Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

252. zk., 2012ko abenduaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
5956

IRAGARKIA, 2012ko azaroaren 27koa, Arabako Lurralde Bulegoko buruarena, beherago zehaztutako instalazioaren administrazio-baimen eskabidearen espedientea eta ingurumen inpaktuari buruzko deklarazioa jendaurrean erakusteko dena. Delako instalazioa: instalazio fotovoltaikoa Buesa Arena Pabiloiaren estalkian, Vitoria-Gasteizko udalerrian.

Álava Agencia de Desarrollo S.A. sozietateak sustatuta, Buesa Arena Pabiloiaren estalkian eguzki-instalazio fotovoltaikoa ezartzeari buruzko izapidetzea hasi da organo honen aurrean.

Otsailaren 27ko 3/1998 Legeko IB eranskinean zehaztua dago aipatu proiektua; beraz, urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuan (2008-01-26ko BOE) aurreikusitako prozeduratik pasako da (dekretu horren bitartez, onartu egin zen: Proiektuen Ingurumen Eragina Ebaluatzeari buruzko Legearen Testu Bategina).

Guzti hori kontuan izanik, eta aipatu errege dekretuko 9. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriaz, EHAAn iragarki hau argitaratzen den egunetik 30 egunez, jendaurrean erakutsiko da: Álava Agencia de Desarrollo S.A. sozietateak sustatuta, Vitoria-Gasteizko Zurbano kalean dagoen Buesa Arena Pabiloiaren estalkiaren gainean 400 kW-ko eguzki-instalazio fotovoltaikoaren ingurumen inpaktuari buruzko proiektua eta azterlana, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezteko.

Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzearren, Arabako Lurralde Bulegoan eskura egongo dira ingurumen-inpaktuaren azterlana eta proiektua (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 27a.

Arabako Lurralde ordezkaria,

ENRIQUE MANUEL PÉREZ GARCÍA.


Azterketa dokumentala