Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2013ko urtarrilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
270

EBAZPENA, 2012ko urriaren 19koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko ekainaren 20ko Aginduaren babespean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda, baita jasotako diru-kopuruarena ere jakitera ematen duena. Agindu horren bidez, esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko diru-laguntzen esleipena arautu zen.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko ekainaren 20ko Agindua ikusi da, esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko diru-laguntzen esleipena arautzen duena.

Publikotasun-printzipioa betetzeko, nahiz eta ebazpenak modu adieraziz eta banan-banan dagoeneko jakinarazi diren, lehen aipaturiko 2012ko ekainaren 20ko Aginduaren arabera diru-laguntzak jasoko dituzten entitateen zerrenda eta emango zaizkien diru-kopuruak argitaratzen dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gizarte Zerbitzuen zuzendariaren ebazpenaren bidez.

Horren indarrez, honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko ekainaren 20ko Aginduaren 2012ko ekitaldiko diru-laguntzen onuradunen eta diru-kopuruen zerrenda argitaratzea, ebazpen honetako I. eranskinean adierazitakoaren arabera. Agindu horren bidez, esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak eta/edo administrariak 2012. urtean, kontratatzeko diru-laguntzetarako deialdia egin zen.

2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, denek jakin dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 19a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

IÑAKI MIRENA MÚGICA FLORES.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala