Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

252. zk., 2012ko abenduaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
5946

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 26koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, literaturaren modalitatearen barruan aurkezturiko diru-laguntzen eskaerak ebazten dituena (2012ko martxoaren 7ko Ebazpena, arte plastiko eta ikusizkoak, musika, arte eszenikoak eta literatura 2012. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena).

AURREKARIAK

1.– 2012ko martxoaren 30ean argitaratu zen EHAAn 2012ko martxoaren 7ko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, arte plastiko eta ikusizkoak, musika, arte eszenikoak eta literatura 2012. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.

2.– Deia egiten duen Ebazpenaren 9. artikuluak ezarritakoari jarraiki, literaturaren modalitatearen barruan aurkezturiko eskabideak aztertzeko Balorazio Batzordea izendatu zen. Batzorde hori 2012ko azaroaren 22an Donostian bildu zen eta aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpen-proposamena egin ondoren, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari igorri zion ebatzi dezan.

Horregatik guztiagatik, Balorazio Batzordeak aurkeztutako ebazpen-proposamena ikusita, eta deia egin zuen Ebazpenaren 11. artikuluak egokitu dizkidan betebeharren jardunean, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen 1. eranskinean azaltzen diren erakunde/pertsona edo proiektuei bertan zehazturiko kopuruko diru-laguntza ematea.

Bigarrena.– Publizitatea.

Ebazpen hau prozedurako interesatu guztiei jakinaraztea eta, ondoren, ebatzitako deialdiaren erreferentzia EHAAn argitaratzea, denek jakin dezaten.

Hirugarrena.– Ebazpen honetako laguntzak Europako Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 araudian ezarritako «minimis» arauaren mende daude. Araudi hori Ituneko 87. eta 88. artikuluak minimis –L 379/5, 28.12.2006– laguntzei aplikatzeari buruzkoa da (egun Europar Batasunaren Funtzionamendu Itunaren 107 eta 108 artikuluak). Arau horiei jarraiki, enpresa jakin bati emandako laguntza osoak ezin du izan berrehun mila (200.000) eurotik gorakoa edozein alditako hiru ekitaldi fiskaletan.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Bere aurka, interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2012ko azaroaren 26a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

MARÍA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala