Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2013ko urtarrilaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 12 ZENBAKIKO EPAITEGIA
11

EDIKTUA, 1507/09 zenbakiko prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 1507/09 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Begoña Vicente Gonzalo.

Abokatua.

Prokuradorea: Fuente.

Demandatua: Promociones Santiurde, S.L.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan epaia eman da, eta hau da haren xedapen-zatia:

Baietsi egiten dut osorik Abraham Fuente Lavín epaitegietako prokuradoreak Begoña Vicente Gonzaloren izenean eta ordez aurkeztutako demanda. Hortaz, auzi-ihesean den Promociones Santiurde, S.L. sozietate demandatua hirurogeita hamar mila euro (60.000) ordaintzera kondenatzen dut. Eta 2006ko ekainaren 30ean, parteek sinatutako bi kontratuak suntsitzea erabakitzen da.

Interes gisa ordaindu beharko dira demanda aurkeztu zenetik sortutako legezko interesak, eta lehen auzialdian emandako epaiaren datatik aurrerako diruaren legezko interesari dagokion urteko interesa, bi puntuz gehituta.

Alde demandatuari ezartzen zaizkio kostuak.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4726 0000 00150709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Promociones Santiurde, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko otsailaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala