Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

252. zk., 2012ko abenduaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5951

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 625/10 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Sigusa, S.A.ren aurka, Guinea Construcciones y Urbanizaciones, S.L. sozietateak sustaturik, Getxoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 625/10 hitzezko judizio-prozeduran epaia eman da. Honela diote idazpuruak eta epaitzak:

66/11 EPAIA

Epailea: Cristina López De la Fuente.

Lekua: Getxo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamaikako ekainaren hamahirua.

Alderdi demandatzailea: Guinea Construcciones y Urbanizaciones, S.L.

Abokatua: Victoriano Ahedo Setien.

Prokuradorea: Ibon Bilbao Cabarcos.

Alderdi demandatua: Sigusa, S.A.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Ibon Bilbao epaitegietako prokuradoreak, Guinea Construcciones y Urbanizaciones, S.L.ren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Sigusa, S.A.ren aurkakoa. Horrenbestez, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: bi mila, laurehun eta hirurogeita bederatzi euro eta berrogeita bost zentimo (2.469,45), gehi zenbateko horri dagokion legezko interesa, demanda aurkeztu zenetik zorra erabat ordaindu artekoa. Eragindako prozesu-kostuak, demandatuari ezartzen zaizkio.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 47670000130625/10. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamaikako ekainaren hamahiruan.

Eta Sigusa, S.A. demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamaikako abenduaren hogeita zazpian.

IDAZKARIA.

Azterketa dokumentala