Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2013ko urtarrilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
274

IRAGARKIA, Eusko Jaurlaritzako langileen lanpostuko jardun elebidunerako mintegiak helburu dituen administrazio-kontratuaren formalizazioa jakinarazten duena (KBN C02/015/2012 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendaria. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea - IVAP.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazioko Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: C02/015/2012.

2.– Kontratuaren objektua.

a) Mota: zerbitzua.

b) Deskribapena: Eusko Jaurlaritzako langileen lanpostuko jardun elebidunerako mintegiak.

3.– Izapidea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua. Zenbatekoa guztira.

Milioi bat euro (1.000.000), (BEZetik salbuetsita).

5.– Kontratuaren formalizazioa.

a) Esleipenaren data: 2012ko azaroaren 5ean.

b) Kontratuaren formalizazio data: 2012ko azaroaren 29an.

c) Kontratista:

Ardatz Kultur Elkartea, Urrats Euskaltegia Koop. Elkartea, Ekilore Euskara Planak, S.L., Aldi Baterako Enpresa Elkartea.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: milioi bat euro (1.000.000) da.

Mintegien ordu bakoitzaren prezioa: laurogeita bost euro (85), (BEZetik salbuetsita).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 12a.

Ogasun eta Finantzetako sailburuordea,

MARíA MANUELA ESCRIBANO RIEGO.


Azterketa dokumentala