Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2013ko urtarrilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
285

IRAGARKIA, 988/2012 prozedura arruntean administrazio-espedientea bidali, eta hirugarren interesdunei dei egitekoa.

Interesatuta dagoenari hau jakinarazten zaio: Ttipi-Ttapa Ikasbideak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari 2012ko urriaren 17an egindako errekerimenduari isiltasun administratiboaren bidez egindako ustezko ezespenaren kontra. Egitatezko bidetik Ikasbidea Ikastola Ikastetxe Publiko Integralaren hainbat ikasleri eguerdian garraioa erabiltzeko ukapenaren inguruan egin zitzaion errekerimendua Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1995 Legearen 49. artikuluan xedatutakoa betez, Haur Hezkuntza espezialitatearen zerrendetan interesatuta dauden pertsona guztiak epatzen dira, nahi izanez gero, aipatutako prozedura judizialean ager daitezen, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 17a.

Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ANA ISABEL CARO MUÑOZ.


Azterketa dokumentala