Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2013ko urtarrilaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
389

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 317/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 317/11, ezkontzaz kanpoko seme-alabenganako neurriak.

Demandatzailea: Daineline Quiroga Riviaux.

Abokatua: Jose Manuel Sanz Rodriguez.

Prokuradorea: Miren Mugica Bolumburu.

Demandatua: Danis Caballero Martinez.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzea.

Aipatu judizioan epaia eman da, zeinen epaitza honako hau baita:

EPAITZA

Baietsi egiten dut epaitegietako prokuradore Miren Múgicak Daineline Quiroga Riviaux-en izenean jarritako demanda, auzi-ihesean den Danis Caballero Martínezen aurkakoa (guraso eta seme-alaben arteko harremanak). Prozedura honetan alderdi izan da Ministerio Fiskala. Eta honako neurri hauek hartzea erabakitzen dut:

Guraso-ahala eta zaintza eta jagoletza amari ematen zaizkio.

Gurasoen arteko adostasuna nagusi izango duen bisita-erregimena ezartzen da. Desadostasunen kasuan, honako hau erabakitzen da:

  • Aitak edozein bitarteko erabil dezake adingabearekin komunikatzeko, betiere eskubide hori gehiegi erabiltzen ez bada, eta adingabeari kalterik eragiten ez badio.
  • Aita txandakako asteburuetan egongo da adingabearekin: larunbateko 10:00etatik igandeko 20:00etara. Adingabea amaren etxean hartu eta utziko dute gurasoek edo horiek baimendutakoek.
  • Oporraldiak. Aste Santuko oporretan aitarekin egongo da adingabea, urte bikoitietan, oporrak hasten diren eguneko 10:00etatik pazko igandeko 21:00ak arte. Urte bakoitietan, aitarekin egongo da adingabea pazko asteleheneko 10:00etatik hurrengo igandeko 21:00ak arte. Gabonak. Urte bikoitietan, aitarekin egongo da adingabea, oporrak hasten diren eguneko 10:00etatik abenduaren 30eko 21:00ak arte. Urte bakoitietan, aitarekin egongo da adingabea abenduaren 31ko 10:00etatik urtarrilaren 7ko 21:00ak arte. Udako oporrak. Urte bikoitietan, uztailean egongo da adingabea aitarekin, eta urte bakoitietan, berriz, abuztuan. Uztailari dagokionez, hilaren 1eko 10:00etatik hilaren 31ko 21:00etara, eta abuztuari dagokionez, berriz, hilaren 1eko 10:00etatik hilaren 31ko 21:00etara.

Gurasoek elkarri esan behar diote zein lekutan pasako dituzten oporrak adingabearekin, eta adingabearekin harremanetan jartzeko telefono-zenbaki bat ere eman behar diote elkarri.

100 euroko mantenu-pentsioa ezartzen da, harik eta adingabea adinez nagusi egiten den arte edo ekonomikoki burujabetasuna lortzen duen arte. Zenbateko hori KPIaren arabera eguneratuko da, eta hileko lehenengo bost egunetan sartu behar da Daineline Quirogak izendatzen duen kontuan.

Aparteko gastuak aitak eta amak erdibana ordaindu beharko dituzte. Honako hauek dira aparteko gastuak: okulista, dentista, ebakuntzak, laguntza-eskolak, eskolaz kanpoko ekintzak, goi-mailako ikasketak eta abar. Aparteko gastutzat joko dira, halaber, osasun sistema publikoan sartzen ez diren mediku-gastuak, baita aldizkakoak ez diren gastuak ere. Eta ez dira aparteko ezohiko gastutzat joko adingabearen ohiko hezkuntza arautuaren ondoriozkoak, kontzeptu hori «mantenu» terminoan sartua baitago.

Kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Epai honen hitzez hitzezko testigantza egin eta jarduketei erantsi. Jatorrizkoa, berriz, Epaien Liburuan sartu.

Danis Caballero Martinez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2012ko azaroaren 16a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala