Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2013ko urtarrilaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
390

EDIKTUA, zor-aitorpen bati buruz bideratutako 635/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Tolosako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, zorra aitortzeari buruzko 635/10 prozedura bideratu da, Jesus Maria Marquinez Marquinez jaunak eskatuta, Obeki Electric Machinesen aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

74/12 EPAIA

Epailea: Leyre Urretavizcaya Ardanaz.

Lekua: Tolosa (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamabiko ekainaren laua.

Alderdi demandatzailea: Jesus Maria Marquinez Marquinez.

Abokatua.

Prokuradorea: Susana Aizpun González.

Alderdi demandatua: Obeki Electric Machines.

Abokatua.

Prokuradorea: Alberto Iguaran Telleria.

Judizioaren gaia: zor-aitorpena.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Susana Aizpún González epaitegietako prokuradoreak Jesús M.ª Marquínez Marquínez jaunaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Windeco Energía Eólica, S.L. auzi-iheslariaren aurkakoa. Prozesuko kostuak beren-beregi demandatuari ezartzen zaizkio.

Ezetsi egiten dut Susana Aizpún González epaitegietako prokuradoreak Jesús M.ª Marquínez Marquínez jaunaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Obeki Electric Machines, S.L. delakoaren aurkakoa (Alberto Iguarán Tellería epaitegietako prokuradoreak ordezkatuko du Electric Machines, S.L.). Auzi-jartzaileak ordaindu beharko ditu bere jardueraren ondoriozko prozesu-kostuak.

Aurkaratzeko modua: Gipuzkoako Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa aurkeztuta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 00 0500 1274; eta kontzeptua: 1865 0000 04 063510. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Windeco Tecnología Eólica, S.L. demandatuarentzako behar bezalako jakinarazpen-balioa izan dezan eman eta izenpetzen dut ediktu hau, Tolosan (Gipuzkoa), 2012ko azaroaren 27an.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala