Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

252. zk., 2012ko abenduaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
5934

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 15ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan prestakuntza-premiak hautemateko azterlan eta analisiak egiteko diru-laguntzetarako deialdia egiten da. Azterlan horiek enpresa horietako langileen gaitasun eta kualifikazioak hobetzeko izango dira, enpresen lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren maiatzaren 8ko Aginduaren bidez (maiatzaren 15eko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan 2012ko ekitaldian prestakuntza-premiak hautemateko azterlan eta analisiak egiteko diru-laguntzen deialdia egiten da.

Deialdiaren 7. artikuluan jasotzen da Hobetuzek aurkezten diren eskaerak aztertuko dituela eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari dagozkion proposamenak egingo dizkiola, zerbitzu horretako zuzendari nagusiak bidezko ebazpena eman dezan; enpresa onuradunen zerrenda eta emandako kopuruak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.

Halaber, agindu horren 4. artikuluan balorazio-irizpideak ezartzen dira, eta analisia eta balorazioa egin ondoren 50 puntura iristen ez diren prestakuntza-premiak hautemateko azterlan eta analisiak finantzatuko ez direla finkatzen da. Gainera, 5. artikuluan, laguntza zehazteko irizpideak finkatzen dira.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean agertzen diren enpresei diru-laguntzak ematea, bertan jasotako zenbatekoen arabera. Diru-laguntzen zenbateko osoa 800.000 euro da, eta adierazitako enpresek aurkeztutako prestakuntza-premiak hautemateko azterlan eta analisiak finantzatzera zuzenduko da.

Bigarrena.– Agindu horren 5.4 artikuluaren arabera, I. eranskinean aipatzen diren zenbatekoak baldintzatuta daude dakartzan inbertsio-ahalegina egin izana egiaztatzera.

Hirugarrena.– II. eranskinean jasotako eskaerak ez onartzea, bertan adierazten diren arrazoiak direla eta.

Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beraren kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita; edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Gasteizko AdministrazioarekikoAuzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 15a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JAVIER RAMOS SALAZAR.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala