Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2013ko urtarrilaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
391

EDIKTUA, traktuari berriro ekiteko 1328/12 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu jauna.

Jakinarazten dut: Maria Begoña Santos Pombok eskatuta, epaitegi honetan traktuari berriro ekiteko jabari-espedienteari buruzko 1328/12 prozedura bideratu dela, finka hauek inmatrikulatzeko:

Laguardian, La Horcaco Paraje de Cerro-n (egun Verdecillo) kokatutako etxaldea, 4.939,94 metro koadroko azalera duena, eta erregistroaren arabera:

Mugak:

– Iparraldean, ezponda, egun 10. poligonoa, 207. partzela, José María Santos Arangurerena.

– Hegoaldean, Luciano Pombo, egun 10. poligonoa, 196. partzela, Santiago Viñegra García de Olanorena; eta 10. poligonoa, 212. partzela, Laguardiako Udalarena.

– Ekialdean, ezponda; egun 10. poligonoa, 199. partzela, Moisés Gómez Barredo Armentiarena; 10. poligonoa, 198. partzela, Cruz García Garridorena; eta 10. poligonoa, 196. partzela, Santiago Viñegra García de Olanorena.

– Mendebaldean, ezponda, egun 10. poligonoa, 205. partzela, Tomás Sáenz de Alonsorena; egun, 10. poligonoa, 204. partzela, Jesús Amancio Villoslada del Solarena; eta, egun, 10. poligonoa, 212. poligonoa, Laguardiako Udalarena.

– Katastroko erreferentzia: 10 poligonoa, 206 partzela.

– Laguardiako Jabetza Erregistroan inskribatua, 628. liburukia, 76. liburua, 176. folioa, 9.066 zenbakiko Erregistro Funtsa, Jesús Uribe Jiménezen izeneko 1. inskripzioa.

Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeenei dei egiten zaie –nor diren ez dakigu eta–, ediktu hau argitaratu ondorengo hamar egunetan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 30a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala