Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2013ko urtarrilaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
383

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2012ko irailaren 6koa, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko diru-laguntzen deialdia onartzen duen Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2011ko martxoaren 31ko Erabakiari jarraituz (2011ko apirilaren 27ko EHAA, 79. zk.) enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen duena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak atzeman dira testu honetan: Ebazpena, 2012ko irailaren 6koa, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko diru-laguntzen deialdia onartzen duen Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2011ko martxoaren 31ko Erabakiari jarraituz (2011ko apirilaren 27ko EHAA, 79. zk.) enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen duena (2012ko azaroaren 29ko EHAA, 231. zenbakia). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

1. eranskinean, 2012/5272 (2/3) orrialdean,

Honela dio:

(Ikus .PDF)

Baina honela esan behar du:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala