Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2013ko urtarrilaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
392

EDIKTUA, erantzukizun zibilaren gainean bideratutako 923/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 923/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Maria Hernandez Claveria eta Jose Maria Berrio Gracia.

Abokatua.

Prokuradorea: Mendoza eta Mendoza.

Demandatua: Lupu Oleg eta Cia. de Seguros Groupama.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epai eman zen, 2012ko azaroaren 29an, eta honako hau da haren epaitza:

Ezetsi egiten dut María Hernández Clavería eta José María Berrío Gracia jaun-andreek, Mendoza Abajo prokuradoreak ordezkatuta, aurkeztutako demanda. Ondorioz, absolbitu egiten ditut Grupama Plus Ultra, Compañía de Seguros y Reaseguros, S.A. eta Lupu Oleg jauna, prozedura honetan euren aurka egindako uzietatik.

Auzi-jartzaileak lehen auzialdian sortutako kostuak ordaintzera kondenatzen ditut.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Lupu Oleg demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala