Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2013ko urtarrilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
272

EBAZPENA, 2012ko abenduaren 17koa, Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko sailburuordearena, 2012ko deialdian aurkeztutako osasun-arloko ikerketa-proiektuetarako diru-laguntzak emateko dena.

Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2012ko uztailaren 17ko Aginduaren bitartez (2012ko uztailaren 19ko EHAA), 2012. urtean hasi beharreko osasun-arloko ikerketa-proiektuetarako diru-laguntzak emateko deialdia egin zen.

Agindu horretako 14. artikuluan ezarrita dagoenez, laguntzak Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko sailburuordeak ebatziko ditu, Balorazio Batzordeak proposatuta. Ebazpena EHAAn argitaratuko da.

Aurkeztutako eskaerak ikusita, Balorazio Batzordearen proposamena aztertu eta aintzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean adierazten diren ikerketa-proiektuak finantzatzea.

Bigarrena.– II. eranskinean aipatzen diren eskabideak ezestea, han adierazitako arrazoiak direla-eta.

Hirugarrena.– 18. artikuluaren arabera, finantzatutako proiektuen segimenduko urteko memoriak Osasun eta Kontsumo Sailari aurkezteko epea ezartzea: bi eta hiru urteko iraupena duten proiektuen lehenengo urterako, 2013ko urriaren 18tik 31ra arte; eta, hiru urteko iraupena duten proiektuen bigarren urteko memoriarako, 2014ko urriaren 17tik 31ra arte.

Laugarrena.– Diruz lagundutako proiektuetan, 2. eta 3. urtealdiei dagokien finantziazioa ekitaldi horietarako dagoen aurrekontuetako baliabideen mende geratuko da.

Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Osasun eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik aurrera, betiere urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak moldatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera. Horretaz gain, egoki iritzitako beste edozein errekurtso ere aurkez dezakete.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 17a.

Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko sailburuordea,

OLGA ISABEL RIVERA HERNÁEZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala