Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

252. zk., 2012ko abenduaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
5935

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 27koa, Laneko zuzendariarena, «Lanaldi-eredu berriari buruzko akordioa, Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan-kontratudunen kolektiboentzako 2010-2011 urteetako hitzarmenaren 23.7 artikulua garatzekoa» erregistratu, gordailatu eta argitaratzen duena (hitzarmen-kodearen zk.:86000612011996).

AURREKARIAK

2012ko azaroaren 27an, Negoziazio Batzordeko ordezkariek REGCONean aurkeztu zuten aipatutako hitzarmenari buruzko derrigorrezko dokumentazioa.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Langileen Estatutu Legearen 90.2 artikuluak aurreikusten duen eskuduntza (martxoaren 24ko 1/1995 Errege Dekretu Legegilea; 1995-03-29ko BOE) agintaritza honi dagokio, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 22ko 42/2011 Dekretuko 17.h artikuluak dioenarekin bat etorriz (2011-03-25ko EHAA), eta hitzarmen kolektiboen erregistroari buruzko urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuarekin (2011-02-15eko EHAA) eta maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuarekin (2010-06-12ko EAO) lotuta.

Bigarrena.– Sinatutako hitzarmen kolektiboak Langileen Estatutuari buruzko Legearen 85., 88., 89. eta 90.. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu

Horren ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hitzarmena Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailatzeko agintzea, eta aldeei jakinaraztea.

Bigarrena.– Hitzarmena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 27a.

Laneko zuzendaria,

KATRIN BEGOÑA ITURRATE ZAMARRIPA.

LANALDI-EREDU BERRIARI BURUZKO AKORDIOA, AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOKO LAN-KONTRATUDUNEN KOLEKTIBOENTZAKO 2010-2011 URTEETAKO HITZARMENAREN 23.7 ARTIKULUA GARATZEKOA

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan-kontratudunen Kolektiboentzako 2010-2011 Urteetako Hitzarmenaren 23.7 artikuluan hauxe ezarri zen: «2010eko abenduan, lanaldi-ereduen erabilerari buruzko datuen arabera, Negoziazio Mahaiak berriro aztertuko du eredu berriak ezartzeko eta oraingoak berrikusteko aukera».

Lanaldi-ereduen erabilera-datuak aztertuta ondoriozta daitekeenez, lanaldi berriak harrera ona izan du langileen artean, norberaren bizitza, familia eta lana bateratzea erraztu da, eta langileak bi lanaldi-mota desberdinetan aritzea ez da oztopo izan lana antolatzeko eta zerbitzuen kalitatea bermatzeko.

Oraingo lanaldi- eta ordutegi-ereduaren esperientzia aintzat hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko lan-kontratudunen negoziazio-mahaiak eredu hori aztertu, eta lanaldi- eta ordutegi-eredu berri bat ezartzea erabaki du, hiru lanaldi normalizaturen inguruan egituratuko dena: lanaldi zatitua, lanaldi mistoa eta lanaldi jarraitua. Lanaldi bakoitzak ezaugarri bereziak izango ditu eguneroko lanaldiari, atsedenaldiei, ordutegiei eta baimen errekuperatuen iraupenari dagokienez. Oro har, langileek askatasunez aukeratu ahal izango dute lanaldia, baldin eta zerbitzuaren beharrizanak beteta geratzen badira.

Hitzarmen kolektiboaren 23.7 artikulua garatzeko, ondoren zehazten den lanaldi- eta ordutegi-eredua ezartzen da, sindikatuen ordezkariekin adostu baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Lan-kontratudunen Hitzarmenaren menpeko langileen negoziazio-mahaian.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORREKO LAN-KONTRATUDUNEN KOLEKTIBOENTZAKO HITZARMENAREN MENPEKO LANGILEEN LANALDIAK ETA ORDUTEGIAK

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Lan-kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenaren 22. artikuluko 1. paragrafoa aldatzen da. Honela gelditzen da:

«22. artikulua.– Lanaldia.

Hitzarmen honen aplikazio-eremuan sartzen diren langileen urteko ohiko gehienezko lanaldia 1.592 ordukoa izango da, eta 23. artikuluan ezartzen diren ohiko bi lanaldi-motetan egin ahal izango da».

2.– Hitzarmenaren 23. artikuluko 1., 2., 3. eta 4. paragrafoak aldatzen dira, eta horrela gelditzen dira:

«1.– Hiru lanaldi-mota normalizatu izango dira –lanaldi zatitua, lanaldia jarraitua eta lanaldi mistoa–, eta langileek, oro har, askatasunez aukeratu ahal izango dute lanaldia, baldin eta zerbitzuaren beharrizanak beteta geratzen badira. Salbuespen gisa, kasuan kasuko zerbitzu-zuzendaritzak ukatu ahal izango du, modu arrazoituan. Eztabaida egonez gero, Funtzio Publikoaren Sailburuordetzak ebatziko du, hitzarmenaren jarraipeneko Batzorde Paritarioaren interpretazioaren arabera.

a) Lanaldi zatitua.

Astelehenetik ostegunera egingo da goizez eta arratsaldez, egunero 8 orduz. Bazkaltzeko etena egingo da, ordaindu gabea, gutxienez ordu erdikoa eta gehienez 2 ordukoa.

b) Lanaldi jarraitua.

Astelehenetik ostegunera egingo da lanaldi jarraituan, egunero 7 ordu eta 20 minutuz.

c) Lanaldi mistoa.

Astelehenetik ostegunera, 2 egunetan lanaldi zatitua eta beste 2 egunetan lanaldi jarraitua egingo da. Lanaldi zatitua, oro har, astearte eta ostegunetan egingo da, eta jarraitua astelehen eta asteazkenetan. Arrazoi justifikaturik badago, langileek beste lanaldi-banaketa batekin egin ahal izango dute beren lanaldia, baldin eta kasuan kasuko zuzendariaren edo ordezkariaren eta zerbitzu-zuzendariaren baimen bateratua badute eta zerbitzuaren beharrizanak beteta geratzen badira.

d) Ostiraletako lanaldia.

Lanaldi arautuetan, ostiraletako lanaldia 7 orduko lanaldi jarraituan egingo da.

e) Udako lanaldia.

Lanaldi arautuetan, udako lanaldia 6 ordu eta 30 minutuko lanaldi jarraituan egingo da. Hamazazpi aste izango ditu udako lanaldiak, ekaineko lehen astelehenetik aurrera.

2.– Aukera urtean behin aldatu ahal izango da, eta ondorioak urtarrilaren 1ean izango ditu. Abenduaren 1a baino lehen jakinaraziko da. 2012. urterako, epea 2012ko martxoaren 9ra arte luzatuko da eta ondorioak 2012ko martxoaren 12tik aurrera izango ditu. Egun horretara arte, 2011. urterako ezarritako ordutegia beteko da, eta egoki diren doiketak egingo dira 2012. urtean zehar.

3.– Eguneko lanaldia eta asteko lanaldia.

I. eranskinean ezartzen diren ordutegien eta iraupenen arabera beteko da lanaldimota bakoitza.

Eguneko lanaldiaren ordutegiak printzipio hauek beteko ditu:

– Sartzeko hasierako ordua: 07:45.

– Lanaldi zatituan, malgutasun-tartea 07:45etik 19:00etara izango da eta lanean derrigorrez egoteko ordutegia, berriz, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:00etara; arratsaldeko lanaldia bi ordukoa izango da gutxienez. Nolanahi ere, egun jakin bateko benetako lanaldia ezin izango da bederatzi ordu eta laurdenetik gorakoa.

– Lanaldi jarraituan, sartzeko malgutasun-tartea 07:45etik 08:30era izango da, eta irtetekoa 13:45etik aurrera, behin asteko ordutegia edo kasuan kasuko eguneko lanaldia beteta.

Eguneko lanaldia bete den jakiteko, asteko zenbaketa hartuko da kontuan.

(...)

4bis.– Lanaldi-motaren eta jai-egunen banaketaren arabera 1.592 orduko urteko lanalditik gora soberan gelditzen diren orduak egun libre osoetan hartuko dira eta, hala badagokio, arratsalde libreetan. Arratsaldeak libre hartuz gero, gutxienez bi ordu hartu beharko dira, eta guztira hamabi arratsalde hartu ahal izango dira, gehienez ere.

Lanaldi-motaren eta jaiegunen banaketaren arabera orduak falta badira 1.592 orduko urteko lanaldia osatzeko, urte horretan bertan errekuperatuko dira.

Ordu libreak urtean zenbat diren eta nola har daitezkeen eta urteko lanaldia osatzeko falta diren orduak zenbat diren eta nola errekuperatu behar diren kalkulatzeko araudia lan-egutegian zehaztuko da».

3.– Lanaldi jarraituaren ordutegiei eta iraupenei buruzko taula berri bat sartu da hitzarmen kolektiboaren V. eranskinean.

V. ERANSKINA
(...)
(Ikus .PDF)

– Astelehenetik ostegunera 7 ordu eta 20 minutuko lanaldi jarraitua egingo da, 20 minutuko atsedenaldi bakarrarekin.

– Ostiraletan 7 orduko lanaldi jarraitua izango da.

– Udako lanaldia 6 ordu eta erdikoa izango da, 17 astez.

– Norberaren gauzetarako baimena aitortzen da eta 6 egunekoa izango da.

– Horrez gain, 1,5 egunera arteko baimen gehigarria aitortzen da, lan-egutegiaren arabera 1.592 orduko urteko lanalditik gora soberan gelditzen diren orduekin. Urteko lanaldia betetzeko orduak falta badira, urtean zehar errekuperatuko dira.

4.– Hitzarmen kolektiboaren 28. artikuluko 4. paragrafoa aldatzen da, eta horrela gelditzen da:

«28. artikulua.– Egutegia.

(...)

Lanaldi zatitua duten langileek baimen errekuperatuko 7 egun izango dituzte Aste Santuan eta Gabonetan. Aste Santuko eta Gabonetako txandetako egunak beste sasoi batean hartu ahal izango dira segidan, bi txandatan gehienez ere, langilea atxikita dagoen saileko zerbitzu-zuzendaritzak baimena ematen badu».

5.– Hitzarmen kolektiboaren 64.3 artikuluko 1. zatia aldatzen da, eta horrela gelditzen da:

«– Araututako eta zatitutako lanaldiaren osagarria.

Akordio honetako 23. artikuluan ezarritako lanaldi arautu eta zatituan diharduten langileei emango zaie. Osagarri hau jasotzeko, lanaldiak goiz eta arratsaldekoa izan behar du, tartean ordaindu gabeko nahitaezko atsedenaldia hartuta. Osagarri horren zenbatekoa VI. eranskinean dago jasota.

Hitzarmen honen 23. artikuluan ezartzen den lanaldi mistoan diharduten langileek ere jasoko dute osagarri hau, baina bakarrik araututako eta zatitutako lanaldian diharduten lanaldiei asteko lanaldi guztiekiko dagokien portzentajean, ostiraleko lanaldia kontuan hartu gabe eta, betiere, ondorengo paragrafoan ezarritakoaren kalterik gabe.

Hitzarmen honen 26. artikuluan ezarritako prozeduraren araberako ordutegi berezian diharduten langileek osagarri hau jasoko dute baldin eta araututako eta zatitutako lanaldiarenez bestelako baldintzak baditu ordutegi horrek, hargatik galarazi gabe ordutegi hori arautzerakoan ezarritako ordu-konpentsazioak edo osagarriak».

6.– Hitzarmen kolektiboaren 64.3 artikuluan beste zati bat sartzen da lehenengoaren ondoren, eta horrela gelditzen da:

«– Egun libreen murrizketaren osagarria.

Hitzarmen honetako 23. artikuluan ezarritako lanaldi arautu eta jarraituan diharduten langileei emango zaie. Osagarri hau lanaldi-mota honetan denbora libre gutxiago izateagatik jasotzen da; denbora librearen murrizketa hitzarmenean zehaztutakoa izango da urtean. Osagarri horren zenbatekoa VI. eranskinean dago jasota.

Hitzarmen honen 23. artikuluan ezartzen den lanaldi arautu eta mistoan diharduten langileek ere jasoko dute osagarri hau, baina bakarrik lanaldi jarraituan diharduten lanaldiei asteko lanaldi guztiekiko dagokien portzentajean, ostiraleko lanaldia kontuan hartu gabe eta, betiere, ondorengo paragrafoan ezarritakoaren kalterik gabe.

Hitzarmen honen 26. artikuluan ezarritako prozeduraren araberako ordutegi berezian diharduten langileek osagarri hau jasoko dute baldin eta lanaldi arautu eta jarraituarenaz bestelako baldintzak baditu ordutegi horrek, hargatik galarazi gabe ordutegi hori arautzerakoan ezarritako ordu-konpentsazioak edo osagarriak».

7.– Hitzarmen kolektiboari VI. eranskin bat gehitzen zaio, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Lan-kontratudun Kolektiboentzako Hitzarmenaren menpeko langileek jaso behar dituzten zenbateko batzuk zehazten aldera; hain zuzen ere, araututako eta zatitutako lanaldiaren osagarri gisa eta egun libreen murrizketagatiko osagarri gisa jaso behar dituztenak.

VI. ERANSKINA
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Lan-Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenaren menpeko langileek jaso behar dituzten zenbatekoak: araututako eta zatitutako lanaldiaren osagarria eta egun libreen murrizketaren osagarria
(Ikus .PDF)

8.– Laugarren xedapen gehigarria erantsi zaio Hitzarmen Kolektiboari. Honela geratuko da:

«Laugarrena.– 2012ko martxoaren 12tik aurrera funtzioak eta ordainsariak homologatzeko baimena jasotzen duten langileek, lanaldi arautu jarraitua aukeratzen badute eta lanaldi-mota hori kentzen bada, beren lanpostuan homologazioaren aurretik zituzten baldintzetara itzuli ahal izango dira, lanaldi jarraitua kentzen denetik aurrerako ondorioekin, hala eskatzen badute. Data horretatik aurrera, homologazio-baimena eraginik gabe geldituko da, langilea langile ez-homologatu izango da, eta utzi egingo dio egun libreen murrizketaren osagarria jasotzeari ».

9.– Akordio honek aurreikusitakoek 2012ko martxoaren 12tik aurrera hartuko dute indarra.


Azterketa dokumentala