
14. zk., 2013ko urtarrilaren 21a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (165 KB - 2 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
387
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 160/12 prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Aipatu prozeduran ebazpena eman da. Hau diote idazpuruak eta epaitzak:
471/12 EPAIA
Erregearen izenean.
Bilbon, 2012ko azaroaren 6an.
Nik, M.ª Eugenia Matía Ortiz, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko magistratua naizen aldetik, ikusi ditut elikagaiei buruzko 160/12 hitzezko judizioko jarduketa berezi hauek. Auto horiek epaitegi honetan izapidetu dira, Danary Cárdenas Gongora andreak eskatuta –Diana M.ª González epaitegietako prokuradoreak ordezkatuta eta Alfonso García letraduak lagunduta–, auzi-ihesean den Luis Fernando Giraldo Castaño jaunaren aurka. Fiskaltzak ere parte hartu du alderdi gisa.
EPAITZA
Partez baietsi da epaitegietako prokuradore M.ª Gonzálezek Danary Cárdenas Gongora andrearen izenean eta ordez jarri duen demanda. Horregatik, XXXXX semearentzako elikagai-pentsio bat ezarri zaio aitari, Fernando Giraldo Castañoriñ. Hilean dituen irabazi garbien % 25 ordaindu beharko du aitak, eta hileko zenbateko hori ez da izango ehun (100) euro baino gutxiagokoa.
Zenbateko hori hilabete naturalaren lehenengo bost egunetan ordaindu beharko du, aurreratuta, hartzaileak horretarako izendatzen duen kontu-korrontean edo aurrezki-libretan. Zenbateko horiek urtero eguneratuko dira, urtarrilean, Estatistikako Institutu Nazionalak edo ordezko erakunde batek argitaratzen duen kontsumoko prezioaren indizeak izandako aldakuntzen arabera.
Alderdi bati ere ez zaio ezartzen kosturik berariaz.
Ebazpen honen berri eman alderdiei.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia: ...). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko azaroaren zazpian.
.................... non dagoen jakiterik ez dagoenez, idazki hau egiten dut jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.
Bilbao (Bizkaia), 2012ko azaroaren 7a.
IDAZKARIA.
RSS