Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2013ko urtarrilaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU SAILA
384

EBAZPENA, 2008ko maiatzaren 9koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Productos de Fundición SA enpresari ingurumeneko baimen bateratua ematen diona, Barakaldoko udalerrian (Bizkaia) harrikatza labe-sailean destilatzeko prozesu baten bidez kokea ekoiztu dezan.

AURREKARIAK

2006ko abenduaren 26an, Pedro Murua jaunak, Productos de Fundición SA enpresaren izenean eta ordezkaritzan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, harrikatza labe-sailean destilatzeko prozesu baten bidez kokea ekoizteko, Barakaldoko udalerrian (Bizkaia) Eskaerarekin batera ondorengo agiri teknikoak erantsi ziren:

● «Ingurumeneko baimen bateratua eskatzeko oinarrizko proiektua. Productos de Fundición SA». (2006ko azaroa).

● «Laburpen ez-teknikoa». (2006ko azaroa).

Beranduago, proiektuak Barakaldoko hirigintza-plangintzarekin duen bateragarritasunari buruzko udal-txostena bidali zen.

Erreferentziako baimena eskatzeko unean, Productos de Fundición SA enpresak, besteak beste, jarduerarako baimena zuen. Baimen hori harrikatza labe-sailean destilatzeko prozesu baten bidez kokea ekoizteko eman zen. Era berean, enpresa sustatzaileak hondakin arriskutsuak ekoizteko baimena zuen, Ingurumen Sailburuordetzaren 2006ko uztailaren 10eko ebazpen bidez emana, eta industria-hondakin geldoen ekoizleen erregistroko inskripzioa, 2004ko azaroaren 26koa, hondakinen arloan indarrean dagoen araudiak xedatutakoari jarraituz.

2007ko urtarrilaren 30ean, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran parte hartzen duten hainbat organori txostenak eskatu zizkion, Ingurumen Organoak proiektua jendaurrean jartzeko agindu zezan. Zehazki, Barakaldoko Udalari, Iparraldeko Ur Konfederazioari eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari egin zitzaien kontsulta.

2007ko martxoaren 5ean, Ingurumen Organoak agiri osagarriak eskatu zizkion sustatzaileari; espedientea 2007ko azaroaren 6an osatu zen.

Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumen sailburuordeak 2007ko azaroaren 14an emandako ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean, Productos de Fundición SA enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2007ko abenduaren 3an. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan argitaratu zen 2007ko abenduaren 2an, eta ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.

Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegazio-idazkia aurkeztu dela egiaztatu da, eta modu laburtuan I. eranskinean jaso da.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2008ko urtarrilaren 14an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Barakaldoko Udalari eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, espedientean ageri den emaitza jasoz.

2008ko apirilaren 25ean, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Productos de Fundición SA enpresaren esku utzi zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako ebazpen-proposamena gehituta.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoa betez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta -lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusia dutenak.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Productos de Fundición SA enpresak aurkeztutako proiektuaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuak sortzeko baimena; ibilgu publikora eta itsaso-lehorreko jabari publikora isurketak egiteko baimena; eta ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta hori zuzentzeari dagozkionak. Espedientean parte hartzen dutela frogatzeko, beste administrazio eta erakunde eskudunek egindako txostenak aurkeztu dituzte.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuak aurreikusten duen jarduera sailkatuetarako udal-baimenaren prozedura ordezkatzen du; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da, baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita aipatu arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia-erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Productos de Fundición SA enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; horiez gain, espedientean sartu dira Barakaldoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak.

Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenen erabilera eta aplikatzekoa den arloko legerian ezarritako neurriak eta baldintzak. Batez ere kontuan izan da buruzko Europako Batzordearen 2001eko abenduko burdingintza- eta altzairugintza-industriei BREF agiria («Best Available Techniques Reference Document on Production of Iron and Steel»).

Espedienteko txostenak eta aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, horiekin lotuta txostena erantsi da I. eranskinean, eta ebazpen-proposamena egin eta Productos de Fundición SA enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da, eta organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako araudiaren 13. artikuluan eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2008ko apirilaren 8an emandako ebazpen-proposamena; Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; Legea burutzeko araudia onartzen duen irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua; Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretua; Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta aplikatzeko den gainerako araudia,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Helbide soziala Barakaldoko udalerriko (Bizkaia) Zubileta kaleko z./g.an eta IFK: A – 48153654 duen Productos de Fundición SA enpresari ingurumeneko baimen bateratua ematea harrikatza labe-sailean destilatzeko prozesu baten bidez kokea ekoizteko, ebazpen honetako bigarren atalean ezarritako baldintzekin.

Jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 1.3 «Koke-lantegiak» kategorian sartuta dago.

Productos de Fundición SA enpresa Barakaldoko udalerriko (Bizkaia) Zubileta kaleko z./g.an dago. Lursailaren azalera 110.782 m2-koa da.

Jarduera 30 labeko sail batean harrikatza destilatzeko prozesu baten bidez kokea ekoiztea da. Instalazioaren ekoizte-ahalmena 110.000 t/urte koke eta 300 tona alkaternakoa da.

Koke-ekoizpena, ehotzeko eta nahasteko etapa baten ondoren, harrikatz bituminosoa airerik gabeko destilazio-prozesu baten bidez egiten da, 30 labeko sail batean; bertan ikaztea gertatzen da 1.050-1.350 şC-ko tenperaturetan, ikatzaren osagai hegazkorren lurrunketa lortzeko. Labean ez da errekuntzarik sortzen; beroa kargarik gabeko ondoko labeen hormen bidez transmititzen da. Prozesu horretan kokea eta gasa sortzen dira, eta ondoren prozesatu egiten dira, alkaterna bezalako produktuak berreskuratzeko.

Kokea labeetatik atera ondoren, itzaltze-dorreraino garraiatzen da. Bertan aspertsio bidezko ur-lainoztatzea eta ur-dutxa bidezko bat-bateko hoztea gauzatzen dira. Sortutako gasa batik bat partikulak arrastatzen dituen ur-lurruna da, eta itzaltze-dorrearen bidez isurtzen da.

Ekoitzitako kokea baheketa- eta sailkapen-eremu batera igarotzen da, eta biltegiratu egiten da, ondoren saltzeko.

Labe-sailean sortutako gasa gorako hodiaren eta gas-kolektorearen artean ur-aspertsio bidez hozteko etapa batera eramaten da; bertan alkaternak kondentsatu ondoren, salmentarako biltegiratzen dira. Gasa hoztea osatzeko, kondentsadore batzuetatik igarotzen da, eta ondoren alkaternaren partikula xeheak ezabatzen dituzten bi iragazki elektrostatikotatik. Jarraian, gasak ur-ukipen bidez ikuzteko hiru dorretan sartzen da gasa, eta azkenik biltegiratu egiten da; gasa labe-sailean erabil daiteke berriz, edo kogenerazio-instalazioan.

Garbiketa-dorreetako ur amoniakalak stripping-etapa batera bidaltzen dira, eta ondoren bi hozte-dorretan eta trukagailu batean hozten dira. Gainera, paraleloko tratamendu fisiko eta kimiko bat dago kutsagarri-kontzentrazioa murrizteko eta ur araztua zirkuitura itzultzeko.

6,5MW-eko potentzia instalatua duen kogenerazio-zentral bat dago. Instalazioak gas naturalaren eta koke-gasaren nahasketa batekin jarduten duten 12 motor ditu, eta gas naturalaren urteko kontsumoa 6.578.872 Nm3-koa da. Sortutako energia elektrikoa lantegian bertan erabiltzen da. Gainera, urtean 49 MWh kontsumitzen dira sare elektrikotik.

Instalazioan sortutako isuri atmosferikoak 15 isurtze-fokutakoak dira: koke-sailetakoak, itzaltze-dorrekoa, strippingekoa eta 12 motorretakoak.

Instalazioan sortutako efluenteak hozte-urak, ur sanitarioak eta euri-urak dira. Hozte-urak kondentsadore eta ikuzgailuen zirkuituen trukagailuetako urak dira, eta Kadagua ibaira isurtzen dira isurtze-puntu batetik. Zirkuitu horien purga guztiak instalazioan berrerabiltzen dira.

Bestetik, instalazioko euri-urak eta bertan egiten diren garaztatzeak biltegiratze-kanal batera doaz; kanalak dekantagailu bat eta olio- eta koipe-bereizgailu bat ditu, azken hori segurtasun-neurri gisa instalatuta. Biltegiratze-kanaleko urak instalazioan berrerabiltzen direnez, horren soberakina baino ez da isurtzen Kadagua itsasadarrera, isurtze-puntu batetik, gainezkabide baten bidez.

Ikatza biltegiratzeko Zubiletako parkeko euri-urak, berriz, Kadagua itsasadarrera isurtzen dira hiru isurtze-puntu independentetatik.

Ur sanitarioak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren saneamendu-sarera isurtzen dira.

Sortutako hondakin arriskutsuak araztegiko lohiak eta arazketa-oreak dira. Sortutako gainerako hondakin arriskutsuak «zerbitzu orokorrak» prozesuko eratorriak dira (olio erabiliak, bateria erabiliak, fluoreszenteak, etab.), eta baita hondakin ez-arriskutsuak ere (obra-hondakinak, plastikoak, etab.).

Ekoizte-prozesuak teknika erabilgarri onenak (TEO) izan daitezkeen neurri hauek erabiltzen ditu, 2001eko abenduko «Reference Document on Best Available Techniques on the Production of Iron and Steel» BREF agirian adierazitakoaren arabera: karga bakoitzaren kokizazio-kontrola, koke-sailaren mantentze-lanak, saileko marko eta ateen itxiera hobetzea eta aldizka garbitzea, labeko gas-fluxu bat libre egotea, errekuntzako isuriak murriztea, kargako isuri barreiatuak kerik gabeko karga bidez murriztea, kokizazio-ganberaren eta errekuntza-ganberaren arteko ihesak murriztea, labea hustean partikulak murriztea, itzaltze hezeko isuriak dekantagailu laminarrean instalatuz murriztea, eta egoera hermetikoak gasa tratatzeko instalazioan. Gainera, kokea sortzeko jarduera nagusiaren azpiproduktua den sintesi-gasaren energia-potentziala aprobetxatzea berez teknika onenetako bat da energia-eraginkortasuneko eta ingurumen-hobekuntzako hitzak erabiliz.

Bigarrena.– Productos de Fundición SA enpresak Barakaldoko udalerrian (Bizkaia) sustatutako harrikatza labe-sailean destilatzeko prozesu baten bidez kokea ekoizteko jarduera ustiatzeko baldintza eta betekizun hauek ezartzea:

A) Kosten uztailaren 28ko 22/1988 Legearen 88.4 artikuluak xedatutakoa betez eta aipatu legearen 85. artikuluan eta onartuko den garapen-araudian zehaztutako irizpideak jarraituz, behin ebazpen honetako C.1.2.5 atalak aipatzen duen isurketa-kanona zehaztuta, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak fidantza bat eratzea eskatu ahal izango dio Productos de Fundición SA enpresari, ezarritako isurketa-baldintzak bete daitezen.

B) Administrazioarekiko harremanen arduradunari buruz emandako datuetan aldaketarik badago, Productos de Fundición SA enpresak aldaketa horien berri emango du Ingurumen Sailburuordetzan.

C) Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

C.1.– Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.

C.1.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

C.1.1.1.– Baldintza orokorrak.

Kokea ekoizteko lantegia ustiatzean egingo diren isuri atmosferikoek ez dituzte gaindituko ebazpen honetan ezarritako isurtzeko muga-balioak.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri zarratuak biltzea teknikoki edota ekonomikoki bideragarria ez denean, edo ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurriak hartuko dira ustekabean gai kutsatzailerik ez botatzeko, eta botatzen direnak giza osasunerako eta gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

C.1.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Productos de Fundición SA instalazioak ondorengo fokuak ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:

(Ikus .PDF)

Gainera, isuri barreiatuak sor daitezke baterian jarritako labe-sailean edo biltegiratze-parkeetan, ikatza maneiatzeagatik. Bateria-eremuan CO2, N2 edo O2 destilazioko gasak isur daitezke. Biltegiratze-parkeetan partikulen isuri barreiatuak sor daitezke ikatza maneiatzean.

C.1.1.3.– Isurtzeko muga-balioak.

Instalazioa ustiatzean egingo diren isuri atmosferikoek ez dituzte isurtzeko muga-balio hauek gaindituko:

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

* Karga-aldietan (10 min) eta deskarga-aldietan (15 min) 5eko balioetara iritsi ahal izango da.

** Labea husteko eta itzaltzeko faseen batura gisa, labea husteko isuriak tratatzeko sistema independente bat ezarri arte.

Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-eko tenperatura, 101,3 kPa-eko presioa eta gas lehorra.

Ingurumeneko baimen bateratu honetan adierazitako ingurumena zaintzeko programako emaitzen arabera, 1. eta 2. fokuetarako ezarritako muga-balioak aldatu ahal izango dira, eta/edo hala badagokio, neurketa-parametro berriak eta horien muga-balioak ezarri.

Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskapenetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40a gainditzen ez duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi horretako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25a gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.

Etengabe neurtutako parametroei dagokienez, isurtzeko muga-balioak betetzen direla ulertuko da, urtebetean neurtutako orduko batez besteko balio balioztatuen % 94k ezarritako muga-balioa gainditzen ez badu.

Konfiantza-tartearen balioak 100eko 95ean, isurtzeko gehienezko balioetan, ez ditu isurtzeko muga-balioaren ehuneko hauek gaindituko: karbono monoxidoa, sufre dioxidoa eta nitrogeno dioxidoa, % 25; guztizko partikulak, % 30.

Orduko batez besteko balio balioztatuak benetako ustiapen-epean zehar zehaztuko dira, orduko batez besteko baliozko balioak oinarri hartuta, eta horiek lehen zehaztutako konfiantza-tartea kendu ondoren neurtuta.

Erregistro-denbora ez-baliozkotzat jotzen dira neurketa-ekipoen mantentze-lanak, matxurak edo funtzionamendu okerra.

Karga- eta kokizazio-prozesuetan zehar isuri barreiatuak murriztearren, mantentze-lanen plan bat ezarriko da, ondorengoak betetzeko:

● Kokizazioan ez da baimenduko isuri ikusgaiak gertatzea bateriaren ateen % 10etik gora, karga-zuloen % 5etik gora, eta gorako hodien % 5etik gora.

● Labea kargatzeko denboran zehar ez da baimenduko isuri ikusgairik 30 segundotik gorako denbora batean.

Isuri ikusgaiak eta karga kontrolatzeko prozedura bat prestatu beharko da, eta Ingurumen Sailburuordetzak onartu beharko du.

C.1.1.4.– Gasak biltzeko eta husteko sistema.

Fokuetako hondar-gasak kanporatzeko tximiniek ez dute C.1.1.2 atalean jasota dagoen goreneko kota baino baxuagoa izango. Tximinietan behar beste neurri hartuko dira Industria Ministerioak industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurrea hartu eta hori zuzentzeari buruz 1976ko urriaren 18an emandako Agindua bete dezaten; besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein asaldu izan dezakeen gunera bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute.

L1 = 8D eta L2 = 2D distantziak betetzen ez diren fokuetarako inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliotasuna justifikatzea eskatuko da.

Labea husteko fasean biltzeko eta arazteko proiektu independente bat prestatu beharko da, partikula-isuriak 5 mg/Nm3-tik gorakoak ez izateko, edo 5 g/t koke ez isurtzeko. Isurtze-fokuak egokituta egon beharko du ezarritako balioak kontrolatzeko eta baloratzeko.

Ikatza eta kokea maneiatu, eho eta garraiatzeko prozesuetan, neurri zuzentzaile aproposak ezarriko dira isuri barreiatuak murriztearren. Neurri zuzentzaileak egokitzeko planak Ingurumen Sailburuaren onespena izan beharko du. Bestetik, parkeetan biltegiratutako ikatza kanoi bidez ureztatuko da, hautsa barreiatzea saihesteko.

C.1.2.– Isurtzeko baldintzak.

C.1.2.1.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: Koke-lantegia.

Jarduera-taldea: Meatzaritza.

Mota-taldea-EJSN: 2-8-23.10.

(Ikus .PDF)

C.1.2.2.– Gehienez isur daitezkeen emaria eta bolumena.

a) 1. isurketa: Kondentsadore eta ikuzgailuen zirkuituen trukagailuetako hozte-urak.

I.– Kondentsadoreen zirkuituaren trukagailuko urak:

(Ikus .PDF)

II.– Ikuzgailuen zirkuituaren trukagailuko urak:

(Ikus .PDF)

b) 2. isurketa: Biltegiratze-kanaleko urak.

(Ikus .PDF)

c) 3. isurketa: Zubiletako ikatz-parkeko euri-urak.

(Ikus .PDF)

d) 4. isurketa: Zubiletako ikatz-parkeko euri-urak.

(Ikus .PDF)

e) 5. isurketa: Zubiletako ikatz-parkeko euri-urak.

(Ikus .PDF)

C.1.2.3.– Isurtzeko muga-balioak.

Ibilgura egiten diren isurketen ohiko kutsadura-parametroak ondoren zerrendatutakoak izango dira soil-soilik, bakoitzerako zehazten diren gehienezko balioekin:

a) 1. isurketa: Kondentsadore eta ikuzgailuen zirkuituen trukagailuetako hozte-urak.

(Ikus .PDF)

Tenperatura: ubidearen tenperatura ezin da 3ş C baino gehiago areagotu.

b) 2. isurketa: Biltegiratze-kanaleko urak.

(Ikus .PDF)

c) 3, 4 eta 5. isurketak: Zubiletako ikatz-parkeko euri-urak.

(Ikus .PDF)

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Aitzitik, titularrak kasuan kasu tratamendu egokia egin beharko du, isurketaren ondorioz aipatutako kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.

Baimen honek baldintza honetan berariaz aipatutako substantzien isurketak bakarrik hartzen ditu barne eta, batez ere, Uraren abuztuaren 2ko 29/1985 Legeko Atariko, I, IV, V, VI eta VIII. Tituluak garatzen dituen Jabari Publikoko Urguneen Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua aldatzen duen maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen dituen substantzia arriskutsuak.

C.1.2.4.– Araztu eta husteko instalazioak.

Arazketa-instalazioek edo hondakin-urak zuzentzeko neurriek jarduera hauek hartuko dituzte barne funtsean:

Biltegiratze-kanaleko euri-urei eta garaztatze-urei (2. isurketa) dagokienez, 7 m luze eta 2 m zabal den dekantagailu bat dago ur horiek tratatzeko.

Zubiletako ikatz-parkeko euri-urak tratatzeko neurri zuzentzaile hauek ezarriko dira:

● 3 dekantagailu (bat isurtze-puntu bakoitzeko) errektangeluar, piramide-enbor irregular alderantzikatuaren formako hondoa eta 60 m3/h-ko edukiera dituena, eta urak biltzeko isurbide triangeluarrez hornitua.

● Jardun automatikoko 3 prentsa-iragazki (bat instalatutako dekantagailu bakoitzeko), 6 bar arteko laneko presiorako diseinatuak, eta lohiak lehortzeko produktuaren elikadura bikoitza dutena.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Productos de Fundición SA enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketa-instalazioetan, isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik, eta behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

Aurkeztutako agirien arabera, kontrol-kutxeta bat jarriko da baimendutako hondakin-ur mota bakoitzerako; kutxeta horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxetak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio. Kasu honetan nahitaezkoa izango da emari-neurgailu totalizatzaile bat izatea 1. isurketako efluentea (kondentsadoreen zirkuituaren eta ikuzgailuen zirkuituaren trukagailuetako hozte-urak) kontrolatzeko.

C.1.2.5.– Isurien kontrol-kanona.

Uraren Legearen Testu Bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publikoko Urguneen Erregelamenduaren (606/2003 Errege Dekretua) 291. artikulua aplikatuz, hauxe da isurien kontrol-kanona:

(IKK): Isurien kontrol-kanona = V × Pu.

Pu = Po x Km.

Km = K2 × K3 × K4.

Honela ulertuta:

V = Isurketa baimenduaren bolumena (m3/urte).

Pu = Isurketaren kontroleko prezio unitarioa.

Po = Oinarrizko prezioa m3-ko isurketaren izaeraren arabera.

Km = Isurketaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.

K2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.

K3 = Isurketaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.

K4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.

1. isurketa: Kondentsadore eta ikuzgailuen zirkuituen trukagailuetako hozte-urak.

(Ikus .PDF)

Pu = 0,03005 × 2000 = 0,00060 euro/ m3.

Isurien kontrol kanona = 0,00060 × 150.000 = 90 euro/urte.

Kanonaren zenbatekoa ez da aldatuko isurtzeko baimenaren baldintzak edo isurien kontrol-kanonaren kalkulua osatzen duten faktoreetako bat aldatzen ez diren artean.

Urte natural bakoitza amaitu ondoren, administrazio eskudunak baimenaren titularrari urte horri dagokion isurien kontrol-kanonaren likidazioa jakinaraziko dio.

Isurketen kontrol-kanona ez da lotuta egongo saneamendu- eta arazte-lanak finantzatzeko autonomia-erkidegoek edo udalek ezar ditzaketen kanonekin edo zergekin (TRLAren 113.7. artikulua).

Kosten uztailaren 28ko 22/1988 Legearen 85. artikuluak xedatutakoa betez, Productos de Fundición SA enpresak egiten duen gainezkabideko uren eta Zubiletako parkeko euri-uren isurketak kanon bat izango du. Aipatu artikuluan eta onartuko den garapen-araudian ezarritako irizpideen arabera kanonaren zenbatekoa erabaki ondoren, Uren Zuzendaritzak kitatu egingo du.

C.1.3.– Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikatzekoa den berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hala badagokio, hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da eta horretarako autokudeaketa behar da edo balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira baliotzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako jarraibideekin bat etorriz gauzatuko da.

Hondakinak biltzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

Hondakinak desagertu, galdu edo ihes eginez gero, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Barakaldoko Udalean.

C.1.3.1.– Hondakin arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak hauek dira:

● 1. prozesua: «Gas efluenteak araztea».

  • 1. hondakina: «Arazketa-oreak».
  • - Identifikazioa: A481 53654/4800900326/1/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q9//D9//S11//C19//H5//A152//B0011.
  • - EHZ: 150202.
  • - Urtean sortutako kantitatea: hondakin puntuala.

Gasak arazteko sistemako arazketa-oreak aldatzean sortzen da. Big-bagetan bildu eta hondakin-biltegira eramaten da.

● 2. prozesua: «Hondakin uren tratamendua».

  • 1. hondakina: «Araztegiko lohiak».
  • - Identifikazioa: A481 53654/4800900326/2/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q9//D9//S27//C24/39/19//H14//A152//B0006.
  • - EHZ: 190205.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 15 t.

Hozte-dorreetako uren araztegian sortzen da. Gai organikoaren % 49 (base lehorra) duten lohiak dira. Hezetasuna oso aldakorra da (% 40-60). Osagai aipagarrienak fenolak (8.117 mg/kg) eta sulfuroak (1.520 mg/kg) dira. Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da, eta bete ondoren, kudeatzaile baimenduari entregatzen zaio.

● 3. prozesua: «Zerbitzu orokorrak».

  • 1. hondakina: «Olio erabiliak».
  • - Identifikazioa: A481 53654/4800900326/3/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C51//H5/6//A152//B0019.
  • - EHZ: 130111.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 20 tona.

Makina eta instalazioetan olioa birjartzeko eragiketetan sortzen dira; olio mekaniko eta hidrauliko erabiliak dira. Hondakinarentzat identifikatutako SOHan biltzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.

  • 2. hondakina: «Olio-iragazkiak».
  • - Identifikazioa: A481 53654/4800900326/3/2.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//D15//S35//C51//H5//A152//BO019.
  • - EHZ: 150202.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 1,4 tona.

Motor termikoen olio-iragazkiak birjartzean sortzen da. Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen dira, horretarako berariazko eremuan.

  • 3. hondakina: «Berun azidozko bateria erabiliak».
  • - Identifikazioa: A431 53654/4800900326/3/3.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37/C18/23//H8//A152//B0019.
  • - EHZ: 160601.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 675 kilogramo.

Beruna eta disoluzio azidoa duten bateria erabiliak birjartzean sortzen da. Hondakin hori identifikatzeko edukiontzian biltzen dira, horretarako berariazko eremuan.

  • 4. hondakina: «Ni-Cd bateria erabiliak».
  • - Identifikazioa: A481 53654/4800900326/3/4.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C5/11//H8/14//A152//B019.
  • - EHZ: 160602.
  • - Urtean ekoitzitako kantitatea: hondakin puntuala.

Metagailu agortuak aldatzeko eragiketetan sortzen da; elektrolito alkalinoa dute, nikela eta/edo kadmioa bezalako metalekin batera. Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen dira, horretarako berariazko eremuan.

  • 5. hondakina: «Fluoreszenteak».
  • - Identifikazioa: A481 53654/4800900326/3/5.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H6/14//A152//B0019.
  • - EHZ: 200121.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 50 kilogramo.

Merkurioa duten lanpara erabiliak birjartzeko eragiketetan sortzen da. Hondakinarentzat identifikatutako kutxan biltzen da, horretarako berariazko eremuan.

  • 6. hondakina: «Baztertutako ekipo elektrikoak eta elektronikoak».
  • - Identifikazioa: A48153654/4800900326/3/6.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C6/18//H6/14//A152//B0019.
  • - EHZ: 160213.
  • - Urtean sortutako kantitatea: hondakin puntuala.

Ekipo elektrikoak eta elektronikoak birjartzean sortzen da; baztertutako ekipo ofimatikoak dira. Hondakinarentzat identifikatu den eremuan biltzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

  • 7. hondakina: «PCB/PCT duten gailuak».
  • - Identifikazioa: A48153654/4800900326/3/7.
  • - Hondakinaren kodea: Q12//D15//S10//C32/51//H6/7//A152//BOO19.
  • - EHZ: 160209.
  • - Urtean sortutako kantitatea: hondakin puntuala.

Mantentze-lan orokorreko azpiprozesuaren hondakin gisa sortzen da; kudeatzaile baimenduari entregatzeko erretiratzen da zuzenean.

  • 8. hondakina: Disolbatzaile organiko ez-halogenatua.
  • - Identifikazioa: A481 53654/4800900326/3/8.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//R13//L5//C41//H3b//A152//B0019.
  • - EHZ: 140603.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 350 kilogramo.

Piezak koipegabetzean sortzen da. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da sortzen den postuan, eta bete ondoren, kudeatzaile baimenduari entregatzen zaio.

  • 9. hondakina: «Xurgatzaile inpregnatuak».
  • - Identifikazioa: A48153654/4800900326/3/9.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//D15//S34//C41/51//H5//A152//B0019.
  • - EHZ: 150202.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 117 kilogramo.

Xurgatzaileak eta ehunkiak bildu eta elkartzean sortzen da; olioz, koipez eta disolbatzailez bustitako trapuak, material xurgatzailea eta ehunkiak dira. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

  • 10. hondakina: «Metalezko ontziak (gai arriskutsuez kutsatuak)».
  • - Identifikazioa: A48153654/4800900326/3/10.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A152//B0019.
  • - EHZ: 150110.
  • - Urtean ekoitzitako kantitatea: 511 kilogramo.

Ontzi hutsak bildu eta elkartzean sortzen da; olioak eta disolbatzaileak eduki dituzten metalezko ontziak dira. Hondakinarentzat identifikatu den palet batean biltzen da, sortzen den postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

  • 11. hondakina: «Plastikozko ontzi hutsak».
  • - Identifikazioa: A481 53654/4800900326/3/11.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A152//B0019.
  • - EHZ: 150110.
  • - Urtean ekoitzitako kantitatea: 162 kilogramo.

Ontzi hutsak bildu eta elkartzean sortzen da; olioak eta disolbatzaileak eduki dituzten plastikozko ontziak dira. Hondakinarentzat identifikatu den palet batean biltzen da, sortzen den postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

  • 12. hondakina: «Aerosolak».
  • - Identifikazioa: A481 53654/4800900326/3/12.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R13//S-G36//C41/43/51//H5//A152//B0019.
  • - EHZ: 160504.
  • - Urtean ekoitzitako kantitatea: Hondakin puntuala.

Ontzi hutsak bildu eta elkartzean sortzen da; industriako aerosol hutsak dira. Hondakinarentzat identifikatu den bidoi/edukiontzian biltzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

a) «Hondakin-uren tratamendua» prozesuko trinkogailuko lohiak ikatzari eta dekantazio-putzuetako lohiei gehituta autokudeatzea bideragarria dela egiaztatzeko, horien eta aipatutako lehengaien konposizioaren analisia bidali beharko da. Analisi hori laborategi egiaztatuak egingo du.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, jarioren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

c) Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

d) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.

e) Hondakin arriskutsuak biltegiratzeko denbora ezingo da 6 hilabetetik gorakoa izan.

f) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

g) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Productos de Fundición SA enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

h) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

i) Productos de Fundición SA enpresak ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari, jarraituz kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

j) Ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan aurreikusitako baimendutako kudeaketa bateraturako sistema bat ezartzen ez den bitartean, irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenean, begiesten diren aurreikuspenak bete beharko ditu Productos de Fundición SA enpresak.

k) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzkoan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

l) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Arautegian ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Productos de Fundición SA enpresak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen-ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.

m) Productos de Fundición SA enpresak poliklorobifeniloak dituzten edo izan ditzaketen gailuak dituen bitartean, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan eta hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretuan adierazitako baldintzak.

n) Productos de Fundición SA enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.

o) Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, Ingurumen Sailburuordetzari kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko dio.

p) Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarriak bete daitezen, hau da, hondakin horiek ahal den gutxiena sortzeko, Productos de Fundición SA enpresak prebentziozko neurriak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetzan, gutxienez lau urtean behin.

q) Aurreko f), g) (kudeatzaileak EAEn daudenean), n) eta o) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

r) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Razon Social enpresak amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeko 1991ko otsailaren 1eko 108/1991 Errege Dekretuan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

C.1.3.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

(Ikus .PDF)

a) C.1.3 atalean hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoari jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da balioztagune baimendu batera eramanez, eta hortaz, Productos de Fundición SA enpresak hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko proposamen berri bat igorri beharko du organo honetara.

b) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu batera.

c) Hondakin horiek 2 urtez biltegiratu ahal izango dira gehienez.

d) Oro har, hondakinak hustu aurretik, kudeatzaile baimendu baten onarpen-agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritakoa betetzen dela egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Productos de Fundición SA enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, nahitaezkoak direnean, bost urtean gutxienez.

e) Halaber, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

f) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

g) Aipatutako d), e) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta f) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

C.1.4.– Lurzorua babesteko baldintzak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako agindua betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztu duten aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Productos de Fundición SA enpresak lurzoruaren babesa ziurtatzeko behar diren neurriak hartu beharko ditu, eta bereziki hauek:

  • Produktuak manipulatzeagatik lurzoruaren gainera isuriak sortzen diren edo sor daitezkeen eremuetan neurriak ezarri.
  • Dauden makinek dituzten gaien isuriak dauden eremuetan garbiketa-protokolo bat ezarri, zolaren gainean orbanak egotea ekiditeko.
  • Kokea biltegiratzeko parkean, kutsadura sor dezaketen fokuak eraikitzeko prebentziozko diseinu-neurriak hartzea gomendatzen da, eta eremuaren garbiketa sakona egitea, lurzorua kutsa dezaketen gaien eraginpean luzaroan egotea ezabatzeko.
  • Parkeetan biltegiratutako ikatza kanoi bidez ureztatuko da, hautsa barreiatzea saihesteko.

C.1.5.– Zaratari buruzko baldintzak.

Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak instalatuko dira:

a) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.

b) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.

c) Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.

d) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzerakoan egiten den zaratak ez du handituko akustikoki oso sentikorrak diren aldeetako zarata-maila.

D) Ingurumena zaintzeko programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

D.1.– Isuri atmosferikoak kontrolatzea.

a) Productos de Fundición SA enpresak isuriak kontrolatu beharko ditu, ondorengo informazioaren arabera:

(Ikus .PDF)

* Itzaltze/huste-dorrea fokuan, neurketa VDI 2303 metodoaren edo Ingurumen Sailburuordetzaren onespena duen antzeko beste metodo baten bidez egingo da.

b) Aurreko atalean aipatutako neurketa guztiak kontrol-erakunde baimendu (KEB) batek egin beharko ditu (zortzi ordutan hartutako hiru neurketa, gutxienez ordubetekoa bakoitza), eta aldizkako kontrol horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek prestatutako «KEBen gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko du. Edonola ere, isurien kontrolek eta baldintzek Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan ezarritako eskakizun guztiak bete beharko dituzte.

c) Arestian eskatutako parametro guztien neurketen KEB txostenak bidaliko dira. Parametroak neurtu ez badira edota ebazpen honetan neurketak egiteko ezarritako maiztasuna baino zaharragoak badira, berriro neurtu beharko dira. Isuri atmosferikoen gainerako kontrolak adierazitako maiztasunez egingo dira, azkeneko neurketa kontuan izanda.

d) Neurketa jarraikia.

Productos de Fundición SA enpresak partikulen neurketa jarraikia egon beharko du 1. fokuan (koke-sailak).

Neurtzeko sistema jarraikiak «Igorpen atmosferikoak tximinian neurtzeko sistema jarraikiak ziurtatzeko, aztertzeko eta egiaztatzeko Gida Teknikoan» ezartzen diren baldintza guztiak bete beharko ditu.

Neurtzeko sistema jarraikia Euskal Autonomia Erkidegoko airearen kalitatea zaindu eta kontrolatzeko sarera kateatu beharko da.

Sustatzaileak neurtzeko sistema jarraikia prebentziozko mantentze-lanen plan bati jarraituz zaindu beharko du, datuen fidagarritasuna eta lortzen den gutxieneko datu-kopurua bermatuko duena. Edonola ere, datuen fidagarritasuna eta kopuruaren ardura sustatzailearen gain geratzen dira.

Neurtzeko ekipoen erabilgarritasuna, hots, baliozko erregistroak lortzen diren denbora-tarteen proportzioa, urteko jardun-denboraren % 90ekoa izango da gutxienez, Ingurumen Sailburuordetza honen baimen zehatz espresa izan ezean.

15 egun jarraian edo gehiago irauten badu, edota neurtzeko sistema jarraikia konektatu gabe egon edo gaizki baldin badabil, KEBek jarraiki neurtu beharreko parametroak kontrolatu beharko dituzte aldizka; 15 egunean behin, gertaera hasi denetik neurtzeko sistema jarraikia berriro martxan jarri bitartean.

Urtero neurtzeko sistema jarraikiaren funtzionamenduari buruzko txosten bat egin eta Ingurumen Sailburuordetza honetara igorri beharko da, «Tximinietatik egiten diren isurketak etengabe neurtzeko sistemak ziurtatzeko, aztertzeko eta egiaztatzeko Gida Teknikoan» adierazitako ereduaren arabera.

Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean. Dokumentazio gaurkotua erabilita gauzatuko da erregistroa, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondoriozko etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako gorabeherak, eta abar. Dokumentazio horrek eguneratuta egon beharko du, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskuragarri izango dute.

D.2.– Immisio atmosferikoak kontrolatzea.

Jarduerak ingurunean duen eraginaren jarraipena egiteko proposamena aurkeztu beharko du sustatzaileak, Ingurumen Sailburuordetzak onar dezan. Proposamen horrek neurketa-kanpainak eta sakabanaketa-azterketak hartuko ditu barne, eta baita jarduketa horiek burutzeko kronograma bat ere. Lortutako emaitzen arabera, jarraipenerako neurri gehiago eskatu ahal izango dira.

Atmosferako kutsagarrien hondo-mailak egiaztatzearren, partikuletan airearen kalitatea zaintzeko estazioa ezarriko da.

Immisio-kabinaren kokapenari buruzko azterketa bat aurkeztuko da (EAEko sarearekin lotuko da beranduago), eta mantentze-lanak eta kalibrazioa egiteko plan bat zehaztuko da halaber. Ingurumen Sailburuordetza honek onartu beharko du aipatutako plana.

Urte zibil bakoitzeko lehen hiru hilabeteetan, titularrak hauek jasotzen dituen txosten bat igorriko du Ingurumen Sailburuordetzara: bere jabetzako ekipoetan aurreko urte zibilean ikusitako legezko Immisio-mugen gainditze guztiak.

Legeak ezarritako mugak gainditzen badituzte, ondorengo 3 hilabeteetan gertatutakoaren zergatiak zehaztu eta Ingurumen Sailburuordetzaren aurrean justifikatu beharko dituzte. Kausa probableen artean titularraren jardueraren bat badago eta horren ekarpen balioetsia adierazgarria bada, enpresa-mailan airearen kalitatea hobetzeko ekintza-plan bat aurkeztu beharko da Ingurumen Sailburuordetzan, arrazoiak zehaztu eta ondorengo 3 hilabeteetan. Ekintza-plan horretan burutu beharreko ekintzak eta horietako bakoitzerako epeak adieraziko dira. Ekintzak burutzeko epeak ezingo dira 12 hiletik gorakoak izan, Ingurumen Sailburuordetza honen baimen espresa izan ezean.

D.3.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:

(Ikus .PDF)

b) Kanpoan egiten den kontrol bakoitza, laginak hartzea zein ondorengo analisia, «Erakunde Laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du (Jabari Publikoko Urguneen Erregelamenduko 255. artikulua) eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabete bateko (1) epean.

c) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira.

d) Isurketak baimeneko baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, C.1.2.3 atalean adierazitako parametro guztiek ezarritako mugak betetzen badituzte.

e) Isurketan lehen aipatutako maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen dituen gai arriskutsuak dauden ala ez dioen adierazpen bat igorriko du titularrak urtero. Adierazpen horretan ekoizte-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurketan ez detektatu.

D.4.– Zarataren kontrola.

Jarduera garatzen den lur zatiko baldintza akustikoak sei hilabetean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak urtero egin ala ez.

Sustatzaileak neurketa-proposamen zehatz bat egin beharko du, neurtzeko metodoak zehaztuz. Proposamen hori ebazpen honetako D.7 atalean aipatzen den ingurumena zaintzeko programaren testu bateginarekin batera aurkeztuko da.

D.5.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

D.6.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Bidalketa urtero egingo da, martxoaren 30a baino lehen beti, eta ingurumena zaintzeko programaren emaitzekin batera, txosten bat aurkeztuko da. Txosten horretan adieraziko dira neurri zuzentzaileen funtzionamendua, baita prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak ere. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

D.7.– Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan proposatutako betebeharrak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

E) Ezohiko egoeretarako prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak.

E.1.– Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du sustatzaileak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.

E.2.– Jarduera uztea.

Jarduera, lege hauen aplikazio-esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (2310 epigrafea, «Kokea eta energia elektrikoa ekoiztea»), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Productos de Fundición SA enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpeneko prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17. 4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

E.3.– Ezohiko jardunean aplikatzeko prebentziozko neurriak eta jarduketak.

Aurkeztutako dokumentazioan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko jarioak biltzeko sistemak.

b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

c) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburu horretan kutsadura atmosferikoa prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

d) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

e) Olioak, gehigarriak, erretxinak eta hondakinak, besteak beste, maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen azalera guztiak irazgaiztuko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

g) Ihesak eta isuriak sortzen direnean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

h) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamendu-instalaziora eramango.

i) Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako ura tratamendu-lerrora bidaliko da.

j) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

k) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko.

l) Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, Productos de Fundición SA enpresak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio berehala Ingurumen Sailburuordetzari.

m) Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS Deiak eta Udalari jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara. Txosten horretan, gutxienez, honako datu hauek agertuko dira:

● Gertakari mota.

● Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

● Iraupena.

● Ustekabeko isuria izanez gero, emaria eta isuritako gaiak.

● Mugak gainditu badira, isuriei buruzko datuak.

● Eragindako kalteen balioespena.

● Hartutako neurri zuzentzaileak.

● Berriro gerta ez dadin aurreikusitako neurriak.

● Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.

n) Aurreko atalean ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ondorengo gertaeraren bat jazo dela:

1.– Segidako analizatzailean neurtutako orduko datu balioztatu baten kontzentrazioak muga-balioa % 100ean gainditzea. Horrelakoetan, gainditu den unetik gehienez ere ordubetera jakinaraziko da.

2.– Segidako analizatzailean neurtutako orduko datu balioztatu baten kontzentrazioak muga-balioa % 40an gainditzea. Horrelakoetan, gainditu den unetik gehienez ere 24 ordura jakinaraziko da.

3.– Ekipoek 24 ordu baino gehiagotan datu fidagarririk ez ematea ekartzen duen edozein matxura edo akats gertatzea. Horrelakoetan, isurien datu fidagarririk ez dagoenetik gehienez ere 8 ordura jakinaraziko da.

4.– Instalazioaren prozesu jarraiki batean aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, aurreikusitako prebentziozko mantentze-lanak barne, gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko dira.

o) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu egin beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

F) Baldin eta arautegi berria indarrean jartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan ere. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

G) Urtean behin Productos de Fundición SA enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara eta uretara egindako isuriei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duen apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuari jarraituz.

Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi-net web-orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

H) Ingurumeneko baimen bateratu honen eraginpeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko 2002ko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honetako Bigarren ataleko puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: C.1.1.3 (Isuri ikusgaiak kontrolatzeko prozedura), C.1.1.4 (Labea husteko fasean biltzeko eta arazteko proiektua eta isuri barreiatuetarako neurri zuzentzaileak egokitzeko plana); C.1.2.4 (Ikatz-parkeko eta kondentsadoreen zirkuituaren eta ikuzgailuen zirkuituaren hozte-uretarako neurri zuzentzaileak ezartzea); C.1.3.1.a) (Trinkogailuko lohien analisia), C.1.3.1.f) (Sortutako hondakin arriskutsuak onartzeko agiria); C.1.3.2.d) (Sortutako hondakin ez-arriskutsuak onartzeko agiria); C.1.3.1.o) (Sortutako hondakin arriskutsuen kontrola erregistratzeko eredua); C.1.3.2.a) (Hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko proposamena); C.1.3.2.f) (Sortutako hondakin ez-arriskutsuen kontrola erregistratzeko eredua); C.1.4 (Lurzorua babesteko neurriak); D.2 (Eraginaren jarraipena egiteko proposamena eta immisio-kabinaren kokapenari buruzko azterketa); D.4 (Zarata kontrolatzeko proposamena); D.7 (Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina); E.1 (Geldialdi programatuetako isuri eta hondakinen balioespena); E.3.a), b) eta c) (Mantentze-lanen eskuliburua, ikuskapen eta kontrolerako programa); E.3.g) (Larrialdi-egoeretarako material erabilgarrien zerrenda); E.3.h) (Kubetak husteko protokoloa), eta E.3.o) (Suteen aurkako araudia).

Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskapen-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskapen-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.

Atal honetako baldintza guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.

Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da eta, horren bitartez, ingurumeneko baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.

Laugarrena.– Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

Bosgarrena.– Edonola ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

Seigarrena.– Productos de Fundición SA enpresak ebazpen honen xede den harrikatza labe-sailean destilatzeko prozesu baten bidez kokea ekoizteko instalazioan titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori jakinarazi beharko du, Ingurumen Sailburuordetzak onar dezan.

Zazpigarrena.– Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:

● Epearen barruan ez egiaztatzea ebazpen honetako hirugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.

● Productos de Fundición SA enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

● Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.

Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Productos de Fundición SA enpresari, Barakaldoko Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamargarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 9a.

Ingurumeneko sailburuordea,

Ibon Galarraga Gallastegui.

I. ERANSKINA

Productos de Fundición SA enpresak Barakaldoko udalerrian (Bizkaia) sustatutako harrikatza labe-sailean destilatzeko prozesu baten bidez kokea ekoizteko instalazioari dagokion ingurumeneko baimen bateratua jendaurrean jartzeko izapidean, Kastrexana-Santa Agedako (Urgozo) auzokideek egindako alegazio-idazki bat jaso da.

Alegazio-idazkian enpresak Barakaldoko udalerrian duen instalazioekin lotutako hainbat gai tratatzen dira:

a) Ikatz-parkeak.

Partikula solido esekien kutsadura-iturri garrantzitsua dira. Horien eragina ikusi egin daiteke gainera, ingurumarietan eta distantzia handietan ere itsasten direlako, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren kontrol-postuaren neurketek erakutsi dituzten PM10aren immisio-erpin garrantzitsuen arabera. Errepideak galtzada guztian zehar metaketak dituela ikus daiteke, eta parkeen ondoko eraikinak ikatz-hautsez erabat estalita daude. Kutsadura hori nabarmena da inguruko landaredian, hauts xehe horretaz beteta dagoena, eta jakina, inguruko nekazaritzako ustiategi txikietan bereziki, kaltea eragiten du.

b) Koke-saila.

Koke-saila nabarmen zaharkituta dago. Bateriako labe horiek ihes ugari dituzte, eta mantentze-lanen plan baten bidez ezin zaie heldu; gainera, planak batik bat zuzentzailea dirudi: irudizko markoak ordeztea, erregogorra konpontzea, balbulak aldatzea horiek ezin mugitu direnean, etab.

Karga-prozesuari dagokionez, espedienteak dio Profusak «kerik gabeko karga» duela, ur-injekzio baten bidez gasak kolektorera xurgatuz. Egia esan, ihesak agerikoak dira.

Karga-aldean ihes-gasak aireberritze kontrolatua eta isuriaren aurretik tratamendua dituen pabiloi batean zarratzea eskatzen dugu.

Profusak ingurumeneko baimen bateratua lortzeko aurkeztutako eskaerak ez du inolako TEOrik proposatzen SO2 eta NOX isuriak murrizteko. Agiriak dio ekarritako bateria-gasak ez duela sufrerik. Baina enpresa laguntzaileak FE01 fokuan egindako neurketek SO2 isuri handiak erakusten dituzte. NOX isuriak murrizteko neurririk ere ez da agertzen, eta garraren tenperatura murriztean oinarritutako teknologia egokiak egon badaude. Partikula solidoak eta karbono monoxidoa murriztea ere ez da planteatzen.

Kokizazio-ganberaren eta errekuntzarenaren arteko ihesei dagokienez, PROFUSAk dio ke beltza detektatzen denean erregogorra aldatzen duela.

Egoera hori labearen zaharkitzearen beste ondorio bat da; eska daitekeen neurria labe osoa kentzea da. Bitartean, gas-efluenteen tratamendu bat instalatzea eskatzen da.

Efluenteak tximiniatik isurtzeak sistemak aldizka huts egiten duela erakusten du. Prozesuak gabezia asko ditu automatizazioan, eta akats ugari, ziur aski. Automatizazioa eta kontrol jarraikia eskatu behar da, eta agintaritza eskudunek eraginkortasunez fiskalizatzea.

Gogoetak.

Hasteko, gogorarazi behar da uztailaren 1eko 16/2002 Legeak atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea duela helburu, edo hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezarriz, horrela ingurumen osoaren babes-maila altua lortzeko.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko.

11. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira.

Arlo honetan, ingurumeneko baimen bateratua emateko eskumena duen organoak, proiektua bere osotasunean ebaluatu ondoren, ebazpen-proposamena egingo duela jasotzen da. Proposamena ingurumeneko baimen bateratuaren edukiari buruzko Legearen 22. artikuluak ezarritakoan oinarrituko da eta emandako txosten lotesleen baldintzak jaso beharko ditu. Ildo horretan, aipatutako 22. artikuluaren arabera, eman beharreko baimenak, besteak beste, ondorengoak jaso beharko ditu:

a) Teknika erabilgarri onenetan oinarritutako isurtzeko balio-mugak.

b) Behar denean, lurzoruaren eta lurpeko uren babesa bermatuko duten aginduak.

c) Instalazioan sortutako hondakinak kudeatzeko erabiliko diren prozedurak eta metodoak.

d) Behar denean, distantzia luzeko edo mugaz haraindiko kutsaduraren minimizazioa bermatuko duten aginduak.

e) Mota guztietako isuriak eta hondakinak tratatzeko eta kontrolatzeko sistemak eta prozedurak, neurketak ebaluatzeko neurketa-metodologia, maiztasuna eta prozedurak zehaztuz.

f) Ingurumenari eragin diezaioketen eta ohikoak ez diren egoeretan (martxan jartzea, ihesak, funtzionamendu-akatsak, aldizkako geldialdiak edo behin betiko itxiera) ustiaketaren baldintzen inguruko neurriak.

g) Aplikatzekoa den arloko legeriak ezarritako bestelako neurri edo baldintzak.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren arloan indarrean den araudian xedatutakoa betez, ingurumen-organoak harrikatza destilatzeko prozesu baten bidez kokea ekoizteko instalazio osoaren balorazio globala egin du, aplikatzekoa den arloko legerian aurreikusitako aginduak kontuan hartuz, ondoren hori modu egokian burutzeko hartu behar diren neurriak zehazteko.

Horrela, ingurumeneko baimen bateratu honetan, organo honek Profusa enpresari ezartzea beharrezkotzat jo dituen baldintza eta betebeharrak jaso dira, atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestu, edo hori ezinezkoa denean, kutsadura hori murriztu eta kontrolatzeari buruz kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratua ezartzeari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legean ezarritako helburuak bete daitezen.

TEOei dagokienez, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenen erabilera eta aplikatzekoa den arloko legerian ezarritako neurriak eta baldintzak. Batez ere kontuan izan da Europako Batzordearen 2001eko abenduko burdingintza- eta altzairugintza-industriei buruzko BREF agiria (Best Available Techniques Reference Document on the Production of Iron and Steel).

Ildo horretan, ekoizte-prozesuak teknika erabilgarri onenak (TEO) izan daitezkeen neurri hauek erabiltzen ditu, aipatutako BREF agirian adierazitakoaren arabera: karga bakoitzaren kokizazio-kontrola, koke-sailaren mantentze-lanak, saileko marko eta ateen itxiera hobetzea eta aldizka garbitzea, labeko gas-fluxu bat libre egotea, errekuntzako isuriak murriztea, kargako isuri barreiatuak kerik gabeko karga bidez murriztea, kokizazio-ganberaren eta errekuntza-ganberaren arteko ihesak murriztea, labea hustean partikulak murriztea, itzaltze hezeko isuriak dekantagailu laminarra instalatuz murriztea, eta egoera hermetikoak gasa tratatzeko instalazioan.

Gainera, kokea sortzeko jarduera nagusiaren azpiproduktua den sintesi-gasaren energia-potentziala aprobetxatzea berez teknika onenetako bat da energia-eraginkortasuneko eta ingurumen-hobekuntzako hitzak erabiliz.

Isuri atmosferikoei dagokienez, ebazpen honetan jasota dago prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko dela, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Era berean, kutsagarrien isurtze-fokuak identifikatzen dira, eta horietako bakoitzaren ezaugarrien arabera errespetatu behar diren muga-balioak ezartzen dira.

Gainera, ikatza maneiatzeagatik baterian jarritako labe-sailean edo biltegiratze-parkean isuri barreiatuak sor daitezkeela adierazten da. Bateria-eremuan CO2, N2 edo O2 destilazioko gasak isur daitezke. Biltegiratze-parkeetan partikulen isuri barreiatuak sor daitezke ikatza maneiatzean.

Egindako neurketetan lortutako isuri-balioek har ditzaketen konfiantza-tarteak ere finkatzen dira.

Gainera, isuri barreiatuen aipamen berezia egin da, eta horri dagokionez, hau jaso da:

«Karga- eta kokizazio-prozesuetan zehar isuri barreiatuak murriztearren, mantentze-lanen plan bat ezarriko da, ondorengoak betetzeko:

● Kokizazioan ez da baimenduko isuri ikusgaiak gertatzea bateriaren ateen % 10etik gora, karga-zuloen % 5etik gora, eta gorako hodien % 5etik gora.

● Labea kargatzeko denboran zehar ez da baimenduko isuri ikusgairik 30 segundotik gorako denbora batean.

Isuri ikusgaiak eta karga kontrolatzeko prozedura bat prestatu beharko da, eta Ingurumen Sailburuordetzak onartu beharko du».

Instalazioan dauden isuri atmosferikoak identifikatu eta bete beharreko muga-balioak eta dagozkien neurketak egiteko mekanismoak finkatu ondoren, gasak biltzeko eta husteko sistemari buruzko aipamen bat jaso da.

C.1.1.4 atalean adierazten denez, ikatza eta kokea maneiatu, eho eta garraiatzeko prozesuetan, neurri zuzentzaile aproposak ezarriko dira isuri barreiatuak murriztearren. Neurri zuzentzaileak egokitzeko planak Ingurumen Sailburuaren onespena izan beharko du. Bestetik, parkeetan biltegiratutako ikatza kanoi bidez ureztatuko da, hautsa barreiatzea saihesteko.

Isurien kontrolari dagokionez, Productos de Fundición SA enpresak isuriak kontrolatu beharko dituela erabaki da baimen honetan, ondorengo informazioaren arabera:

(Ikus .PDF)

Esaten da, baita ere, neurtzeko sistema jarraikia Euskal Autonomia Erkidegoko airearen kalitatea zaindu eta kontrolatzeko sarera kateatu beharko dela, eta «Igorpen atmosferikoak tximinian neurtzeko sistema jarraikiak ziurtatzeko, aztertzeko eta egiaztatzeko Gida Teknikoan» ezartzen diren baldintza guztiak bete beharko dituela.

Sustatzaileak neurtzeko sistema jarraikia prebentziozko mantentze-lanen plan bati jarraituz zaindu beharko du, datuen fidagarritasuna eta lortzen den gutxieneko datu-kopurua bermatuko duena. Edonola ere, datuen fidagarritasuna eta kopuruaren ardura sustatzailearen gain geratzen dira.

Gainera, instalazioaren immisioen kontrol bat ezarri da, eta D.2 atalean hauxe jaso da zehazki:

«Jarduerak ingurunean duen eraginaren jarraipena egiteko proposamena aurkeztu beharko du sustatzaileak, Ingurumen Sailburuordetzak onar dezan. Proposamen horrek neurketa-kanpainak eta sakabanaketa-azterketak hartuko ditu barne, eta baita jarduketa horiek burutzeko kronograma bat ere. Lortutako emaitzen arabera, jarraipenerako neurri gehiago eskatu ahal izango dira.

Atmosferako kutsagarrien hondo-mailak egiaztatzeko helburuarekin, partikuletan airearen kalitatea zaintzeko estazioa ezarriko da.

Inmisio-kabinaren kokapena erakusteko azterketa bat aurkeztuko da (EAEko sarearekin lotuko da beranduago) eta mantentze-lanak eta kalibrazioa egiteko plan bat zehaztuko da halaber. Ingurumen Sailburuordetza honek onartu beharko du aipatutako plana.

Urte zibil bakoitzeko lehen hiru hilabeteetan, titularrak hauek jasotzen dituen txosten bat igorriko du Ingurumen Sailburuordetzara: bere jabetzako ekipoetan aurreko urte zibilean ikusitako legezko Immisio-mugen gainditze guztiak.

Legeak ezarritako mugak gainditzen badituzte, ondorengo 3 hilabeteetan gertatutakoaren zergatiak zehaztu eta Ingurumen Sailburuordetzaren aurrean justifikatu beharko dituzte. Kausa probableen artean titularraren jardueraren bat badago eta horren ekarpen balioetsia adierazgarria bada, enpresa-mailan airearen kalitatea hobetzeko ekintza-plan bat aurkeztu beharko da Ingurumen Sailburuordetzan arrazoiak zehaztu eta ondorengo 3 hilabeteetan. Ekintza-plan horretan burutu beharreko ekintzak eta horietako bakoitzerako epeak adieraziko dira. Ekintzak burutzeko epeak ezingo dira 12 hiletik gorakoak izan, Ingurumen Sailburuordetza honen baimen espresa izan ezean».

Azkenik, adierazi beharra dago, ebazpen honen Hirugarren atalean ezartzen denez, baimen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaiola ebazpen honetako Bigarren atalean ezarritako baldintza batzuk betetzen direla, besteak beste, isuri ikusgaiak kontrolatzeko prozedura, labea husteko fasean biltzeko eta arazteko proiektua, isuri barreiatuetarako neurri zuzentzaileak egokitzeko plana, immisio-kabinaren kokapenari buruzko azterketa, eta ingurunearen gaineko eraginaren azterketa.

c) Gasometroa eta instalazio atxikia.

Profusak aurkeztutako agiriek aipamen txiki bat egiten dute arrisku handia duen azpiegitura baten inguruan, eta zenbait ihesaldi sortu ditu azpiegitura horrek. Agirietan ez da jasotzen instalazioa aplikatzekoa den berariazko erregelamenduetara egokituta dagoenik. Mantentze-lanak eskasak dira. Suteen aurkako inolako bitartekorik ez dago instalazio horri atxikita. Ez da instalatu ihesak detektatzeko sistemarik.

Gogoetak.

Erreferentziako alegazio-idazkian adierazi den bezala, horrelako instalazioak instalatu eta kontrolatzeko eskumena Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari dagokio, eta hortaz, ohar horien kopia bat igorriko zaio organo horri.

d) Hozte-dorreak.

Jasotako informazioaren arabera, Profusak 4 hozte-dorre ditu: bi kondentsadoreen hozte-sistemarako eta beste bi garbiketa-dorreen zirkuiturako. Agirietan ez da ikusten uztailaren 4ko 865/2003 Errege Dekretua, legionelosiari aurrea hartu eta hura kontrolatzeko higiene- eta osasun-arloko irizpideak ezartzen dituena, bete izanaren inolako justifikaziorik.

Gogoetak.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuak aurreikusten duen jarduera sailkatuetarako udal-baimenaren prozedura ordezkatzen du; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da, baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita aipatu arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia-erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Transkribatutako aginduak aplikatuz, Productos de Fundición SA enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; ildo horretan, Barakaldoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak eskatu dira.

Nolanahi ere, eta ingurumeneko baimen bateratuaren prozeduran Osasun Sailaren parte-hartzeari kalterik egin gabe, gogorarazi behar da uztailaren 4ko 865/2003 Errege Dekretuaren, legionelosiari aurrea hartu eta hura kontrolatzeko higiene- eta osasun-arloko irizpideak ezartzen dituenaren 10. artikuluak zehazten duela osasun-agintariak direla eskudunak araudi horretan ezarritakoa betetzen dela zaintzeko eta legionelosia prebenitzeko neurriak ezartzeko.

e) Gas-efluenteak isurtzea eta tximinien garaiera.

Fabrika ibai-haran itxi batean dago, Kadagua ibaiaren bi aldeetatik mendiz inguraturik; hori kontuan izanda, egungo tximinien garaiera ez onartzeko eskatzen da, 1976ko urriaren 18ko Aginduan adierazitako baldintzak betetzen dituen azterketa zorrotz batek emandako abalik ez badago.

Gogoetak.

Ingurumeneko baimen bateratu hau egiterakoan sustatzaileak aurkeztutako agiriak analizatu dira, eta isuri atmosferikoen arloan indarrean den araudia betetzeko nahikoa direla iritzita, besteak beste, erabaki da tximinien garaierak ingurumeneko baimen bateratuan identifikatzen dena izan behar duela, eta adierazten denez, tximinietan behar beste neurri hartuko dira beti Industria Ministerioak 1976ko urriaren 18an emandako Agindua (industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurre hartu eta hori zuzentzeari buruzkoa) bete dezaten; besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.

f) Hirigintza-bateragarritasuna.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legeak, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoak, jardueraren nondik norakoaren deskribapen xehatu bat eskatzen du, eta horretarako «azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuan araututako jarduera sailkatuetarako udal-baimena lortzeko eskatutako agiriak» exijitzen ditu. Ez da hori aurkeztu dena; soilik fabrikak jarduerarako baimen baldintzatua duela dioen aipamen bat, eta zabaltzeko baimenik ez duela.

Bestetik, kanpoko ikatz-parkea euri-bide edo uhar natural baten bokalean dago, eta Uren Legearen mendekoa da. Uholde-arriskua egon daitekeen eremu batean ikatz-parke bat egotearen balizko ondorioak zuhurtziagabekeria dira. Eusko Jaurlaritzako Uren Zuzendaritzak du erantzukizuna egoera horren analisian. Alegazio horri buruz arroko erakundearen txostena eskatzen dugu, aginduzkoa den bezala.

Gogoetak.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoaren 17. artikuluan instalazioa kokatzen den Udalak bere eskumenen barruan txostena egin behar duela xedatzen da, eta lehenago aipatutako 29. artikuluan jarduerarako baimenaren prozedura; bi horiek betetzeko, ingurumen-organoak ingurumeneko baimen bateratuaren prozeduraren hasieratik sustatzen du dagokion udal-agintaritzaren parte-hartzea. Ildo horretan, baimen-eskaera jaso ondoren, ingurumen-organoak agirien egokitasunari buruzko txostena eskatzen dio hainbat herri-administraziori, horien artean Udalari.

Edonola ere, gogorarazi behar da, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko araudian xedatutakoari jarraiki, Udalei dagokiela jarduerarako baimena ematea instalazioek ingurumeneko baimen bateratua lortu ondoren, eta hortaz, espedientean horretarako behar den informazio guztia egon dadin zaintzea.

Bestetik, uren arloko organo eskudunaren parte-hartzeari dagokionez, 11. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira.

Productos de Fundición SA enpresaren kasuan, eman beharreko ingurumeneko baimen bateratuak baimen hauek hartzen ditu barne: hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuak sortzeko baimena; ibilgu publikora eta itsaso-lehorreko jabari publikora isurketak egiteko baimena; eta ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak.

Jabari publikora isurketak egiteari buruz, sustatzaileak aurkeztutako agiriak analizatu ondoren, instalazioan hozte-uren, ur sanitarioen eta euri-uren efluenteak sortzen dira.

Hozte-urak kondentsadore eta ikuzgailuen zirkuituen trukagailuetako urak dira, eta Kadagua ibaira isurtzen dira isurtze-puntu batetik. Zirkuitu horien purga guztiak instalazioan berrerabiltzen dira.

Bestetik, instalazioko euri-urak eta bertan egiten diren garaztatzeak biltegiratze-kanal batera doaz; kanalak dekantagailu bat eta olio- eta koipe-bereizgailu bat ditu, azken hori segurtasun-neurri gisa instalatuta. Biltegiratze-kanaleko urak instalazioan berrerabiltzen direnez, horren soberakina baino ez da isurtzen Kadagua ibaira, isurtze-puntu batetik, gainezkabide baten bidez.

Ikatza biltegiratzeko Zubiletako parkeko euri-urak, berriz, Kadagua ibaira isurtzen dira hiru isurtze-puntu independentetatik.

Ur sanitarioak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren saneamendu-sarera isurtzen dira.

Lehenago azaldutakoaren ondorioz, Productos de Fundición SA enpresaren instalazioetan jabari hidrauliko publikora eta itsaso-lehorreko jabari publikora egiten dira isurketak. Horri begira, esan beharra dago Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuan xedatutakoari jarraiki, Uren Zuzendaritzari dagozkio, besteak beste, alderdi hauek:

● Hauei buruz ebaztea: jabari hidrauliko publikoarekin lotutako legezko zortasunak eta baimenak eman, aldatu eta amaitzeari buruz; erkidego barruko arroetako zortasun-eremuei eta ibilguen jagoletza-zonei buruz, eta euskal itsasertzean industria-isurketak egiteko eta kutsagarriak isurtzeko baimenei buruz.

● Erkidego barruko arroetan isurketak egiteko baimenak eman, aldi baterako eten, aldatu eta amaitzeari buruz ebaztea

Productos de Fundición SA enpresaren kasuan isurketak itsaso-lehorreko jabari publikora (Kadagua itsasadarra) eta erkidego barruko arro baten zati den jabari hidrauliko publikora (Kadagua ibaia) egiten direla kontuan hartuta, ingurumeneko baimen bateratu hau emateko ez da egokia arroko erakunde eskudunaren txostena eskatzea, uren arloko eskumena Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailarena delako.

Ildo horretan, gogorarazi behar da ingurumen-organoak isuri atmosferiko, hondakin, lurzoru, ingurumenaren gaineko eragin eta uren arloan prozedura bat ezarri duela, ingurumeneko baimen bateratuetan instalazioari aplikatzekoak diren arloko baldintzak modu eraginkorrean txertatzearren.

g) Ezohiko jardunen adierazpena.

Productos de Fundición SA enpresak ingurumeneko baimen bateratua lortzeko aurkeztutako eskaeran dioenez, ezohiko egoerak korrontea eteteagatik edo banaketa-sareko desarrengatik sortzen dira batik bat, eta azken urteotan ingurumen-mailan gertatutako gorabehera garrantzitsu bakarra 2005eko maiatzean jazo zela, Kadagua ibaira ikatza arrastatu zenean. Aurreko ataletan adierazi den bezala, horrelako gorabeherak ugariak izan dira.

Gogoetak.

Ingurumeneko baimen bateratuan alderdi hauei buruzko baldintzak eta betekizunak jasotzen dira:

a) Instalazioaren jardunerako baldintza orokorrak.

a.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

a.2.– Instalazioetan sortutako hondakinen kudeaketa egokirako baldintzak.

a.3.– Isurketei buruzko baldintzak.

a.4.– Zaratari buruzko baldintzak.

a.5.– Lurzoruari buruzko baldintzak.

b) Ingurumena zaintzeko programa.

b.1.– Isuri atmosferikoak kontrolatzea.

b.2.– Isuritako uren kalitatearen kontrola.

b.3.– Zarataren kontrola.

b.4.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

b.5.– Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

c) Ezohiko egoeretarako prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak.

Baimen honen E) atalean ezohiko egoeretarako prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak jasotzen dira, fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketei, mantentze-lanetarako programatutako eragiketei, jarduera uzteari eta ezohiko jardunari buruzkoak.

Ezohiko jardunari dagokionez, horrelako egoerak ez gertatzeko eta gertatzen direnean ondorioak minimizatzeko neurriak hartzeko betebeharra ezartzen zaio instalazioari.

Besteak beste, Productos de Fundición SA enpresak prebentziozko mantentze-lanei buruzko eskuliburua eduki behar du instalazioen egoera bermatzeko. Batez ere, istripuz gertatzen diren jarioek edo ihesek kutsadurarik ez sortzeko zer baliabide eta zer segurtasun-neurri dauden argitu behar du eskuliburu horrek. Ikuskapen eta kontrolerako programa eduki behar du eskuliburuak, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa.

Ihesak eta jarioak sortzen direnean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

Bestalde, ingurunean edo jardueraren kontrolean eragin negatiboak izan ditzakeen ezohiko egoeraren bat gertatuz gero, Productos de Fundición SA enpresak gertatukoaren berri eman behar dio berehala Ingurumen Sailburuordetzari, eta, ondoren, gehienez 48 orduko epean, istripuaren txosten zehatza bidali behar zaio ingurumen-organoari, gutxienez, datu hauekin:

● Gertakari mota.

● Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

● Iraupena.

● Ustekabeko isuria izanez gero, emaria eta isuritako gaiak.

● Mugak gainditu badira, isuriei buruzko datuak.

● Eragindako kalteen balioespena.

● Hartutako neurri zuzentzaileak.

● Berriro gerta ez dadin aurreikusitako neurriak.

● Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.


Azterketa dokumentala