Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2013ko urtarrilaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
386

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 356/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 356/12, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: M.A.C.G.

Abokatua: Sonia Oribe Cantero.

Prokuradorea: Llama.

Demandatua: Manuel Fernando Da Silveira Carvalho.

Gaia: guraso eta seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, 2012ko urriaren 30ean epaia eman zen eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut M.A.C.G. andrearen ordezkaritzak Manuel Fernando Da Silveira Carvalho jaunaren aurka aurkeztutako demanda, eta elkarrekin duten XXXXX alabari dagokienez honako erabaki hauek hartzen ditut:

– Amari ematen zaio alaba adingabearen zaintza eta jagoletza; guraso-ahala, berriz, aitak eta amak edukiko dute. Zuzenbidezko lehenengo oinarrian ezarritako bisita-erregimena izango du aitak.

– Bien alabaren alde 220 euroko hileko elikadura-pentsioa ezartzea, aitak ordaindu beharrekoa. Pentsioa aurretiaz ordainduko du aitak, hil bakoitzeko lehenengo bost egunen barruan, amak hartarako izendatzen duen kontuan, eta urtero gaurkotuko da Estatistikako Institutu Nazionalak edo bere ordezko erakundeak argitaratutako KPIren arabera. Aipatu zenbatekoa demanda jarri zenetik aurrera ordaindu beharko da (2012ko ekainaren 13tik).

– Guraso biek, erdibana, ordainduko dituzte alabak sortzen dituen aparteko gastuak.

Ez da kosturik ezartzen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Ministerio Fiskalari.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia: ...). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Manuel Fernando Da Silveira Carvalho demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikulua betez.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2012ko azaroaren 19a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala