Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

252. zk., 2012ko abenduaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
5933

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 15ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, EAEko enpresek garatzen dituzten prestakuntza-ekintza estrategikoak finantzatzeko diru-laguntzak ematea ebazten da.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren maiatzaren 8ko Aginduaren bidez (maiatzaren 8ko EHAA), 2012an deialdia egin zen, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek garatzen dituzten prestakuntza-ekintza estrategikoak finantzatzeko diru-laguntzak emateko.

Deialdiaren 11.2 artikuluan jasotzen da: Hobetuzek aurkezten diren eskaerak aztertuko dituela eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari dagozkion proposamenak egingo dizkiola, zerbitzu horretako zuzendari nagusiak bidezko ebazpena eman dezan; eta enpresa onuradunen zerrenda eta emandako kopuruak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla.

Halaber, deialdi horren 9. artikuluan balorazio-irizpideak ezartzen dira, eta, analisia eta balorazioa egin ondoren 30 puntura iristen ez diren eskaerak ez direla finantzatuko finkatzen da. Gainera, 8. artikuluan, laguntza zehazteko irizpideak finkatzen dira.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Enpresei I. eranskinean agertzen diren diru-laguntzak ematea, bertan jasotako zenbatekoen arabera.

Diru-laguntzen zenbateko osoa 5.200.000 euro da, eta adierazitako enpresek aurkeztutako prestakuntza-planetan jasotako ekintza estrategikoak finantzatzera zuzenduko da.

Bigarrena.– Deialdiaren 1.4 artikuluaren arabera, enpresa onuradunek, deialdi honen barruan, finantzatzeko aurkezten diren prestakuntza-ekintzek aipatutako artikuluan adierazitako baldintzak betetzen dituztela ziurtatu beharko dute, Estatuko Hobari Sistemari dagokionez. Orobat, deialdi horren 8.3 artikuluaren arabera, diru-laguntzak emateko, honako baldintza hau bete beharko da: lehiari buruzko arautegi europarrari dagokionez, deialdiko eranskinean aipatu inbertsioa egiaztatzea.

Hirugarrena.– II. eranskinean jasotako eskaerak ez onartzea, bertan adierazten diren arrazoiak direla eta.

Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta berorren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita; edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 15a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JAVIER RAMOS SALAZAR.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala