582,32 euro.

– Xedea: zonaldean energia elektrikoaren horniketaren kalitatea bermatzea.

Aipatu jarduketaren deskripzio oinarrikzoa:

Aurkeztutako proiektuan zehazten den bezala arboladirik gabeko zerrenda zabaltzea, honako tarte hauetan: 132 kV-ko Abadiano-Basauri linea 1 eta 2, guztira 21 km eta 25 m:

Ta Abadiano-Ta Basauri tartea, 16 km eta 453 m.

Ta Euba eta Ta Alcoa adarraren tartea, 3 km eta 5 m.

Ta Lemoa adarraren tartea, 1 km eta 8 m.

Herri-onurakoa dela aitortzea eskatzen da eta bai ingurumen-inpaktuari buruzko deklarazioa ere.

Eta guztiek jakin dezaten ematen da argitara esandakoa, eta batez ere lurren jabeak eta eraginpeko gainontzeko titularrak jakitun egon daitezen (jabe eta titular horien zerrenda iragarki honen amaieran jasotzen da), hain justu ere Bilboko Lurralde Bulegoan (Concha Jenerala kalea 23, 5.) edo dagokion udalean, proiektua eta ingurumen-inpaktuari buruzko azterlana aztertu eta bidezko iritzitako alegazioak aurkezteko, bakoitzaren bi ale betiere. Iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da alegazioak aurkezteko epea.

Bilbao, 2012ko azaroaren 22a.

Lurralde-ordezkaria,

AINTZANE IZAGUIRRE ETXEBERRIA.


Azterketa dokumentala