Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2013ko urtarrilaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
385

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 471/11 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Azpeitiko (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 471/11 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori, Jose Ignacio Arruti Aguirre jaunak eskatuta hasi da, Betty-Margarita Tovar Villamizar andrearen aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

158/12 EPAIA

Epailea: Maria Jesús Boedo Escribano andrea.

Lekua: Azpeitia (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamabiko urriaren hamabosta.

Alderdi demandatzailea: Jose Ignacio Arruti Aguirre.

Abokatua: Sabin Zabaleta Irazabalbeitia.

Prokuradorea: Juan Jose Gonzalez Belmonte.

Alderdi demandatua: Betty-Margarita Tovar Villamizar.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

EPAITZA

Guztiz baiesten dut José Ignacio Arruti Aguirre jaunak, Gonzalez Belmonte prokuradoreak ordezkatuta, auzi-ihesean den Betty Margarita Tovar Villamizar andrearen aurka jarritako demanda. Beraz, suntsitutzat deklaratzen dut bi alderdien artean 1996ko azaroaren 15ean egin zen ezkontza, dibortzioa dela medio, adierazpen honek izan ditzakeen legezko ondorio guztiekin; hona hemen ondorio horiek:

1.– Ezkontideen arteko banantzea; aurrerantzean askatasunez finkatuko dute beren bizilekua eta bertan behera geratuko da elkarbizitza-presuntzioa.

2.– Ezkontide biek elkarri emandako ahalmenak eta adostasun guztiak errebokatzen dira.

3.– Ezkontzako erregimen ekonomikoa deseginda geratzen da.

Ez da hartzen kostuak berariaz ezartzeko erabakirik.

Epai hau irmoa egin ostean, bidal bekio testigantza ezkontza inskribaturik duen erregistro zibilari, ezkontideen ezkontzari dagokion idazpenean orri-bazterreko oharra egin dezan.

Epai honen hitzez hitzezko testigantza egin eta jarduketei erantsi. Jatorrizkoa, berriz, Epaien Liburuan sartu.

Aurkaratzeko modua: Gipuzkoako Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa aurkeztuta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko kontuan utzi beharko da zainpean (kontuaren zenbakia XXX). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Betty-Margarita Tovar Villamizar demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko urriaren hamabostean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala