Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

252. zk., 2012ko abenduaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5950

EDIKTUA, lesio-falta baten gainean bideratutako 22/12 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Maria Josefa Lopez Reciok, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak,

Fede eta lekukotza ematen dut:

22/12 falta-judizioan, epaia eman da, eta honako hauek dira idazpurua eta epaitza:

Nik, Borja Llona Garciak, Eibarko (Gipuzkoa) Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, 22/12 falta-judizioaren autoak ikusi ditut. Bertan honako hauek izan dira alderdiak: fiskala eta, inplikatu gisa, Jonatan Lopes Martínez eta Garikoitz Erostarbe Aizpuru. Konstituzioak ematen dizkidan eskumenen indarrez eta Erregearen izenean, honako epai hau ematen dut:

Jonatan Lopes Martínez akusatua –adin nagusikoa, 1986ko urriaren 17an jaioa, Ondarroan; NA: 44342583-D– Zigor Kodeko 617.1 artikuluan jasota dagoen lesio-falta baten egilea dela-eta, honako honetara kondenatzen dut, betiere mozkorkeria-aringarria aplikatu ondoren: sei egunez (6) etengabe lokalizaturik egotera, eta Garikoitz Erostarbe Aispuru salatzaileari, erantzukizun zibilaren bidez, 238 euro gehi horri dagozkion legezko interesak ordaintzera; sortutako kostuak ere berak ordaindu beharko ditu.

Epaia jasota geratzeko, Jonatan Lopez Martinez jaunari jakinarazteko –egun non dagoen ez baitakigu–, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egiten dut ediktu hau, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko ekainaren bostean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala