7. zk., 2013ko urtarrilaren 10a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (165 KB - 1 orri.)
- EPUB (94 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
152
EBAZPENA, 2012ko abenduaren 3koa, UPV/EHUko idazkaritza nagusiarena, UPV/EHUren ikastegien oinarrizko arautegiaren 15.2 artikuluan antzemandako errakuntzen zuzenketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara daitezela agintzekoa.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 63. zenbakian, 2012ko martxoaren 27koan, UPV/EHUren ikastegien oinarrizko arautegia argitaratu zen.
Ikastegien oinarrizko arautegiaren 15.2 artikuluan, transkripzio-errakuntza bat sumatu da, UPV/EHUren estatutuetako 201.2 artikuluak ezarritakoaren aurka doana, gainera.
Kontuan hartuta adierazitakoa, eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 105.2 artikuluaren babesean, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Ikastegien oinarrizko arautegiaren 15.2 artikuluko testua (2012ko martxoaren 27ko EHAA, 63. zk.) zuzentzea, honetara dioenean:
«2.– Deialdiak ohiko bileretarako egin behar dira, oro har. Ikastegiko Batzarrak ohiko bilera bat egingo du, gutxienez, seihileko bakoitzean.»
Aurrerantzean esan beharko du:
«Deialdiak ohiko bileretarako egin behar dira, oro har. Ikastegiko Batzarrak ohiko bilera bat egingo du, gutxienez, lauhileko bakoitzean.»
Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.
Hirugarrena.– Ebazpen hau indarrean sartuko da EHAAn argitaratzen den egun berean.
Leioa, 2012ko abenduaren 3a.
Idazkari nagusia,
EVA FERREIRA GARCÍA.