Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2013ko urtarrilaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
393

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 806/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 806/11, ezkontzaz kanpoko seme-alabenganako neurriak.

Alderdi demandatzailea: Jose Manuel Ortega Varela.

Alderdi demandatua: Garazi Nerea Vaquero Fernandez.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan epaia eman da, eta honela dio epaitzak, hitzez hitz:

– XXXXX eta XXXXX adingabekoei dagokienez, honako neurri pertsonal eta ondarezko hauek hartzea egokitzat jotzea:

– XXXXX eta XXXXX adingabekoen zaintza eta jagoletza aitaren esku uztea, eta guraso-ahala bi gurasoen esku.

– Ez da amaren aldeko bisita-erregimenik ezartzen. Nolanahi ere, behin betiko neurriak aldatzeko prozedura baten bidez, hori eskatu ahal izango da, baldin eta horretarako inguruabarrak baldin badaude.

– 80 euroko hileko mantenu-pentsioa ezartzen da, aitaren kargurako seme bakoitzarentzat. Zenbateko hori Estatistikako Institutu Nazionalak edo horren ordez diharduen erakunde autonomoak ezarritako KPIren aldaketen arabera eguneratuko da (2013ko urtarrilaren 1etik aurrera). Hileko lehen bost egunen barruan sartu beharko du amak dirua, berak ezarritako banku-kontuan. Diru hori adingabearen ohiko gastuak ordaintzeko erabiliko da: adingabearen elikadura, jantziak eta ostatua, eta eskolako gastuak (matrikulak, IGE, eskola-aseguruak, eskola-materiala eta liburuak). Gerta litezkeen aparteko gastuak erdibana ordainduko dituzte aitak eta amak, bien artean hitzartu ostean. Hauek hartuko dira aparteko gastutzat: Gizarte Segurantzan sartzen ez diren osasun-gastuak (besteak beste, ortodontzia eta oftalmologiakoak); ikasketak sendotzeko jarduerak edota eskolaz kanpokoak; udalekuak; eta atzerriko egonaldiak nahiz unibertsitate-jarduerak (joan-etorriak eta egonaldia barne).

Ez da kosturik ezartzen.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 13a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala