Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

252. zk., 2012ko abenduaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5947

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 344/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 344/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Larequi Arcos.

Prokuradorea: Amilibia.

Demandatua: Javier Lareu Mosteiro.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2012ko maiatzaren 9an; hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut José Alberto Amilibia Múgica prokuradoreak, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, auzi ihesean den Javier Lareu Mosteiroren aurkakoa. Hori dela eta, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxari honako zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen dut Javier Lareu Mosteiro: 5.292,46 euro, gehi 2010eko urritik 2tik zorra guztiz ordaindu arteko interes itunduak, bai eta auzialdi honetan sortutako interesak ere.

Javier Lareu Mosteiro demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen honen aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bergara (Gipuzkoa), 2012ko uztailaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala