Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2013ko urtarrilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
284

EDIKTUA, 2012ko abenduaren 14koa, Laneko zuzendariarena, Mampostería Norte-Astur, S.L. enpresari 12.0170.48.02.01.02 gora jotzeko errekurtsoaren gainean emandako ebazpena jakinarazteko dena.

Nik, Katrin Begoña Iturrate Zamarripak, Laneko zuzendari naizenak,

Mampostería Norte-Astur, S.L. enpresari (C.I.F. B-74248667) –I482012000031142 arau-haustearen akta dela eta– irekitako 12.0170.48.02.01.02 errekurtsoa amaitu da; eta ebazpena eman da enpresa horren izenean eta ordez, Pilar Pardo Rodríguez andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezesteko, epez kanpo aurkeztu zuelako. Beraz, berretsi egiten da Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren 2012ko uztailaren 16ko Ebazpena –SH-114/12 zehapen-espedientean emandakoa–, zeinen bidez, aipatu enpresari 4.092 euroko zehapena ezartzen baitzaio (2.046 + 2.046 = 4.092), hain zuzen ere, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 12,23.a), eta 12,28.c) artikuluetan larritzat jotako bi arau-hauste egiteagatik.

Mampostería Norte-Astur, S.L. enpresari ezin izan diogu ebazpena jakinarazi, saiatu garen arren jasota geneukan helbidean (Fuertes Acevedo kalea, 71, 33006 Oviedo, Asturias). Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan agindutako moduan jakinarazten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek amaiera ematen diola administrazio-bideari, eta beraren aurka egin dezakeela dagokion Lan Arloko Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpenari errekurtsoa aurkeztu zein ez, Mampostería Norte-Astur, S.L. enpresak zehapena ordaindu beharko du, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.net/mipago. Ordainketa egiteko azken eguna 2013-02-28a da, eta ordainketa egiteko behar diren datuak, honako hauek:

  • Diru-bilketako prozeduraren kodea (CPR): 9050794.
  • Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522.
  • Erreferentzia: 4812011400499.
  • Identifikazioa: 280213.
  • Zenbatekoa 4.092 euro.

Enpresak zehapena ordaintzen ez badu, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Hori dela-eta, premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz (212/1998 Dekretua, abuztuaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Erregelamendua onartzeari buruzkoa).

Aipatu enpresak jakinarazpentzat har dezan, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 14a.

Laneko zuzendaria,

KATRIN BEGOÑA ITURRATE ZAMARRIPA.


Azterketa dokumentala