Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2013ko urtarrilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
287

IRAGARKIA, 77/12 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketen guztiei jakinarazten zaie María Sistiaga Lopetegui andreak prozedura laburtuaren izapidez egiten den administrazioarekiko 77/12 auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2. zenbakiko Epaitegian, Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2011ko irailaren 8ko Erabakiaren aurka. Honen bidez, ezetsi zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 229/2011 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Aipatu ebazpen horren bitartez, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta txanda irekiko destinoen esleipena argitaratu ziren, diplomadun sanitarioen lanbide-taldeko Erizainen kategorian.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 12a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.


Azterketa dokumentala