
14. zk., 2013ko urtarrilaren 21a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (176 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
388
EDIKTUA, filiazioari buruz bideratutako 102/11 prozeduraren ondoriozkoa.
Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 102/11, filiazioa.
Demandatzailea: Asier Martinez Ferradas.
Abokatua: Clara Isabel Rivas Suarez.
Prokuradorea: D`Acquisto.
Demandatua: Maria Eila Paz Rios.
Gaia: filiazioa.
Judizio horretan epaia eman da, eta hau da haren xedapen-zatia:
XEDAPENAK
Guztiz ezesten dut, XXXXX adingabekoari dagokionez, D’Acquisto Toña prokuradoreak Asier Martínez Ferradasen izenean eta ordez aurkeztu duen filiazio-demanda, Eila Paz Riosen aurkakoa. Kostuak ordaintzeko kondenarik ez da ezartzen.
Maria Eila Paz Rios demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Gernika-Lumo (Bizkaia), 2012ko azaroaren 21a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS