Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2013ko urtarrilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU SAILA
273

EBAZPENA, 2008ko maiatzaren 8koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Jesus Oñate y Hermanos, S.A. sozietateari ingurumen-baimen bateratua ematen diona, Durangoko (Bizkaia) udalerrian hotzeko estanpazio bidezko torlojugintzarako.

AURREKARIAK

2006ko abenduaren 29an, Jesus Oñate y Hermanos, S.A. enpresak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Durangoko udalerrian (Bizkaia) torlojuak fabrikatzeko. Eskaerarekin batera ondorengo agiri teknikoak aurkeztu ziren:

– «Ingurumeneko baimen bateratuko eskaera. Proiektu teknikoa».

– «Ingurumeneko baimen bateratuko eskaera. Proiektu ez-teknikoa».

Baimena eskatzeko unean, enpresa sustatzaileak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak emandako isurtzeko baimena zuen, eta Ingurumen Sailburuordetzak emandako hondakin arriskutsuen ekoizle izateko baimena, 2005eko martxoaren 29koa, eta ondorengo aldaketa, 2006ko abenduaren 14koa.

2007ko urtarrilaren 30ean, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran esku-hartzea duten hainbat organori txostenak eskatu zizkien, ingurumen organoaren bidez proiektua jendaurrean jartzeko izapidetzea adosteari dagokionez (Durangoko Udala, Osasun Saila eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa).

2007ko apirilaren 4an, ingurumen organoak agiri osagarriak eskatu zizkion sustatzaileari; espedientea 2007ko abenduaren 20an osatu zen.

Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumen sailburuordeak 2008ko urtarrilaren 24an emandako ebazpen bidez, jendaurrean jarri ziren 30 egun baliodunen epean, Jesus Oñate y Hermanos, S.A. enpresak sustatutako proiektua egoki iritzitako alegazioak aurkezteko, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2008ko otsailaren 11n. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan argitaratu zen 2008ko otsailaren 17an, eta ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaien.

Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, hainbat alegazio aurkeztu direla egiaztatu da, eta modu laburtuan I. eranskinean jaso dira.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2008ko martxoaren 25ean Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Durangoko Udalari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari, espedientean ageri den emaitza jasoz.

2008ko apirilaren 22an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Jesus Oñate y Hermanos, S.A. enpresaren esku utzi zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako ebazpen-proposamena gehituta.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta -lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen dira eta jarduera horrekin zerikusia dute.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Jesus Oñate y Hermanos, S.A. enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuak sortzeko baimena; saneamendu-sare orokorrera isurketak egiteko baimena, eta ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta horri aurre hartzeari dagozkionak.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuak aurreikusten duen jarduera sailkatuetarako udal-baimenaren prozedura ordezkatzen du; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da, baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita aipatu arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia-erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako baldintzak aplikatuz, Jesus Oñate y Hermanos, S.A. enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Herriko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; horiez gain, espedientean sartu dira Durangoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak.

Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, Ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenen erabilera eta aplikatzekoa den arloko legerian ezarritako neurriak eta baldintzak. Zehazki, Europako Batzordearen 2006ko abuztuko galdaketaren sektorerako BREF agiriaren (Reference Document on Best Available Techniques for the Surface Treatment of Metals and Plastics) edukia hartu da kontuan.

Espedienteko txostenak aztertu ondoren, ebazpen-proposamena sinatu eta Jesus Oñate y Hermanos, S.A. enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da, eta organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako araudiaren 13. artikuluan eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2008ko apirilaren 22an emandako ebazpen-proposamena; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzkoa; 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua, Legea burutzeko araudia onartzen duena; urriaren 25eko 340/2005 Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duena; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta aplikatzeko den gainerako araudia,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Helbide soziala Durangoko udalerriko Larrasoloeta kaleko 8. zenbakian eta IFK: A-48018170 duen Jesus Oñate y Hermanos, S.A. enpresari ingurumeneko baimen bateratua ematea helbide horretako instalazioetan torlojuak fabrikatzeko, Ebazpen honen Bigarren atalean ezarritako baldintzekin.

Jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 2.6 kategorian sartuta dago, «Metalen eta plastikozko materialen azala prozedura elektrolitiko edo kimiko bidez tratatzeko instalazioak, tratamendurako erabilitako kubeten edo lerro osoen bolumena 30 m3-tik gorakoa denean» izenekoan.

Jesus Oñate y Hermanos, S.A. enpresak ondoren deskribatuko den jarduerarako eskatzen du ingurumeneko baimen bateratua:

Instalazioa Bizkaiko Durangoko udalerriko Larrasoloeta kaleko 8. zenbakian dago.

Piezak hotzean estanpatzeko lerroaren urteko ekoizpena 1.000 tona alanbroi ingurukoa da.

Hiru motako energiak erabiltzen ditu jarduerak:

– Energia elektrikoa: 2005. urteko kontsumoa 1.676 MWh-koa izan zen.

– Gas naturala: instalazioak dituen galbanizatzeko labean eta bi galdaretan (Arcones VR-1250 lurrun-galdara eta YGNIS HDR-80 lurrun-galdara) erabiltzen da. 2005. urteko kontsumoa 0,71 t/h-koa izan zen:

a) Gasolioa: erregai gisa erabiltzen da Fenwick-ean. 2005. urteko kontsumoa 7 t-koa izan zen.

Instalazioan dagoen ekoizpen-lerro bakarra piezak hotzean estanpatzekoa da. Lerroak estanpatzeko 7 makina horizontal ditu.

Ekoizte-prozesuak alanbroia prestatzeko zenbait prozesu osagarri ditu:

– Azal-tratamenduko lerroa, desugertzeaz, fosfatatzeaz eta horien garbiketez osatua.

a) Desugerketa: lerroak azido klorhidrikozko 30 m3-ko bi upel ditu. Giro-tenperaturan jarduten da. Bainu agortuak hornitzaileak eramaten ditu zuzenean.

b) Fosfatatzea: 16 m3-ko edukierako zink fosfatozko bainu bat 60-70 ºC-ra. Bainua tanta-jarioz elikatzen da etengabean.

c) Ikuztea: bi garbiketa-upel ditu: desugertze-garbiketa eta fosfatatze-garbiketa. Garbiketa jarraikia egiten da, 2.000 l/h eta 700 l/h-ko emari batekin, hurrenez hurren.

– Xaboitzea: koipegabetzeko upel bat da, 9.600 litroko edukierakoa. Giro-tenperaturan jarduten du.

– Trefilaketa.

Estanpazioaz gain, zenbait tratamendu gauzatzen dira:

– Mekanizazioa: piezak mekanizatzeko eragiketa txikiak egiten dira, hala nola aurpegi-lanketa, brotxaketa, koskak, etab.

– Granailatzea.

– Berotan galbanizatzea: prozesuak ondorengo eragiketak ditu:

a) Bainu azidoan koipegabetzea. Giro-tenperaturan egiten da 6.000 litroko edukierako upel batean.

b) Desugertze kimikoa: azido klorhidrikoarekin giro-tenperaturan.

c) Ikuztea.

d) Mordentatzea: zink klorurozko eta amoniozko 80 ºC-ko bainu bat du.

e) 520 ºC-ko zink-bainua.

f) Urez hoztea zirkuitu itxian.

Jesus Oñate y Hermanos, S.A. enpresak isuri atmosferikoen 11 foku ditu, prozesuen arabera sailkatuta:

– Galbanizazioa: 4 foku ditu. Galbanizazio-pabiloiak 2 foku erauzle ditu. Galbanizazio-upelak erauzketa du. Azkenik, zink-bainua berotzeko erabilitako gas-erregailu bat du.

– Piezak hotzean estanpatzea: estanpazio-makinen lurrun-irteerei dagozkien bost foku ditu, honela banatuta:

a) Foku bat BV-4 eta BV-6 estanpazio-makinen lurrun-irteerarako.

b) Foku bat HBV-6 estanpazio-makinako garbigailuaren lurrun-irteerarako (bainu alkalinoa).

c) Foku bat CHUNZU estanpazio-makinaren lurrun-irteerarako.

d) Foku bat PBV-65 estanpazio-makinaren lurrun-irteerarako.

e) Foku bat NATIONAL estanpazio-makinaren lurrun-irteerarako.

– Zerbitzu orokorrak: 2 foku, dauden bi galdarei (YGNIS eta ARCONES) dagozkienak.

Instalazioan sortutako hondakin-uren artean, desugertzeko eta fosfatatzeko irakuzketetako industria-urak, eta galbanizazioko hozte-zirkuituko urak daude, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren saneamendu-sarera isurtzen direnak ur sanitarioekin batera.

Era berean, garbigailuak koipegabetzeko urak eta konpresoreen purgak sortzen dira, kudeatzaile baimenduak erretiratzen dituenak.

Euri-urak, berriz, ibaira isurtzen dira zuzenean, ez dutelako kutsadurarik arrastatzen.

Jesus Oñate y Hermanos, S.A. enpresak Durangoko udalerrian dituen instalazioei aplikatzekoak dira galbanizazioko eta metal eta plastikoen azal-tratamenduko BREF agirietan jasotako TEO hauek:

– Burdinazko metalak prozesatzeko BREF agiria (berotan galbanizatzea):

1.– Koipegabetzea: koipegabetzea bainu iraunkor batean egiten da. Bainutik azaleko lohiak ezabatzen dira, horren bizi-denbora luzatzearren. Astero autokontrolak egiten dira.

2.– Desugertzea eta desmetalizatzea: azidoa ezin da kanpoan berrerabili, NH3 edukiagatik.

3.– HCl-arekin desugertzea: ez dago HCl isurien bilketarik, baina konposatu horren lurrunketa kontrolatzen saiatzen da, astero tenperatura- eta kontzentrazio-kontrolak eginez. Desugertze-inhibitzaileak erabiltzen dira.

4.– Garbitzea: piezak eskuz xukatzea. Koipegabetzeko eta desugertzeko bainuen ondoren garbiketak daude. Garbiketa-ura NH3 eta H2O2 dituen birsorgailu baten bidez birzirkulatzen da. Ez dago isurketarik.

5.– Mordentatzea: astero bainuen tenperaturaren eta kontzentrazioaren autokontrolak egiten dira. Bainua NH3-arekin eta H2O2-arekin berritzen da.

6.– Galbanizazioa: arazketarik gabeko bilketa du.

– Azal-tratamenduko BREF agiria:

1.– Kudeaketa-teknikak: ISO 14001 eta 9001 ditu.

2.– Instalazioaren diseinua, muntaketa eta eragiketa: biltegiratzeak ITC arauen arabera legeztatuta daude.

3.– Eragiketen alderdi orokorrak: pieza desugertuak antioxidatzaileekin garbitzen dira. Horiek ez dira stock-ean izaten. Ez dago bastidorerik, bobinak kakoetan eusten dira. Desugertzea presiozko aire bidez irabiatzen da.

4.– Sarreren kudeaketa. Energia: bainuak lurrun-zirkuitu baten bidez (60-90 ºC) berotzen dira. Tenperatura-sentsore bat du zirkuitu hori erregulatzeko. Upelek ez dute estalkirik, denak irekita daude. Bestetik, isolatuta daude beroa galtzea saihesteko, eta bainuen konposizioa kontrolatu eta tenperatura optimizatu nahi da, bero-galera handirik gerta ez dadin.

5.– Sarreren kudeaketa. Urak: sareko ura erabiltzen denez, aurrez ez da egokitu behar. Bizkaiko Ur Partzuergoaren kolektorera isurtzen da. Emari-neurgailua eta adierazle orokor bat ditu.

6.– Arrasteak eta jarioak murriztea: ez dago berreskuratze-elementu interesgarririk.

7.– Urberritzeak: ur-jauziko garbiketa-upelak ditu. Garbiketa-urek ez dute berreskura daitekeen materialik.

8.– Prozesuko disoluzioen mantentze-lanak: desugerketa-bainuetako HCl eta burdina-kontzentrazioaren kontrola burutzen da, baina kutsatzaile horiek ez dira ezabatzen. Fosfatatzeko bainua aldizka berritzen da. Bainua dekantatzen utzi eta iragazi egiten da.

9.– Desugerketa-bainuak: bi upel estanko ditu, bainu bat bestea baino agortuagoa dutena. Azidoa agortu ondoren, kanpoan kudeatzen da prozesu fisiko eta kimiko baten bidez.

10.– Hondakin-uren tratamendua: bainuak kudeatzaile baimendu batek kudeatzen ditu. Hondakin-uren tratamendua honela osatzen da: hidroxido eta fosfatoen prezipitazioa, jalkitzea eta iragaztea. pH-aren kontrol jarraikia egiten da. Hilero kanpo-analisia egiten du Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak.

11.– Isuri atmosferikoak murrizteko neurriak: upelak irekita daude. Pabiloirako erauzketa orokorra du. Inhibitzaileak gehitzen dira desugertzean isuriak mugatzeko, eta giro-tenperaturan eta kontzentrazio baxuetan lan egiten saiatzen da.

12.– Hondakinak: hondakinak murrizteko eta bereizteko neurriak ezarri dira.

13.– Zarata: kanpo- eta 14.– barne-neurketak ditu.

Bigarrena.– Jesus Oñate y Hermanos, S.A. enpresak Durangoko udalerriko (Bizkaia) instalazioetan torlojuak hotzeko estanpazio bidez fabrikatzeko jarduerari ondorengo baldintzak eta eskakizunak jartzea:

A) Administrazioarekiko harremanen arduradunari buruz emandako datuetan aldaketarik badago, Jesus Oñate y Hermanos, S.A. enpresak aldaketa horien berri emango du Ingurumen Sailburuordetzan.

B) Neurri babesle eta zuzentzaileak sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

B.1.– Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.

B.1.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

B.1.1.1.– Baldintza orokorrak.

Jesus Oñate y Hermanos, S.A. instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isuriek ez dituzte ebazpen honetan ezarritako muga-balioak gaindituko.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, isurien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Neurriak hartuko dira ustekabean gai kutsatzailerik ez botatzeko, eta botatzen direnak giza osasunerako eta gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

B.1.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Jesus Oñate y Hermanos, S.A. enpresak Durangoko udalerrian duen instalazioak ondorengo fokuak ditu, indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:

(Ikus .PDF)

Sustatzaileak 7. eta 11. fokuen UTM koordenatuak eta 11. fokuaren garaiera aurkeztu beharko ditu.

Foku horiez gain, isuri barreiatuen iturri hauek daude ondorengo prozesuetan:

– Granailatzea: partikula-isuriak dira.

– Mordentatzea: amonio kloruroa erabiltzearen ondorioz. Ildo horretan, isuriak kanpora egitea murrizteko proposamen bat aurkeztu beharko da.

– Desugerketa: HCl erabiltzearen ondorioz. Ildo horretan, isuri horiek biltzeko eta husteko proposamen bat aurkeztu beharko da.

B.1.1.3.– Isurtzeko muga-balioak.

a) Isuri atmosferikoek ondorengo muga-balioak ez gainditzeko moduan ustiatuko da instalazioa:

(Ikus .PDF)

(*) Isurtzeko muga-balio (IMB) hau aldatu egin daiteke azal-tratamenduko BREF agirian zink kutsatzailerako adierazitako IMB betetzeko proposamenaren arabera.

Estanpazioari dagokionez, isuri barreiatuen muga-balioa (disolbatzaileen sarrera-portzentajea) % 25ekoa da.

Muga-balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-eko tenperatura, 101,3 kPa-eko presioa eta gas lehorra.

b) Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko, arauz egingo diren aldizkako ikuskapenetan (ordubeteko hiru neurketa, gutxienez) zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40a gainditzen ez duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi horretako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25a gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.

KOHei dagokienez (KOG gisa neurtuta), ez dira isurtzeko muga-balioak gaindituko, arauz egingo diren aldizkako ikuskapenetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), baldin eta neurketa guztien batez bestekoek isurtzeko muga-balioak gainditzen ez badituzte, eta ordubeteko neurketa batek ere isurtzeko muga-balioak gainditzen ez baditu (1,5etik gorako faktorea).

c) Ezarritako IMBak lortzen ez badira, beharrezko neurri zuzentzaileak hartuko dira (arazketa-sistemak instalatzea, eta abar) isuri atmosferikoen balio horiek betetzen direla ziurtatzeko.

B.1.1.4.– Gasak bildu eta husteko sistemak.

Fokuetako gas-hondarrak kanporatzeko tximiniek ez dute B.1.1.2 atalean jasota dagoen goreneko kota baino baxuagoa izango. Tximinietan behar beste neurri hartuko dira Industria Ministerioak industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurrea hartu eta hori zuzentzeari buruz 1976ko urriaren 18an emandako Agindua bete dezaten; besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein asaldu izan dezakeen gunera bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute.

L1 = 8D eta L2 = 2D distantziak betetzen ez diren fokuetan, inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliotasuna justifikatzea eskatuko da. Nolanahi ere, aipatutakoak baino distantzia txikiagoak dituzten fokuak badaude, gutxienez L1 = 2D eta L2 = 0,5D distantzietara egokitu behar direla gogorarazi behar da.

Isuri barreiatuak murrizteko, isuriak biltzeko, husteko eta arazteko sistema guztien mantentze-lan zuzenak egingo dira, eta gainera, beste jarduera hauek: instalazioak egunero eta astero garbitzea, kanpoko ateak ixtea, pabiloia orokorrean ixtea, etab., isuri horiek minimizatzea bermatzeko. Aipatutako informazio guztia agiri honen D.3 ataleko prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan jaso eta erregistratuko da.

B.1.2.– Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren saneamendu-sarera isurketak egiteko baldintzak.

B.1.2.1.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: metalen tratamendua eta estaldura.

Jarduera-taldea: azal-tratamendua.

Mota-taldea-EJSN: 3-16-28.51.

(Ikus .PDF)

Sustatzaileak isurketa-puntuaren UTM koordenatuak adierazi behar ditu.

B.1.2.2.– Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.

1. isurketa: industria-urak.

(Ikus .PDF)

B.1.2.3.– Isurtzeko muga-balioak.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko kolektorera doazen isurketei buruzko araudian agertzen diren mugak eta baldintzak bete behar ditu azken isurketak, erakunde horrek aintzat har ditzakeen zehaztapen, aldaketa edo salbuespenekin. Horrez gain, zinkaren eta berunaren parametroen kasuan muga hauek bete beharko dira:

(Ikus .PDF)

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

B.1.2.4.– Araztu eta husteko instalazioak.

Arazketa-instalazioek edo hondakin-urak zuzentzeko neurriek jarduera hauek hartuko dituzte barne funtsean:

5 m3/h-ko edukierako tratamendu fisiko eta kimikoa, etapa hauek dituena:

– Karearekin neutralizatzea.

– Elektrolitoekin malutatzea.

– Dekantazioa.

– Lohiak loditzea.

– Prentsa-iragazkia.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Jesus Oñate y Hermanos, S.A. enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketa-instalazioetan, isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik, eta behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

Aurkeztutako agirien arabera, kontrol-kutxeta bat jarriko da baimendutako hondakin-ur mota bakoitzerako; kutxeta horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxetak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio.

B.1.3.– Fabrikan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikatzekoa den berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hala badagokio, hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira baliotzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira, eta hala badagokio, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako jarraibideak.

Hondakinak biltzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

Hondakinak desagertu, galdu edo ihes eginez gero, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Durangoko Udalean.

B.1.3.1.– Hondakin arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak hauek dira:

● 1. Prozesua: «Azal tratamendua».

– 1. hondakina: «Azido klorhidriko agortua».

Identifikazioa: A48018170/4800001698/1/1.

Hondakinaren kodea: Q7//D9/R4//L27//C23//H8//A231(2)//B3127.

HEZ: 110105.

Urtean sortutako kantitatea: 560,85 tona.

Desugertzean sortzen da azal-tratamendua eta galbanizazioa prozesuetan; kloruro ferrosoa eta azido klorhidrikoa dituzten bainu agortuak dira.

Sortzen den puntuan biltzen da zuzenean kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

– 2. hondakina: «Fosfatatzeko lohiak».

Identifikazioa: A48018170/4800001698/1/2.

Hondakinaren kodea: Q7//D9//P27//C23/51//H5//A231(2)//B3127.

HEZ: 110108.

Urtean sortutako kantitatea: 5,95 tona.

Fosfatatzeko upela garbitzean sortzen da; olioak, koipeak eta partikula metalikoak dituzten fosfatatzeko lohiak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

– 3. hondakina: «Koipegabetzeko xaboia».

Identifikazioa: A48018170/4800001698/1/3.

Hondakinaren kodea: Q8//D9/P19/8//C224/51//H8//A231(2)//B3127.

HEZ: 110113.

Urtean sortutako kantitatea: 8 tona.

Piezak koipegabetzean sortzen da; olioak eta koipeak dituen koipegabetzeko xaboi agortua da.

Hondakinarentzat identifikatutako 1.000 l-ko plastikozko edukiontzian biltzen da sortzen den postuan, eta hondakin-biltegian uzten da kudeatzaile baimenduari entregatu arte.

– 4. hondakina: «Fosfatatzeko urak».

Identifikazioa: A48018170/4800001698/1/4.

Hondakinaren kodea: Q7//D9/R4//L27//C23//H8//A231(2)//B3127.

HEZ: 110108.

Urtean sortutako kantitatea: hondakin puntuala.

Hondakin hau kontuan hartzen da, ustekabean upeletan matxurarik egonez gero hori kudeatzea beharrezkoa balitz, eta zuzenean biltzen da sortzen den puntutik kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

● 2. Prozesua: «Konformazioa (Hotzean estanpatzea eta trefilaketa)».

– 1. hondakina: «Bankadako hondakin oliotsua».

Identifikazioa: A48018170/4800001698/2/1.

Hondakinaren kodea: Q8//D9//L9//C51//H5/6//A231(2)//B3144.

HEZ: 120114.

Urtean sortutako kantitatea: 17,58 tona.

Piezak konformatzean eta mekanizatzean sortzen da; emultsio oliotsu bat da (trefilatzeko erabilitako xaboi-hondarrak eta trefilaketan sortutako lohi metalikoak dituen hondakin oliotsuaren elkartzea, mekanizazioko eta mantentze-lan mekanikoen tailerreko taladrina dituena).

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

– 2. hondakina: «Garbigailuko hondakin oliotsua».

Identifikazioa: A48018170/4800001698/2/2.

Hondakinaren kodea: Q8//D9//L8//C51//H5/6//A231(2)//B3144.

HEZ: 130502.

Urtean sortutako kantitatea: 25,11 tona.

Konformazioa prozesuaren barruan garbiketa-lanetan sortzen da; detergenteak eta antioxidatzaileak dituen olio eta koipeen eta uraren (% 7) emultsio bat da.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

Hondakin honekin batera kudeatzen dira konpresorearen purga-urak.

● 3. Prozesua: «Mekanizazioa».

Prozesu honetan sortzen den taladrina agortua konformazioa prozesuan sortutako hondakin oliotsuarekin batera kudeatzen da. Prozesu honetan sortzen diren beste hondakin arriskutsuak beste prozesu batzuetako izen bereko beste batzuekin kudeatzen dira; batera kodetuta agertuko dira Zerbitzu Orokorrak prozesuan.

● 4. Prozesua: «Galbanizazioa».

– 1. hondakina: «Koipegabetzeko gainak».

Identifikazioa: A48018170/4800001698/4/1.

Hondakinaren kodea: Q8//D9//L9//C23/51//H8//A231(2)//B3301.

HEZ: 110113.

Urtean sortutako kantitatea: 10 tona.

Piezak koipegabetzean sortzen da; olioak eta koipeak dituzten gain flotatzaile azidoak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da eta hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

– 2. hondakina: «Flux-a (mordentatzeko hondakina)».

Identifikazioa: A48018170/4800001698/4/2.

Hondakinaren kodea: Q7//D15//L21//C24//H8//A231(2)//B3301.

HEZ: 110106.

Urtean sortutako kantitatea: 3,55 tona.

Mordentatze-bainuaren arazketa jarraikian sortzen da; metalak eta ura dituen amoniakoa da.

Hondakinarentzat identifikatutako 1.000 litroko bidoian biltzen da eta hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

– 3. hondakina: «Prentsa-iragazkiko lohiak».

Identifikazioa: A48018170/4800001698/4/3.

Hondakinaren kodea: Q9//D9//P27//C/-23//H14//A231(2)//B3301.

HEZ: 110109.

Urtean sortutako kantitatea: 5 tona.

Galbanizazioko arazketa-instalazioan sortzen da.

Araztegiak opil batzuk sortzen ditu ur azidoaren sarreraren ondorioz, gatz bikoitza eta burdina dituztenak. Azidoa amoniakoarekin neutralizatzen da, eta burdina H2O2-arekin prezipitatzen da, eta gatz bikoitzak dituen ura eta lohi-opilak sortzen dira.

Opil horiek 200 litroko bidoietan sartzen dira eta hondakin arriskutsuen gunean uzten dira, ondoren kudeatzaile baimenduari bidaltzeko.

Prozesu honetan azido klorhidriko agortua ere sortzen da, eta azal-tratamenduaren prozesuan sortutako hondakin beraren bainuekin batera kudeatzen da. Hondakin arriskutsuak ere sortzen dira. Horiek beste prozesu batzuetako izen bereko hondakin arriskutsuekin batera kudeatzen dira, eta guztiak batera kodetzen dira Zerbitzu Orokorren prozesuan.

– 4. hondakina: «Zink-errautsak».

Identifikazioa: A48018170/4800001698/4/4.

Hondakinaren kodea: Q9//R4//S28//C7//H14//A231(2)//B3301.

HEZ: 100503.

Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.

Galbanizatze-prozesutik errautsak erretiratzean sortzen da; zinka du.

Hondakin hori identifikatzeko bidoian biltzen da, eta hondakin-biltegian biltegiratzen da.

● 5. Prozesua: «Hondakin uren tratamendua».

– 1. hondakina: «Prentsa-iragazkiko lohiak».

Identifikazioa: A48018170/4800001698/5/1.

Hondakinaren kodea: Q9//D9//P27//C7/23//H14//A231(2)//B0006.

HEZ: 190205.

Urtean sortutako kantitatea: 16,1 tona.

Prozesuetako garbiketa-uren arazketa-instalazioan sortzen da. Burdina, zinka eta gai organikoa dituzten prentsa-iragazkiko lohiak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da, kudeatzaile baimenduari bidaltzeko.

● 6. Prozesua: «Zerbitzu orokorrak».

– 1. hondakina: «Olio erabiliak».

Identifikazioa: A48018170/4800001698/6/1.

Hondakinaren kodea: Q7//R13/9//L8//C51//H5/6//A231(2)//B0019.

HEZ: 130208.

Urtean sortutako kantitatea: 200 litro.

Zenbait makinatan olioa aldatzean sortzen da; olio mekaniko eta hidrauliko erabiliak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da, berariazko eremuan.

– 2. hondakina: «Metal astunak dituzten botoi-pilak eta pila prismatikoak».

Identifikazioa: A48018170/4800001698/6/2.

Hondakinaren kodea: Q6//R4//S37//C11/16/22//H6/14//A231(2)//B0019.

HEZ: 200133.

Urtean sortutako kantitatea: 10 kilogramo.

Pila agortuak birjartzeko eragiketetan sortzen da; pilak multzoka jasotzen dira. Merkurioa, kadmioa eta zinka bezalako metalak eta oxido metalikoak dituzten beste metal batzuk dituzten pilak dira.

Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen dira, horretarako berariazko eremuan.

– 3. hondakina: «Fluoreszenteak eta merkuriozko lanparak».

Identifikazioa: A48018170/4800001698/6/3.

Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16/22//H6/14//A231(2)//B0019.

HEZ: 200121.

Urtean sortutako kantitatea: 45 unitate.

Merkurioa duten lanpara erabiliak aldatzeko eragiketetan sortzen da.

Hondakinarentzat identifikatutako eremuan biltzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

– 4. hondakina: «Ekipo ofimatikoak».

Identifikazioa: A48018170/4800001698/6/4.

Hondakinaren kodea: Q14//R13//S40//C6/11/18//H6/14//A231(2)//B0019.

HEZ: 160213.

Urtean sortutako kantitatea: hondakin puntuala.

Ekipo elektrikoak eta elektronikoak aldatzeko eragiketetan sortzen da; baztertutako ekipo ofimatikoak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako eremuan biltzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

– 5. hondakina: «Hozteko uren lohiak».

Identifikazioa: A48018170/4800001698/6/5.

Hondakinaren kodea: Q8//D9//P27//C51//H14//A231(2)//B0019.

HEZ: 190813.

Urtean sortutako kantitatea: hondakin puntuala.

Terrazako urak eta lohiak noizbehinka garbitzean sortzen da; metalak dituzten lohi urtsuak dira.

Sortzen den puntutik zuzenean biltzen da kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

– 6. hondakina: «Xurgatzaile erabiliak».

Identifikazioa: A48018170/4800001698/6/6.

Hondakinaren kodea: Q5//D9//S40//C51//H5//A231(2)//B0019.

HEZ: 150202.

Urtean sortutako kantitatea: 8,62 tona.

Xurgatzaileak eta ehunkiak biltzean sortzen da; olioz edo bestelako kutsagarriz bustitako trapuak, material xurgatzailea eta iragazkiak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

– 7. hondakina: «Plastikozko ontziak (gai arriskutsuez kutsatutakoak)».

Identifikazioa: A48018170/4800001698/6/7.

Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C23/24/51//H5//A231(2)//B0019.

HEZ: 150110.

Urtean sortutako kantitatea: 30 kilogramo.

Ontzi hutsak biltzean sortzen da; produktu kimikoak edo bestelako kutsatzaileak eduki dituzten plastikozko ontziak dira.

Hondakin horrentzako identifikatutako bidoian biltzen da eta hondakin-biltegian uzten da.

– 8. hondakina: «Industria-aerosolak».

Identifikazioa: A48018170/4800001698/6/8.

Hondakinaren kodea: Q5//R13//S-G36//C41/51//H5//A231(2)//B0019.

HEZ: 160504.

Urtean sortutako kantitatea: 75 kilogramo.

Ontzi hutsak biltzean sortzen da; olioak edo bestelako kutsatzaileak eduki dituzten aerosolak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

a) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, jarioren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

b) «Azido klorhidriko agortua», «fosfatatzeko urak» eta «hozteko uren lohiak» hondakinak instalazioan sortzen diren andeletatik zuzenean bildu beharko dira, aurrez ontziratu edo biltegiratu gabe, kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

c) Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

d) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.

e) Hondakin arriskutsuak biltegiratzeko denbora ezingo da 6 hilabetetik gorakoa izan.

f) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

g) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Jesus Oñate y Hermanos, S.A. enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

h) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

Jesus Oñate y Hermanos, S.A. enpresak ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari, jarraituz kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

Ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan aurreikusitako baimendutako kudeaketa bateraturako sistema bat ezartzen ez den bitartean, irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenean, begiesten diren aurreikuspenak bete beharko ditu Jesus Oñate y Hermanos, S.A. enpresak.

i) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzkoan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

j) Jesus Oñate y Hermanos, S.A. enpresak poliklorobifeniloak eduki ditzaketen gailuak baldin baditu, abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretua, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituena, eta errege-dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua bete beharko du.

k) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Erregelamenduan ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Jesus Oñate y Hermanos, S.A. enpresak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen-ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu edo suntsitu baino lehen.

l) Jesus Oñate y Hermanos, S.A. enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.

m) Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, Ingurumen Sailburuordetzari kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko dio.

n) Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarriak bete daitezen, hau da, hondakin horiek ahal den gutxiena sortzeko, Jesus Oñate y Hermanos, S.A. enpresak prebentziozko neurriak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana egin eta aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetza honetan, gutxienez lau urtean behin.

o) Aurreko f), g) (kudeatzaileak EAEn daudenean), n) eta o) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

p) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Jesus Oñate y Hermanos, S.A. enpresak 108/1991 Errege Dekretuan, amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzekoan, ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

B.1.3.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

(Ikus .PDF)

a) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu batera.

b) Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebetetik gora biltegiratu. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez biltegiratu ahal izango dira.

c) Oro har, hondakinak hustu aurretik, kudeatzaile baimendu batek onartzen dituelako agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta Ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Jesus Oñate y Hermanos, S.A. enpresak artxibategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, aginduzkoak direnean, bost urtean gutxienez.

d) Halaber, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

e) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

f) Aurreko c eta d (kudeatzaileak EAEn daudenean), eta e ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

B.1.4.– Lurzorua babesteko baldintzak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako agindua betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztu duten aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Jesus Oñate y Hermanos, S.A. enpresak jarduketa hauek burutu beharko ditu:

a) Desugertzeko eta fosfatatzeko bainuen upeletako isuriak minimizatzeko neurriren bat aplikatu edo instalatu. Hori bainuetan laino-isuriak minimizatzeko produkturen bat sartuz egin daiteke, edo upeletako parametro batzuk aldatuz, edo lainoak eta zipriztinak biltzeko sistemaren bat instalatuz, lurzorura irits ez daitezen. Lanpostuaren osasungarritasun-baldintzak hobetzen ere lagunduko luke neurri horrek.

b) Galbanizazio-sailean dagoen azido ortofosforikoaren andelari kubeta edo atxikipen-erretilua jarri. Oro har, atxikipen-erretiluak jarri lurzoruaren gainean uzten den eta gai arriskutsuren bat duen edozein andel edo bidoiri, edo balizko jarioak, ihesak edo hausturak lurzorura irits badaitezke eta neurri hori ez dutenei.

c) Lehengaien biltegiari dagokionez, produktuak kokatzeari buruzko arauak betetzen direla zaintzea gomendatzen da, bidoiak kubetatik kanpo jarriz arrisku-egoerak saihesteko. Gainera, hormigoizko irtengunea garaiagoa izan liteke, atxikipen-bolumen handiagoa lortzeko.

d) Teilape bat jarri hondakin arriskutsuen biltegiaren eta desugertze/fosfatatzeko pabiloiaren arteko korridorean kanpoan dagoen olio erabilien bidoi-biltegia babesteko. Era berean, kubeta edo erretilu bat instalatzea gomendatzen da, jario txikiak gertatuz gero bidoien hondar-edukia barreiatzea saihesteko.

e) Fabrikaren sarreran dauden edukiontziak euritatik babestu behar lirateke, edo estalkipean kokatu, lixibiatuak sortu eta barreiatzea saihesteko.

f) Desugertze- eta fosfatatze-saileko araztegiko gehigarrien andelei erretiluak edo atxikipen-kubetak jartzea gomendatzen da.

g) Oro har, dauden neurri babesleak eta prebentzio-neurriak (kubetak, erretiluak, hormigoizko zolak, azidoaren kontrako pinturaz estalitako zolak, etab.) egoera onean daudela eta euren ezaugarri babesleak dituztela zaindu: atxikipen-kubetak edo -erretiluak betetzen badira, hustu; kubetetako akatsak arin konpondu; aldizka edo zati kaltetuak ikusten direnean estaldura-geruzak aplikatu (azidoaren kontrako pinturak, epoxi pinturak). Neurri horiek zaintzea eta ekoizpeneko jardunbide egokiak funtsezkoak dira azal-tratamenduko eremuetan, produktu eta hondakinen biltegietan eta araztegien eremuetan.

B.1.5.– Zaratari buruzko baldintzak.

Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak instalatuko dira:

a) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.

b) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.

c) Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.

d) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

C) Ingurumena zaintzeko programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

C.1.– Isuri atmosferikoak kontrolatzea.

a) Jesus Oñate y Hermanos, S.A. enpresak isuriak kontrolatu beharko ditu, ondorengo informazioaren arabera:

(Ikus .PDF)

b) Goiko atalean adierazitako neurketa guztiak kontrol-erakunde baimendu (KEB) batek egin behar ditu (gutxienez, ordubeteko hiru neurketa, zortzi ordutan barrena neurtutakoak) eta aldizkako neurketa horiei dagozkien txostena, Ingurumen Sailburuordetzaren «KEBen gutxieneko txostenean» ezarritakoari egokitu behar zaio. Nolanahi ere, kontrolek eta neurketa-baldintzek Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan eskatutako kontrol eta baldintza guztiak bete beharko dituzte.

c) Adierazitako parametro guztien neurketen KEB txostenak bidali beharko dira. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak Ebazpen honetan ezarritako kontrol-maiztasunaren aurretik egindakoak badira. Isuri atmosferikoen ondorengo kontrolak egindako azken neurketarekiko adierazitako maiztasunarekin egingo dira.

d) Sortutako isuriek ingurunean eragindako kalteak aztertuko dira. Lortutako emaitzen arabera, isuri atmosferikoen fokuetarako ezarritako IMBak aldatu ahal izango dira.

e) Gainera, aurrez ezarri den bezala, «Mordentatzea» prozesuaren isuriak murrizteko proposamen bat eta «Desugerketa» prozesuaren isuriak biltzeko eta husteko proposamen bat aurkeztu beharko dira.

f) Azkenik, foku ezberdinetan sortutako zink kutsatzailearen isuriak murrizteko proposamen bat (arazketa, etab.) aurkeztuko da, azal-tratamenduko BREF agirian ezarritakoa kontuan izanda.

C.1.1.– Lortutako emaitzak erregistratzea.

Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean, dokumentazio gaurkotua erabilita, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako gorabeherak, eta abar. Dokumentazio hori eguneratuta egongo da, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskuragarri izango dute.

C.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Derrigorrezkoa da ur tratatua neurtzeko pH-neurgailu jarraiki bat eta isuritako uren emari-neurgailu bat izatea, neurketaren tokiko adierazlea, beharrezko bi puntutan alarmak, eta datu historikoak gordetzeko eta kudeatzeko sistema informatizatua dutenak. Horiek Administrazioaren esku egon beharko dute gainera.

b) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:

(Ikus .PDF)

Sustatzaileak isuriak kontrolatzeko kutxetaren UTM koordenatuak aurkeztu behar ditu.

Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabete bateko (1) epean.

c) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira.

d) Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, B.1.2.3 ataleko parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen baditu.

C.3.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko.

(Ikus .PDF)

Sustatzaileak aurreko taula osatu beharko du, bere jardueraren ohiko adierazleak sartuz.

C.4.– Zarataren kontrola.

Aurkeztutako dokumentazioan egindako proposamenari jarraituz, urtero zarataren kontrolak egingo dira, hartuko diren neurri teknikoen baliozkotasuna bermatzeko, baita dokumentazio horretan adierazitako fokurik garrantzitsuenen zaraten eragin negatiboak murrizteko ere.

Jarduera garatzen den lur zatiko kanpoko baldintza akustikoak hiru urtean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak urtero egin ala ez.

Sustatzaileak neurketen proposamen zehatz bat landu beharko du eta neurketa-metodo zehatzak adierazi bertan. Proposamena Ebazpen honen C.6 atalak aipatzen duen ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginari gehituko zaio.

C.5.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Bidalketa urtero egingo da, martxoaren 30a baino lehen beti, eta ingurumena zaintzeko programako emaitzekin batera, txosten bat aurkeztuko da. Txosten horretan adieraziko dira neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, baita prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak ere. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

Isuritako uraren kalitatearen kontrolari buruzko emaitzak, gainera, hiru hilean behin bidaliko dira Uraren Euskal Agentziara (Bizkaiko Ordezkaritza).

C.6.– Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta Ebazpen honetan proposatutako betebeharrak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresak berak ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

D) Ezohiko egoeretarako prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak.

D.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.

D.2.– Jarduera uztea.

Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (28401 epigrafea «Metalaren forja eta estanpazioa»), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela eta, Jesus Oñate y Hermanos, S.A. enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

D.3.– Ezohiko jardunean aplikatzeko prebentziozko neurriak eta jarduketak.

D.1 atalean jasotako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko jarioak biltzeko sistemak.

b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, zorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

c) Goian aipatutako prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan, atmosferaren kutsadurari aurrea hartzeko eta zuzentzeko (arazketa, minimizazioa, eta abar) sistemen egoera ona bermatuko duten neurriak gehitu behar dira.

d) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

e) Lehengai likidoak (azido klorhidrikoa, adib.) eta horien hondakinak, olioak eta horien hondakinak, edo gasolioa maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur zatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

g) Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

h) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamendu-instalaziora eramango.

i) Andel edo putzuen hondoan pilatzen diren solidoak ez dira ibilgura hustuko aldizkako garbitze-lanetan zehar; behar bezala kudeatuko dira edo zabortegi baimendura eramango dira.

j) Arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Behar izanez gero, andel iragazgaitzetan eta hondoan hustubiderik ez dutenetan biltegiratuko dira.

k) Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoko ura kutsatzeko arriskua egon daitekeen eremuetan.

l) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

m) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko. Kasu horretan, baldintza hauek azpimarratu behar dira:

Ebazpen honen B.1.4 atalean deskribatutako jarduerez gain, gasolioa biltegiratzeko eta maneiatzeko instalazioak behar bezala isolatuko dira, haustura, ustekabeko gainezkatze, eta abarrengatik gerta daitezkeen jarioei aurre egiteko.

Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

Hondakin-ura ezingo da «by pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.

n) Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaeraren baten aurrean (besteak beste, araztegia oker ibiltzea, prozesuko upeletako ihesak, jarioak edo hausturak, foku erauzleak oker ibiltzea), sustatzaileak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko du Ingurumen Sailburuordetzan.

o) Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isurketa edo isuri atmosferiko bat eginez gero, Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazteaz gain, SOS Deiak eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara. Txosten horretan, gutxienez, datu hauek agertuko dira:

– Gertakari mota.

– Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den .

– Iraupena.

– Ustekabeko isurketa izanez gero, emaria eta isuritako gaiak.

– Mugak gainditu badira, isuriei buruzko datuak.

– Eragindako kalteen balioespena.

– Hartutako neurri zuzentzaileak.

– Prebentziozko neurriak berriro gerta ez dadin.

– Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.

p) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

E) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

F) Urtean behin Jesus Oñate y Hermanos, S.A. enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara eta uretara egindako isuriei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi, botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuaren, E-PRTR Erregelamenduko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duenari jarraituz.

Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi.net web-orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

Halaber, Ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

G) 2007ko apirilaren 21eko 509/2007 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. atalari jarraituz, lehendik dauden instalazioen titularrek agintaritzari jakinarazi beharko diote instalazio horietan erabiltzen eta ekoizten diren substantziek, 1907/2006 EE Erregelamenduan erregistratu eta ebaluatzeko aurreikusitako prozesuan identifikatu direnak, giza osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua.

H) Ingurumeneko baimen bateratu honen eraginpeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio Ebazpen honetako bigarren ataleko puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: B.1.3.1.f) eta B.1.3.2.c) (Hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen onarpen-agiriak); B.1.3.1.o) eta B.1.3.2.e) (Hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen erregistro-eredua); B.1.4 (Lurzorua babesteko baldintzak); C.1 (Isuri atmosferikoen kontrola); C.1.1 (Isuri atmosferikoen erregistro-eredua); C.2.a) (pH-neurgailua eta emari-neurgailua instalatzea); C.6 (Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina); D.1 (Mantentze-lanetako isuri eta hondakinen balioespena); D.3.a) (Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua); D.3.g) (Larrialdietarako materialen zerrenda); D.3.h) (Kubetak husteko maniobraren protokoloa); D.3.p) (Suteen aurkako babesari buruzko egiaztagiriak).

Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskapen-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta Ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskapen-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.

Atal honetako baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako Ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.

Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da eta, horren bitartez, ingurumeneko baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.

Laugarrena.– Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

Bosgarrena.– Edozein modutan ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

Seigarrena.– Jesus Oñate y Hermanos, S.A. enpresak Ebazpen honen xede den torlojuak hotzeko estanpazio bidez fabrikatzeko jardueran titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori jakinarazi beharko du, Ingurumen Sailburuordetzak onar dezan.

Zazpigarrena.– Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:

– Epearen barruan ez egiaztatzea Ebazpen honetako hirugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.

– Jesus Oñate y Hermanos, S.A. enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

– Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.

Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Jesus Oñate y Hermanos, S.A. enpresari, Durangoko Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamargarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 8a.

Ingurumeneko sailburuordea,

IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.

I. ERANSKINA
ALEGAZIOEN TXOSTENA

Jesús Oñate y Hermanos, S.A. enpresak Durangoko udalerrian (Bizkaia) sustatutako torlojuteria fabrikatzeko jarduerari eta aldibereko instalazioari ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduraren barruan ingurumen-organoak sustatutako jendaurrean jartzeko izapidean, egindako alegazio-idazki hauei aurkeztu dira, ondorengo pertsonek idatzita:

– Angel Iraustegi Ania jauna, Consuelo Buruaga Ibabe andrea eta Ainhoa Iraustegi Buruaga andrea.

– Juan José Ziarrusta Campo jauna.

– Miguel Angel Astigarraga Solaegui jauna.

– Aitziber Irigoras Alberdi andrea.

Ondorengo ataletan egindako analisian agerian jarriko denez, Ingurumen Sailburuordetza honek erreferentziako instalazioaren ingurumeneko baimen bateratua ematerakoan, aurkeztutako alegazioetan proposatutako ingurumen-alderdi guztiak hartu dira kontuan. Horrela, proiektuan jasotako eta ingurumeneko baimen bateratuko prozedura honen bidez osatutako neurri zuzentzaileak, instalazioak ingurumenean sor litzakeen balizko eraginak minimizatzera bideratuta daude.

Dena dela, agertutakoek planteatutako hainbat alderdiri erantzun zehatzago bat emateko xedearekin, ingurumen-organo honek txosten hau osatu du, ondorengo ataletan azalduko diren alegazioen edukiak sailkatuta:

Alegazioak.

1.– Usain txarrak eta kea.

Alegazioa: Angel Iraustegi Ania jauna, Consuelo Buruaga Ibabe andrea eta Ainhoa Iraustegi Buruaga andrea.

Enpresaren ingurunean duela bi urte gutxi gorabehera usain txarrak daudela dio, usain nahiko gogorra, buruko min nahiko handia, goragalea eta arnas gutxiegitasuna sortzen dituena.

Kanpoaldera kutsatzeari uzteko neurriak hartzeko eskatzen dute.

Alegazioa: Miguel Angel Astigarraga Solaegui jauna.

Alegazioan azaltzen denez, Durangoko udalerriko Urkiaga - Torre, Montorreta, Santa Susana, Juan de Iciar kaleetako eta beste eremu batzuetako auzokideek Jesús Oñate y Hermanos, S.A. enpresak sortutako gas- eta ke-isurien erasana jasaten dute.

Alegazioan azaltzen denez, duela urtebete inguru arte isuri horiek ez ziren modu hain jarraian nabaritzen, baina azkenaldian jarraituagoak dira isuriak.

Usain sarkor bat nabaritzen dela dio, sudur-kongestioa, azkura eta eztarriko erremina sortzen dituena, etengabean ke horien eraginpean egotean, inguruko auzokideen kasuan bezala.

Jasaten duten isurien izaera eta ingurumenerako eta osasunerako arriskua ezezagunak direla dio, eta konponbide azkarra eskatzen du.

Gogoetak.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 11. artikuluaren arabera, ingurumeneko baimen bateratuaren xedea hauxe da:

a) Baldintzak ezartzea, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura baten bidez, izapideak erraztu eta partikularren karga administratiboak gutxitzearren.

b) Kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat izatea, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean biltzen dituena. Baimen horiek hondakinak sortu eta kudeatzeko arlokoak dira, udal-hondakinak eta hondakin arriskutsuak erraustekoak barne, eta hala badagokio, hondakinak isurtzekoak, ur kontinentaletara isurtzekoak, saneamendu-sistema integralera isurtzekoak eta lurretik itsasora isurtzekoak barne; baita atmosferaren kutsaduraren arloko ingurumen-izaerako zehaztapenak ere, konposatu organiko hegazkorrei dagozkienak barne.

Ildo horretan, ingurumeneko baimen bateratu honek ezartzen dituen baldintza eta betekizunen artean, Jesús Oñate y Hermanos, S.A. enpresak airearen kalitatea babesteko esparruan bete behar dituenak barne hartzen dira. Horrela, «B.1.1. Airearen kalitatea babesteko baldintzak» atalean adierazten denez, lehenik, instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isuriek ez dituzte Ebazpen honetan ezarritako muga-balioak gaindituko.

Ondoren, instalazioan dauden fokuak identifikatzen dira, eta horietako bakoitzean, indarrean dagoen araudi aplikagarriari jarraiki, errespetatu behar diren muga-balioak ezartzen dira. Foku horiek Ebazpen honetan aipatutako kontrolen mende daude, bakoitzaren katalogazioaren arabera, eta kontrol horiek kontrol-erakunde baimenduek egin beharko dituzte nazioarteko neurketa-arauen arabera. Edonola ere, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sail honek prestatutako «KEBen gutxieneko txostenean» jasotako gutxieneko edukia hartu beharko du kontuan.

Jesús Oñate y Hermanos, S.A. enpresa urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretuaren, jarduera jakin batzuetan disolbatzaileen erabilerak eragindako konposatu organiko hegazkorren isuriak mugatzeko baldintzei buruzkoaren aplikazio-esparrukoa denez, bertan ezarritako hondar-gasen eta isurtze barreiatuen isurtzeko muga-balioak bete beharko dituzte.

2.– Agiriak.

Alegazioa: Juan José Ziarrusta Campo jauna.

2.1.– Agiri ez-teknikoak.

Agiri ez-teknikoei buruzko alegazio batzuk adierazten ditu, ondoren aipatuko direnak:

– Agiriek ez dute aipatzen airera isurtzeko mailarik, ez zarata-mailarik.

– Agiriek ez dute aipatzen Durangoko Udalean baimendutako gehienezko mailarik.

– Agirietan ez dira aipatzen teknika erabilgarri onenak.

– Ez dira aipatzen hondakinak, isuriak, etab. prebenitzeko, murrizteko eta kontrolatzeko neurriak.

– Ez dira aipatzen ingurumenaren gainean aurreikusitako eraginak (jarduera uztean sor daitezkeenak barne).

2.2.– Agiri teknikoak.

Agiri teknikoei buruzko alegazio batzuk adierazten ditu, ondoren aipatuko direnak:

– Ez dira adierazten lehengai gisa erabilitako produktu kimikoen kopuruak, eta horiek airera egiten den isurian eta kontrolatu gabeko isurketetan gero eduki dezaketen inplikazioa kontuan hartu behar da.

– Ez dira adierazten galbanizazio-prozesuko HCl-zko upeletako kontzentrazioak; NH3 erabiltzen dela aipatzen da, baina erabilitako kopuruak, upelak garbitzeko erabilitako produktuak, edo hori burutzeko prozesua ez dira aipatzen.

– HCl bidez desugertzeko prozesuaren isuriak ez dira biltzen eta/edo arazten.

– HCl ez da berreskuratzen, enpresari aplikatzekoak diren BREF agiriei jarraituz.

– HCl-zko bainuen upelak irekiak dira, pabiloi ireki batean daude, eta aireberritze orokorrerako haizagailuak dituzte. Ez da biltzen eta isuriak guztiz irekiak dira. Isuriak ez dira Scrubber edo iragazkien bidez kontrolatzen; aipatzen ez diren tenperatura eta kontzentrazioen bidez soilik.

– Galbanizazio-prozesuan ez dira Zn isuriak biltzen eta arazten, BREF agiriek ezartzen duten bezala.

– Galbanizazio-prozesuan bildutako hautsak ez dira erabiltzen (BREF agiria).

– Upelak garbitzeko prozesua ez da ezagutzen (ordutegiak, produktuak, sistema, etc.).

– Agirietan 11 isurtze-foku adierazten dira. Ez da foku guztiak legeztatzeari buruzko agirik aurkeztu, 833/1975 EDak ezartzen duen bezala.

– Ez da KEBek egindako inolako zarata-ebaluazio berririk aurkeztu.

Alegazioetan hau eskatzen da:

1.– Goian adierazitako puntuak kontuan hartzea eta azaldutako akatsak konpontzea.

2.– Kutsagarrien isurtze-fokuetan neurri eguneratuak hartzea, eta TEO agirietan ezarritako neurri zuzentzaile zehatzak hartzea, agiri horietan ezartzen diren betekizunak (IMBak) betetzeko.

3.– Upelak garbitzeko sistemak eta erabilitako produktuak.

4.– Zn-aren, partikulen, HCl-aren, KOHen mailak neurtzea.

5.– 833/1975 EDaren mendeko fokuak legeztatzea.

6.– Zn isurtzeko mailak betetzea (5 mg/Nm3).

7.– Kexu eta salaketa ugari direla-eta, enpresak eremuaren Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterketa bat edo usaina neurtzeko azterlana egitea.

8.– HCl bidez desugertzeko prozesua egiten den pabiloia ixtea eta isuriak biltzeko sistema baten bidez biltzea.

9.– Enpresak KEBek egindako azterlan akustiko eguneratu bat egitea.

10.– Larrialdi-planak erakunde eskudunei jakinarazteko prozedura barne hartzea.

Gogoetak.

Agiri ez-teknikoak.

1.– Ebazpen honetako C.1 «Isuri atmosferikoen kontrola» atalean adierazten den bezala, isurtze-fokuen kontrolen maiztasuna jasota dago. Era berean, B.1.1.3 «Isurtzeko muga-balioak» atalean parametro eta balio baimenduak finkatu dira.

Zaratari dagokionez, B.1.5 «Zaratari buruzko baldintzak» atalean aplikatzeko mugak jaso dira, eta C.5 atalean parametro hori kontrolatzeko maiztasuna ezarri da.

2.– B.1.5 «Zaratari buruzko baldintzak» atalean aplikatzeko mugak jaso dira. Ildo horretan, 2005-04-25ean onartutako Durangoko arau subsidiarioak kontuan hartu beharko dira.

3.– Ebazpen honen lehenengo atalean galbanizazioko eta metal eta plastikoen azal-tratamenduko BREF agirietan jasotako TEOak jaso dira.

4.– Neurri horiek Ebazpen honen bigarren atalean azaltzen dira.

5.– Jesus Oñate y Hermanos S.A. enpresaren jardueraren ondorioz sortutako ingurumenaren gaineko eraginak Ebazpen honen B atalean jaso dira. Eragin horien ondorioz kontrol bat ezarri da, Ebazpen honen C atalean jaso dena.

Agiri teknikoak.

1.– Isurietan eragina duten lehengai-kontsumoak ez dira aurkeztu, baina sustatzaileari informazio hori aurkezteko eskatu zaio.

2.– B.1.1.2 «Fokuak identifikatzea. Katalogazioa» atalean sustatzaileak HCl isuriak bildu eta husteko proposamen bat aurkeztu beharra adierazten da. NH3-ari dagokionez, ebazpenaren puntu berean adierazten da isuriak murrizteko proposamen bat aurkeztu behar dela.

3.– B.1.1.2 «Fokuak identifikatzea. Katalogazioa» atalean sustatzaileak HCl isuriak bildu eta husteko proposamen bat aurkeztu beharra adierazten da. NH3-ari dagokionez, ebazpenaren puntu berean adierazten da isuriak murrizteko proposamen bat aurkeztu behar dela.

4.– HCl agortuaren bainua ez da barnean berreskuratzen; kanpoan kudeatzen du kudeatzaile baimendu batek.

5.– B.1.1.2 «Fokuak identifikatzea. Katalogazioa» atalean sustatzaileak HCl isuriak bildu eta husteko proposamen bat aurkeztu beharra adierazten da. NH3-ari dagokionez, ebazpenaren puntu berean adierazten da isuriak murrizteko proposamen bat aurkeztu behar dela.

6.– B.1.1.2 «Fokuak identifikatzea. Katalogazioa» atalean adierazten den bezala, galbanizazioak erauzketa propioa du. Era berean, B.1.1.3 «Isurtzeko muga-balioak» atalean foku horretarako parametroak eta balio baimenduak finkatu dira.

7.– TEO ez da Jesus Oñate y Hermanos S.A. enpresari aplikatzekoa, galbanizazioaren erauzketak ez duelako arazketa-sistema bat, eta ezin da berrerabili.

8.– B.1.1.2 «Fokuak identifikatzea. Katalogazioa» atalean adierazten den bezala, NH3 parametroaren isuriak murrizteko proposamen bat aurkeztu behar da.

9.– D.3. «Ezohiko jardunean aplikatzeko prebentziozko neurriak eta jarduketak» atalean adierazten da kubetak husteko protokolo bat izan behar dela.

10.– IBBaren ebazpenarekin 833/1975 Dekretuan aurreikusitako baimenak biltzen dira.

11.– Ebazpenaren hirugarren atalean informazio osagarria eskatzen da baimena eraginkorra izan dadin, eta atal horretan zarataren kontrolak aurreikusten dira. Ezarritako zarata-mugei dagokienez, Durangoko arau subsidiarioak kontuan hartu beharko dira.

Eskatutako alegazioak.

1.– Ebazpen honetako C.1 «Isuri atmosferikoen kontrola» atalean adierazten den bezala, isurtze-fokuen kontrolen maiztasuna jasota dago. Era berean, B.1.1.3 «Isurtzeko muga-balioak» atalean parametro eta balio baimenduak finkatu dira.

2.– D.3 «Ezohiko jardunean aplikatzeko prebentziozko neurriak eta jarduketak» atalean adierazten da kubetak husteko protokolo bat izan behar dela.

3.– Ebazpenaren B.1.1.3. «Isurtzeko muga-balioak» atalean Zn parametroaren parametroak eta balio baimenduak finkatu dira.

4.– IBBaren ebazpenarekin 833/1975 Dekretuan aurreikusitako baimenak biltzen dira.

5.– Ebazpenaren hirugarren atalean informazio osagarria eskatzen da baimena eraginkorra izan dadin, eta atal horretan isuri atmosferikoen kontrolak aurreikusten dira.

6.– Gaur egun ez dago usainak arautzeko araudirik. Beraz, inguruko usaina neurtzeko azterlan batek ez dio informazio osagarririk ekarriko proiektuari. Baina B.1.1.3 «Isurtzeko muga-balioak» atalean parametro horietarako parametroak eta balio baimenduak finkatu dira.

7.– B.1.1.2 «Fokuak identifikatzea. Katalogazioa» atalean sustatzaileak HCl isuriak bildu eta husteko proposamen bat aurkeztu beharra adierazten da.

8.– Ebazpenaren hirugarren atalean informazio osagarria eskatzen da baimena eraginkorra izan dadin, eta atal horretan zarataren kontrolak aurreikusten dira.

9.– Ebazpenaren D.3 «Ezohiko jardunean aplikatzeko prebentziozko neurriak eta jarduketak» atalean adierazten denez, gertakari edo arazo larriren bat gertatuz gero, SOS Deiaki eta Udalari jakinarazi beharko zaie berehala.

3.– Zaratak.

Alegazioa: Aitziber Irigoras Alberdi andrea.

2005eko apirilaren 25ean behin betiko onartutako Durangoko Plangintzako Arau Subsidiarioen arau-testua kontuan hartzeko adierazten da. Testu horrek ezartzen ditu 2. kategoriako industria baterako gehienezko zarata-mailak, eta beraz, IBBan gehienezko zarata-maila baimenduak sartzeko.

Gogoetak.

B.1.5 «Zaratari buruzko baldintzak» atalean zarata-mailei aplikatzeko mugak jaso dira. Ildo horretan, 2005-04-25ean onartutako Durangoko arau subsidiarioak kontuan hartu dira.


Azterketa dokumentala